home.social

#etorkizuna — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #etorkizuna, aggregated by home.social.

  1. Zergatik den deszentralizazioa mezularitzaren azken helmuga eta zergatik deitzen den helmuga hori Delta Chat

    Azken hamarkadan, gure bizitza digitalaren giltzak Silicon Valleyko eraikin gutxi batzuen esku utzi ditugu, baina prozesua itsasgora bezain sotila izan da. Plataforma hauek gure egunerokoan infiltratu ziren doako konektibitatea, tresna “magikoak” eta mugarik gabeko herrixka global baten ilusioa aginduz. Genituenik ere ez genekien arazoei irtenbidea emanez sartu ziren gure bizitzetan: berehalako balidazioaren beharra, guztia kontu bakar batean edukitzearen erosotasuna eta edukiz osatutako horma amaigabe baten plazera. Hala ere, gure kontaktu-sare osoa eta gure nortasun pertsonala haien mende egotea lortu zutenean, aditu askok sarearen “kakaztea” deitzen dioten hori hasi zen.

    Ziklo degradatzailea da: lehenik, plataformak onak dira erabiltzaileekin haiek erakartzeko; ondoren, erabiltzaileez abusatzen dute euren bazkide komertzialei mesede egiteko; eta, azkenik, denen gainetik pasatzen dira, akziodunentzat gehieneko balioa erauzteko.

    Emaitza, ekosistema digitala baino, etsaia da. Publizitatez betea, gure arreta bereganatzeko hika-mika lehenesten duten algoritmoez hornitua eta gure informazio propioa bahitzen duten ordainketa-hormez josia. Askapenerako tresna gisa hasi zena, hesi bidez itxitako lorategi pribatuen segida bat bihurtu da; horietan, erabiltzailea ez da bezeroa, zukututako produktua baizik. Panorama honen aurrean, software librearen eta arkitektura deszentralizatuen defentsa lehentasun politiko eta demokratiko bat da.

    Lapurtu ziguten internet hori berreskuratzeko.

    Berehalako mezularitzaren erronka

    Aldaketa honen tamainaz jabetzeko, ez da beharrezkoa kriptografian aditua izatea; nahikoa da gure seme-alaben argazkiei, bikotekideari bidaltzen dizkiogun audioei, medikuarekin partekatzen ditugun dokumentuei edo aktibismo politikoari buruzko mezuei begiratzea. Egungo ereduan, familiako argazki bat bidaltzen duzun bakoitzean, kopia bat ematen diozu korporazio bati, eta hark biltegi erraldoi batean gordetzen du, milioika pertsonaren argazkien kopiekin batera. Biltegi horrek lapurreta bat jasaten badu, edo biltegiaren jabeak erabakitzen badu ez zarela jada bere gogokoa, zure oroitzapenak eta pribatutasuna agerian edo blokeatuta geratuko dira betiko.

    Kontrola izateak esan nahi du zure datuak zure etxean daudela, zure gailu edo zerbitzarietan, eta ez ukitu ezin dituzun beste horien hodeian “gordeta”. Imajinatu lagun-taldearen txata zure etxeko egongelako elkarrizketa bat bezalakoa balitz: hormak zeureak dira eta gonbidatu gabeko inor ezin da sartu hitz egiten duzuena entzutera.

    Sare deszentralizatuetan komunikazioa zuzenean gertatzen da zure eta beste pertsonaren artean. Mezua zure eskutik berera doa, zentralita baten gorde beharrik gabe; zentralita horrek ez du gordetzen zer ordutan hitz egin duzun, nongo kokapenetik egin duzun edo zer hitz erabili dituzun, ondoren bidaia baten iragarkia sartzeko.

    Ikuspegi honek pribatutasuna eta zifraketa arau bihurtzen ditu, eta ez salbuespen.

    Gaur egun, “muturretik muturrera zifratzea” plataforma gorenaren opari eskuzabal bat balitz bezala saltzen digute, baina haiek kanalaren eta metadatuen jabe izaten jarraitzen duten bitartean, ateak haiek kontrolatzen duten sarraila izaten jarraitzen du.

    Benetako sistema deszentralizatu batean, zifraketa hormak eraikitzeko materiala bera da; ez da aktibatzen den aukera bat, mezuaren existentziarako modu ezinbestekoa baizik.

    Bilatu behar duguna da amona bat bere bilobarekin lotzen duen haria ez egotea Kaliforniako enpresa baten mende. Komunikazioa leiho batetik hitz egitea bezain naturala eta librea izatea nahi dugu: bitartekaririk gabe, erregistro komertzialik gabe eta baimenik gabe. Enpresa baten isiltasunak edo ozeanoaz haraindiko zerbitzari baten erorketak ezin dezala “asko gutsut” bat isildu.

    Egunaren amaieran, helburua da zurea dena (zure ahotsa, zure argazkiak, zure desirak) zeure-zeurea izatea berriro.

    Autonomia teknologikoaren esnatzea

    Mugarri historiko batean gaude: jokoan dagoena ez da gure intimitate indibiduala soilik, gure bizikidetzaren arkitektura bera baizik. Doako plataformen erosotasunak prezio suntsitzailea izan du; gure osasun mental kolektiboa (eta pertsonala) azido baten gisa jan du, komunitate-loturak ahulduz. “Konektatuta” egotea eta batuta egotea gauza bera direla sinetsarazi digute, baina, egiazki, konfrontaziorako eta kontsumorako diseinatutako burbuila algoritmikoetan giltzarazi gaituzte.

    Kontrola berreskuratzea ez da kapritxo bat.

    Prozesu honi buelta emateko teknologia badago eta inoiz baino helduago dago, baina hori erabiltzeko komunikazioa demokraziaren azpiegitura kritikoa dela ulertu behar da. Enpresa pribatu bakar bat plaza publiko guztien jabe izatea edo arnasten dugun aire guztiaren jabe izatea onartuko ez genukeen bezala, ezin dugu onartu elkarrizketa soziala zerbitzari opakoen mende egotea. Protokolo irekiak eta tresna deszentralizatuak hartzea burujabetza digital kolektiborako (eta pertsonalerako) urratsa da. Komunikazio-azpiegitura guztion onura gisa aitortu behar da, uraren edo argindarraren antzera: guztion ongizaterako kudeatu beharreko baliabidea, eta ez akziodun gutxi batzuen etekinak handitzeko.

    Ikuspuntu politiko batetik, zentralizazioa kolonialismo digitala da. Auzo batek, elkarte batek edo sindikatu batek bere borrokak plataforma pribatiboen bidez antolatzen dituenean, bere adimen kolektiboa eta plan estrategikoak desartikulatu nahi dituzten botereen esku uzten ari da.

    Erresilientzia politikoa independentziatik jaiotzen da.

    Gure antolatzeko gaitasuna milaka kilometrotara dagoen bulego bateko botoi bat sakatze hutsarekin desaktibatu badaiteke, gure askatasuna ilusio bat besterik ez da. Ondorioz, politika egiten ari gara bidalitako mezu bakoitzarekin.

    Delta Chat: helmuga politizatu

    Eboluzio honen ondorio logikoak izen propio bat du: Delta Chat.

    Delta Chat-ek dagoeneko funtzionatzen duenaren sinpletasunaren alde egiten du. Bere ekarpena ez da gurpila berriro asmatzea, planetan dagoen komunikazio-azpiegitura handiena erabiltzea baizik.

    Delta Chat-ek erakusten du etorkizunak ez dituela protokolo astunak behar, irisgarritasun erreala baizik. Irtenbidea hain da erraza, iraultzailea gertatzen dela: erabiltzeko, ez duzu zure telefono-zenbakia eman behar, ez duzu enpresa espezifiko bati lotutako identitaterik sortu behar, eta ez zaude zerbitzu zentralizatu bat martxan egotearen edo bihar ateak ez ixtearen mende.

    Funtsean, komunikazioa da, derrigorrezko bitartekaririk gabea.

    Baina bere benetako potentziala komunitateak berak kudeatutako zerbitzarietan dago. Estandar irekietan oinarritzen denez, Delta Chat-ek aukera ematen die auzo-taldeei, aktibista teknologikoei edo elkarteei beraien konfiantzazko nodoak erabil ditzaten. Horrek burujabetzaren zirkulua ixten du.

    Horrela, “erabiltzaile” pasiboaren figura desagertu egiten da, eta “lagunari” bidea ematen zaio.

    Erresistentzia digitalerako tresna da, erabiltzen hasteko duen erraztasunagatik: internet dagoen edonon funtzionatzen du, baldintzarik gabe, ordainsaririk gabe eta erregistro-prozesu inbaditzailerik gabe.

    Baina ikuspegi hori gauzatu dadin, ez da nahikoa kontsumitzaile izatea; haren zaindari bihurtu behar dugu.

    Nahitaezkoa da komunitateak antolatzea, “babesleku digital” gisa funtzionatuko duten azpiegitura propioak hedatzeko eta mantentzeko. Horrek esan nahi du tokiko zerbitzarien sorrera sustatu behar dela konfiantzazko kolektiboek kudeatuak, non lehentasuna ez den datuen monetizazioa, pertsona baizik. Nodo horiek kolektiboki finantzatzea eta operatzea da gure komunikazio-tresnak enpresa handi batentzat errentagarriak izateari uzten diotenean desagertuko ez direla bermatzeko modu bakarra, kontrol teknikoa sarea benetan bizitzen dugunon eskuetara itzuliz.

    Kudeaketa komunitario hau gure gain hartzea, azken finean, ardura demokratiko ariketa bat da.

    Goiburuko argazkia: Kim Hansen, CC BY-SA 4.0.

    Whatsapp infografia: Delta Chat Mastodon.

    Asko gutsut: Bermiotar anonimue 🙂

    Espainiako Vuelta-ko argazkia: Berria.

    #deltaChat #etorkizuna #mezularitza #politika #sareBanatuak #teknologia

    https://etzi.pm/zergatik-den-deszentralizazioa-mezularitzaren-azken-helmuga-eta-zergatik-deitzen-den-helmuga-hori-delta-chat/

  2. Toki komunikabideak eta “adimen artifiziala” 2026an. Nahita bilatutako aurreikuspen optimista batzuk.

    Panorama ikusita, urtea hasteko aurreikuspen optimista batzuk ekarri izan ditut, toki komunikabideak eta adimen artifiziala mintzagai hartuta.

    teknopata.eus/2026/01/toki-kom

  3. 🗞️ Apirileko buletina prest dugu dagoeneko: beka deialdia, zientzia fikzioa, Nork Nori Noiz?, Etorkisuneku 01 erakusketari lotutako agenda osoa...

    👉 labur.eus/badalab-apirila

    📩 Eta hilero zure epostan jaso nahi baduzu, harpidetu hemen: badalab.eus/#newsletter

    #Badalab
    #Euskara
    #Etorkizuna

  4. #Diotenez 19:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan, elkarlanean landu dugun hitzaurrea.eus ikusteko/entzuteko/ezagutzeko? aukera izango da.

    #hitzaurrea #entzun #etorkizuna

  5. #Diotenez 19:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan, elkarlanean landu dugun hitzaurrea.eus ikusteko/entzuteko/ezagutzeko? aukera izango da.

    #hitzaurrea #entzun #etorkizuna

  6. #Diotenez 19:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan, elkarlanean landu dugun hitzaurrea.eus ikusteko/entzuteko/ezagutzeko? aukera izango da.

    #hitzaurrea #entzun #etorkizuna

  7. #Diotenez 19:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan, elkarlanean landu dugun hitzaurrea.eus ikusteko/entzuteko/ezagutzeko? aukera izango da.

    #hitzaurrea #entzun #etorkizuna

  8. #Diotenez 19:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan, elkarlanean landu dugun hitzaurrea.eus ikusteko/entzuteko/ezagutzeko? aukera izango da.

    #hitzaurrea #entzun #etorkizuna

  9. 'Etorkizuna entzuteko paseo bat'

    berria.eus/kultura/etorkizuna-

    #Piszifaktoria eta #FikzioFabrika|rekin egindako #HITZAURREA elkarlan proiektuaz @berria egunkarian.

    «Teknologiaren garapena ukatzea baino interesgarriagoa izan daiteke, ziurrenik, gauza eraikitzaileak eta kolektiboak egiteko baliatzea» @maikoxki

    Bihartik: hitzaurrea.eus/

    #TalaiosLanak #ArteDigitala #Etorkizuna

  10. Familia eta komunitate mota alternatiboak ZiFian

    etzi.pm/familia-eta-komunitate

    «Zientzia-fikzioak familia eta komunitate mota ugari aztertu ditu, eredu tradizionalei aurre eginez eta gizarte alternatiboak irudikatuz. Hauek dira orainaldian inspirazio iturri izan daitezkeen adibideetako batzuk»

    @teketen Etzi.pm-n

    #ZiFi #Familia #Komunitatea #Etorkizuna

  11. Zerocalcare: «Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada»

    SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.

    Publizitatearen arau berriari jarraiki, egileak ez du bere azken liburuari buruzko ezer esango.

    Mundu honek ez nau pertsona txar bat egingo”?

    Maitatzen eta errespetatzen dudan nire inguruko jendearen bizi-filosofia da.

    Eta Rebibbia?

    Azken urte luzeetan apenas aldatu den auzoa. Erakundeek ez dute bertan inbertitu nahi izan, oso hobekuntza gutxi egon dira. Jendea, ordea, aldatu da, Erromako bazter guztietan mudatu den gisan. Gizarte desilusionatuago eta, agian, zinikoago batean bizi gara.

    Alegia?

    Txiroen aurkako gerra baten erdian bizi garela egunero.

    Auzoz aldatuko zara, beraz.

    Ez! Auzoz mudatzen banaiz, nire zaleek urkamendia ekar dezatela nire etxe berriaren atarira eta erresistentziarik gabe entregatuko naiz.

    Meloni, Meloni, Meloni…” izan daiteke zure urkatzearen soinu-banda?

    Azken telesailean ageri den bezala, lehenbizi Berlusconiri, gero Salviniri eta orain Meloniri bozka eman dion bloke sozial bat dago. Denak ez dira faxistak, alta. Haien bizitza kakaztutik ateratzeko laburbide baten bila dabiltzanak dira gehienak.

    Nork hitz egin du Michelek ala Zerocalcarek?

    Komikietan zein telesailetan, Micheleri gertatutakoekin alderagarriak ez diren gauzak gertatzen zaizkio Zerocalcareri, baina pertsonaia eta pertsona bera gara.

    Hasi gara autofikzioarekin!

    Nire lan guztiek elementu autobiografiko bat badute abiapuntutzat, hunkitzen ez nauenari buruz ezer onik kontatzeko gai ez naizelako da.

    Ai, zein hauskorra zaren, ziurtasunik gabea, beti kanalean irekia… XXI. mendeko gizona!

    Ez pentsa, nire lanetan nire zauri eta maskulinitateaz trufatzen banaiz ere, hezur haragizko bizitzan izugarri kostatzen zait hala jokatzea.

    Zure lanetako benetakotasuna faltsua dela esaten ari zara?

    Lan baten zati objektiboa narrazioaren beharren arabera moldatu eta bihurritu badaiteke ere, emozionalki beti konektatzen dut nire baitan daramadanarekin. Ez dut sekula emozio bat asmatu helburu narratiboak asetzeko.

    Armadilloak baiezta dezake?

    Bai. Nire kontzientziarekin etengabeko gatazkan bizi naiz, egiten dudan ia guztian agertzen zait. Hori gutxi ez eta sutzen nauten hezur haragizko armadillo andana dauzkat inguruan.

    Ai, errua, beti errua.

    Ez naiz katolikoa baina kulparekin bizi naiz. Leziorik ematen ez badut zortekoa naizelako eta besteei irakastekorik ez dudalako da.

    Ez esan autoterapia egiteko hasi zinela komikigintzan?

    Hala bada, ez dit funtzionatu.

    Beti geratuko zaizu Kurdistan.

    Hamazazpi urterekin, Öcalanek Italiara egindako bisitaren testigu izan nintzen. Ordutik, oso sentibera naiz konfederalismo demokratikoarekiko.

    Dotore geratu zaizu.

    Nire komiki arinenen estilo narratiboa benetako istorio zein historia dokumentatu batekin nahasiz, ulergarria izaten saiatzen naiz, sinesgarritasunik eta objektibitaterik galdu gabe.

    Ez nahastu artea eta politika, gizona!

    Nire lan asko esplizituki politikoak dira. Gainontzekoetan, beti ahalegintzen naiz nire balore eta printzipioen aurkako mezurik edo iruditeriarik ez transmititzen.

    Gaizki amaituko duzu.

    Arrazionalki zama gutxi daramat bizkarrean baina denak pisatzen didala sentitzen dut eta hori arazo bat da.

    Hanka bat Netflixen eta bestea zentro sozialetan daukanak, badakizu non hartzen duen kolpea, ezta?

    Arau bakarra jarri nion nire buruari: lan kontuak gauza justuen aurretik sekula ez jartzea.

    Baina egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun.

    Baina tarte libre bakoitza bete dezakezu. Uztailetik azarora, goizeko 6:30etatik iluntzeko 22:00ak arte, ordu erdiro izan ditut promozioari loturiko konpromiso zehatzak.

    Hori da bizitzea hori!

    Beti pentsatu izan dut lan mekaniko zein aspergarri bat izango nuela bizitza pertsonal asebete batekin. Egun, lanbide oso estimulante bat daukat baina ez daukat bizitza pribaturik. Nire bihotza taupaka jartzen zuen ezer ez da existitzen jada.

    Hori baldin bada zure belaunaldiaren erradiografia, ederra etorkizuna.

    Gure atzetik datozenak gu baino argiagoak dira, baina gure aurretik doazenek dena eraman dute. Etorkizuna? Pentsio gutxi eta kuraia asko!

    #RaKi #etorkizuna #HerritarronHistoria #Italia #komikia #langileKlasea #literatura #Zerocalcare

    https://etzi.pm/zerocalcare-nire-bihotza-taupaka-jartzen-duen-ezer-ez-da-existitzen-jada/

  12. «Teknologiari» buruzko solasaldia

    Ursula K. Le Guin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan.

    Changing Planes lanari buruzko aldeko kritika interesgarri batean, argentinar kritiko batek baieztatzen duenez, Le Guin zientzia-fikzio gogorreko idazlea ez denez, “teknologia kontu handiz saihesten duela”. Ohar bat idatzi nuen artikulu horren itzulpenean, eta hona hemen orain oin-ohar horren zabalpena — gaiak haserrea eragin didalako —.

    ZF “gogorra” teknologiari buruzkoa da, eta ZF “bigunak” ez du teknologiarik, ezta? Eta nire liburuek ez dute teknologiarik, psikologia eta emozioak bezalako gai xaloak bakarrik interesatzen zaizkidalako.

    Hori ez da zuzena. Nola liteke edozein benetako zientzia fikzioak eduki teknologikorik ez izatea? Bere interes nagusia ingeniaritzan edo makinen funtzionamenduan ez badago ere — nire lan gehienek bezala, adimenek, gizarteek eta kulturek nola funtzionatzen duten gehiago interesatzen baitzait —, hala ere, nola egin dezake inork etorkizun edo kultura estralurtar bati buruzko istorio bat bere teknologia, inplizituki edo esplizituki, deskribatu gabe?

    Inork ezin du. Ezin dut imajinatu zergatik nahiko luketen ere.

    Gizarte batek errealitate fisikoari aurre egiten dion era da teknologia: nola lortzen, gordetzen eta prestatzen duen jendeak janaria, nola janzten den, zein energia-iturri dituen (animali-indarra? ura? haizea? elektrizitatea? beste bat?) zerekin eta zer eraikitzen duten, bere osasungintza… eta abar. Agian oso jende etereoari ez zaizkio interesatzen gorputzeko kontu mundutar horiek, baina liluratu egiten naute, eta uste dut nire irakurle gehienei ere.

    Teknologia mundu materialarekiko giza interfaze aktiboa da.

    Baina hitza etengabe gaizki erabiltzen da azken hamarkadetako teknologia konplexu eta espezializatuak bakarrik adierazteko, baliabide naturalen zein giza baliabideen ustiapen masiboan oinarrituta.

    Hau ez da hitzaren erabilera onargarri bat. “Teknologia” eta “Teknologia aurreratua” ez dira sinonimoak, eta “aurreratua” ez den teknologia ez du zertan nahitaez “baxua” izan beharrik.

    Ehun eta berrogeita hamar urteko trebetasun teknikoaren etengabeko hedapenak hainbeste gogortu gaitu, ezen uste dugu ordenagailu batek edo bonbardaketa-hegazkin bat baino konplexuagoa eta ikusgarriagoa denak soilik merezi duela “teknologia” bezala izendatzea. Lihoa linazia gauza bera balira bezala — papera, tinta, gurpilak, labanak, erlojuak, aulkiak, aspirina pilulak, gauza naturalak balira bezala, gure hortzak eta hatzak bezala gurekin batera sortuak — kobrezko hondoa duten altzairuzko lapikoak eta beira birziklatuz eginiko txaleko polarrak zuhaitzetan haziko balira eta heldutakoan jasoko bagenitu bezala…

    Teknologia gehienak nahiko “aurreratuak” direla adierazteko modu bat da norberak bere buruari galdetzea: badakit horrelakorik egiten?

    Pospolorik gabe su bat piztu duenak, ziur aski, nolabaiteko errespetua izango du teknologia “baxu”, “primitibo” edo “sinple” horiekiko; pospoloekin sua piztu duenak, berriz, asmakizun teknologiko aurreratu bikain hori errespetatu beharko luke.

    Ez dakit hozkailu bat eraikitzen eta energiaz-hornitzen, ezta ordenagailu bat programatzen, baina ezta amu bat edo zapata pare bat egiten ere. Ikas nezakeen. Denok ikas dezakegu. Hori da teknologien alde ona. Egiten ikas dezakeguna dira.

    Eta zientzia fikzio oro, modu batera edo bestera, teknologikoa da. Baita hitzak zer esan nahi duen ez dakien jendeak idazten duenean ere.

    Hala ere, ados nago nire iritzi-emailearekin ez dudala zientzia fikzio gogorrik idazten. Agian zientzia fikzio erraza idazten dut. Edo agian gauza gogorra barruan dago, ezkutatuta — hezurrak bezala, exoeskeleto batekin alderatuta…

    — Ursula K. Le Guin, 2005

    Originala: https://www.ursulakleguin.com/a-rant-about-technology
    Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Ursula_K._Le_Guin_signature.svg

    #etorkizuna #feminismoa #itzulpena #teknologia #UrsulaKLeGuin #zientziaFikzioa #ZiFi

    https://etzi.pm/teknologiari-buruzko-solasaldia/

  13. Sabotaje algoritmikoaren alde

    «I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
    Ezekiel 21:27 – King James Version

    «Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
    Xabier Landabidea

    Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik erlijiosoarekin, eta deseroso, horri aurre egiteko ikusten dudan ezintasun politiko eta sozialarekin. Ikara sor dezaketen joerak ikusten ditugu, jenderik gabeko sare sozialak adibidez, eta tragedia baino kakaztearen ondoriozko fartsa iruditzen zait. Beste adimen artifizial baten bila euskal eskalan lan egin beharko dugu, eta ni hor aurkituko nauzue, baina ez zait aski. Borroken eta borrokarako tresnen aliantza berriak egin beharko ditugu, teknomonoteismoa ezarri nahi duten idiotak garaitzeko. Sua behar dut (RF Kuang-en modura), kolektiboki erabakitzen dugunean, kalte egiten diguten ustez atzeraezinak diren teknologia horiek itzaltzeko, ez… errautsetaraino erretzeko! Eta bide teknopolitiko berriak abiatzeko, bizitzaren alde egingo dugu, tresna berriekin.

    Egunerokoak eta praktikak pentsamendurako uzten dizkidaten tarte txikietan, zerbait aurkitu dut, Ludd eta Internazional Situazionistaren arteko zerbait, katastrofista izan gabe, apokaliptikoa izan nahi duen proposamen politiko eta estetiko bat, Sabotaje Algoritmikoa, eta hau azaltzen duen Manifestua.

    Manifestuak sistematikoki egituratutako hamar proposamenen segida osatzen du, 0tik 9ra zenbatua, bakoitzak marraztuz Sabotaje Algoritmikoa kontzeptu kritikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak, ikuspegi estrategikoak eta adierazpen estetikoak, kultura digitalaren eta informazioaren teknologiaren marko zabaldu eta korapilatsuetan barrena.

    Horrela, The Algorithmic Sabotage Research Group (ASRG) talde konspirazional, estetiko-politiko, eta praktikan oinarrituak proposatuta, manifestua euskaratu dut bizitzak utzi didan tarte txiki batean, algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik pentsatu eta antolatu gaitezen.

    ASRG taldeak ideia gehiago ere baditu, lantzen ari naiz, eta ekarriko ditut hona, orain lehen proposamena, Manifestua irakurri, hobetu, solastu eta ekinen dugu:

    Sabotaje Algoritmikoari buruzko manifestua

    Atenas, 2024ko maiatza

    1. Sabotaje Algoritmikoa tekno-desobedientzia figura bat da teknologiaren kritikan ez dagoen militantziarentzat.
    2. Teknologiarekiko ezinikusi atabikoaren ordez, Sabotaje Algoritmikoa, erabiltzen duen komunitatearen indarretik sortzen den kontrabotere modu bat bezala irakur daiteke.
    3. Sabotaje Algoritmikoak miserian loratzen den marko ideologiko kapitalista zeharkatzen du, orainean subertsio lana eginez, menperatze algoritmikoaren forma garaikideak deseginez, utzikeria eta automatikotasun orokortuaren aurrean ekintza etikorako espazioak eskatuz.
    4. Sabotaje Algoritmikoa sailkapen sozial, juridiko edo algoritmikoko edozein sistemaren aurretiko ekintzara bideratutako elkartasun-konpromisoa da.
    5. Sabotaje Algoritmikoa autonomia sozialaren aldeko mugimendu zabalago baten berrikuntza estrukturalaren parte da, zeinak teknologia hegemonikoaren harraparitzei aurre egiten dien ekintza zuzen basatiaren bidez, kontzienteki justizia sozialaren eta berdinzaletasunaren idealekin lerrokatuta.
    6. Sabotaje Algoritmikoak errotik eraldatzen ditu gure egitura teknopolitikoak, inperio algoritmikoan estratifikatuta dauden egiturazko bidegabekerietatik, ikuspegi supremazistetatik eta botere autoritario nekropolitikotik aldenduz, haien materialtasuna eta ondorioak nabarmenduz, bai karbono isuriei dagokienez, bai kontrolaren zentralizazioari dagokionez.
    7. Sabotaje Algoritmikoak botereari eta etekinen maximizazioari mesede egiten dien umiliazio algoritmikoa arbuiatzen du, elkar-laguntza eta solidaritate jardueretan zentratuz.
    8. Teknopolitikaren lehen urratsa ez da teknologikoa, politikoa baizik. Ikuspegi feminista erradikal, antifaxista eta dekolonialak erronka politikoa dira Sabotaje Algoritmikoarentzat, interdependentzia eta zaintza kolektiboko gaiak inperio algoritmikoaren optimizazio erredukzionisten aurrean kokatzen dituztelako.
    9. Sabotaje Algoritmikoak bortizkeria algoritmikoaren eta teknosoluzionismo faxistaren aurka borrokatzen du, pentsamolde ezberdin bat, kontrainteligentzia kolektibo bat adieraz dezaketen erresistentzia artistiko eta aktibistetan arreta jarriz.
    10. Sabotaje algoritmikoa teknologia kaltegarriaren murrizketa komunitarioaren beharraren defentsa emantzipatzailea da, algoritmoaren gainetik eta azpitik segregazio abstraktuaren aurka borrokatuz.

    #AA #adimenArtifiziala #algoritmoak #burujabetzaTeknologikoa #etorkizuna #InternazionalSituazionista #ludismoa #PentsatzekoEkin #SabotajeAlgoritmikoa #situazionismoa #sua #teknologia #teknopolitika

    https://etzi.pm/sabotaje-algoritmikoaren-alde/

  14. Sabotaje algoritmikoaren alde

    «I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
    Ezekiel 21:27 – King James Version

    «Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
    Xabier Landabidea

    Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik erlijiosoarekin, eta deseroso, horri aurre egiteko ikusten dudan ezintasun politiko eta sozialarekin. Ikara sor dezaketen joerak ikusten ditugu, jenderik gabeko sare sozialak adibidez, eta tragedia baino kakaztearen ondoriozko fartsa iruditzen zait. Beste adimen artifizial baten bila euskal eskalan lan egin beharko dugu, eta ni hor aurkituko nauzue, baina ez zait aski. Borroken eta borrokarako tresnen aliantza berriak egin beharko ditugu, tekno-monoteismoa ezarri nahi duten idiotak garaitzeko. Sua behar dut (RF Kuang-en modura), kolektiboki erabakitzen dugunean, kalte egiten diguten ustez atzeraezinak diren teknologia horiek itzaltzeko, ez… errautsetaraino erretzeko! Eta bide teknopolitiko berriak abiatzeko, bizitzaren alde egingo dutenak.

    Egunerokoak eta praktikak pentsamendurako uzten dizkidaten tarte txikietan, zerbait aurkitu dut, Ludd eta Internazional Situazionistaren arteko zerbait, katastrofista izan gabe, apokaliptikoa izan nahi duen proposamen politiko eta estetiko bar, Sabotaje Algoritmikoa, eta hau azaltzen duen Manifestua.

  15. Sabotaje algoritmikoaren alde

  16. Sabotaje algoritmikoaren alde

  17. Sabotaje algoritmikoaren alde

  18. 'Paradoxografia'

    etzi.pm/paradoxografia

    Batzuek jakingo duzue @theklan entziklopedismoaren inguruan tesia egiten ari dela eta ikusgelak azken aldian buruan duen galdera batekin guztiz lotuta dagoen bideo bat kaleratu du: Zer leku izan behar du hiri-kondairak, bitxikeriak, marabillak entziklopedia batean?

    Ah! Irakurtzen ez baduzu kontuz gaur gauean buruki azpiko gaizkinarekin.

    #etorkizuna #wikipedia #ikusgela #jakintza #kolektiboa