home.social

#zientzia-fikzioa — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #zientzia-fikzioa, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Ba Aitziber Etxeberriaren “Reset” bukatu dut eta oso gustora.

    Ez nuen ezagutzen eta nahiko kasualitatez heldu zitzaidan eskutara. Gomendagarria!

    Inork irakurri du?

    #zientziafikzioa #zifi #irakurtzeko

  2. Ba Aitziber Etxeberriaren “Reset” bukatu dut eta oso gustora.

    Ez nuen ezagutzen eta nahiko kasualitatez heldu zitzaidan eskutara. Gomendagarria!

    Inork irakurri du?

    #zientziafikzioa #zifi #irakurtzeko

  3. 42

    42 urte pasa dira jadanik 1984tik, baina Orwellen aurreikuspenek hortxe diraute...

    teknopata.eus/2026/03/42/

  4. 5 arrazoi Alien:Earth ikusteko

    Alien:Earth telesailak onerako harritu nau, eta oso ondo asmatu du piztitzarren beldurrezko serie sinple batetik ihes egiten.

    teknopata.eus/2025/09/5-arrazo

  5. «Teknologiari» buruzko solasaldia

    Ursula K. Le Guin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan.

    Changing Planes lanari buruzko aldeko kritika interesgarri batean, argentinar kritiko batek baieztatzen duenez, Le Guin zientzia-fikzio gogorreko idazlea ez denez, “teknologia kontu handiz saihesten duela”. Ohar bat idatzi nuen artikulu horren itzulpenean, eta hona hemen orain oin-ohar horren zabalpena — gaiak haserrea eragin didalako —.

    ZF “gogorra” teknologiari buruzkoa da, eta ZF “bigunak” ez du teknologiarik, ezta? Eta nire liburuek ez dute teknologiarik, psikologia eta emozioak bezalako gai xaloak bakarrik interesatzen zaizkidalako.

    Hori ez da zuzena. Nola liteke edozein benetako zientzia fikzioak eduki teknologikorik ez izatea? Bere interes nagusia ingeniaritzan edo makinen funtzionamenduan ez badago ere — nire lan gehienek bezala, adimenek, gizarteek eta kulturek nola funtzionatzen duten gehiago interesatzen baitzait —, hala ere, nola egin dezake inork etorkizun edo kultura estralurtar bati buruzko istorio bat bere teknologia, inplizituki edo esplizituki, deskribatu gabe?

    Inork ezin du. Ezin dut imajinatu zergatik nahiko luketen ere.

    Gizarte batek errealitate fisikoari aurre egiten dion era da teknologia: nola lortzen, gordetzen eta prestatzen duen jendeak janaria, nola janzten den, zein energia-iturri dituen (animali-indarra? ura? haizea? elektrizitatea? beste bat?) zerekin eta zer eraikitzen duten, bere osasungintza… eta abar. Agian oso jende etereoari ez zaizkio interesatzen gorputzeko kontu mundutar horiek, baina liluratu egiten naute, eta uste dut nire irakurle gehienei ere.

    Teknologia mundu materialarekiko giza interfaze aktiboa da.

    Baina hitza etengabe gaizki erabiltzen da azken hamarkadetako teknologia konplexu eta espezializatuak bakarrik adierazteko, baliabide naturalen zein giza baliabideen ustiapen masiboan oinarrituta.

    Hau ez da hitzaren erabilera onargarri bat. “Teknologia” eta “Teknologia aurreratua” ez dira sinonimoak, eta “aurreratua” ez den teknologia ez du zertan nahitaez “baxua” izan beharrik.

    Ehun eta berrogeita hamar urteko trebetasun teknikoaren etengabeko hedapenak hainbeste gogortu gaitu, ezen uste dugu ordenagailu batek edo bonbardaketa-hegazkin bat baino konplexuagoa eta ikusgarriagoa denak soilik merezi duela “teknologia” bezala izendatzea. Lihoa linazia gauza bera balira bezala — papera, tinta, gurpilak, labanak, erlojuak, aulkiak, aspirina pilulak, gauza naturalak balira bezala, gure hortzak eta hatzak bezala gurekin batera sortuak — kobrezko hondoa duten altzairuzko lapikoak eta beira birziklatuz eginiko txaleko polarrak zuhaitzetan haziko balira eta heldutakoan jasoko bagenitu bezala…

    Teknologia gehienak nahiko “aurreratuak” direla adierazteko modu bat da norberak bere buruari galdetzea: badakit horrelakorik egiten?

    Pospolorik gabe su bat piztu duenak, ziur aski, nolabaiteko errespetua izango du teknologia “baxu”, “primitibo” edo “sinple” horiekiko; pospoloekin sua piztu duenak, berriz, asmakizun teknologiko aurreratu bikain hori errespetatu beharko luke.

    Ez dakit hozkailu bat eraikitzen eta energiaz-hornitzen, ezta ordenagailu bat programatzen, baina ezta amu bat edo zapata pare bat egiten ere. Ikas nezakeen. Denok ikas dezakegu. Hori da teknologien alde ona. Egiten ikas dezakeguna dira.

    Eta zientzia fikzio oro, modu batera edo bestera, teknologikoa da. Baita hitzak zer esan nahi duen ez dakien jendeak idazten duenean ere.

    Hala ere, ados nago nire iritzi-emailearekin ez dudala zientzia fikzio gogorrik idazten. Agian zientzia fikzio erraza idazten dut. Edo agian gauza gogorra barruan dago, ezkutatuta — hezurrak bezala, exoeskeleto batekin alderatuta…

    — Ursula K. Le Guin, 2005

    Originala: https://www.ursulakleguin.com/a-rant-about-technology
    Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Ursula_K._Le_Guin_signature.svg

    #etorkizuna #feminismoa #itzulpena #teknologia #UrsulaKLeGuin #zientziaFikzioa #ZiFi

    https://etzi.pm/teknologiari-buruzko-solasaldia/

  6. Bigarren eskuko liburudenda batean aurkitu nuen eta interesa piztu zidan, #zientziaFikzioa ez delako euskaraz gehiegi landu den genero bat. Ea zer moduzkoa den!

    (comment on "Arrotza paradisuan")

  7. Oraintxe amaitu dut #OctaviaButler|ren "La estirpe de Lilith" trilogiaren lehen liburua, "Amanecer", eta ezin dut gomendatu gabe utzi. Gehien gustatu zaidana da nola aztertzen dituen gai konplexuak hain modu sakon baina ulergarrian: lehen kontaktua, identitatea, sexua eta koexistentzia. Zientzia fikzioaren eta gogoeta etiko eta sozialen arteko oreka bikaina da. Gehiago nahi duzu beti. 😃

    Zalantzarik gabe, erronka planteatzen dizun eta gogoeta eragiten dizun liburua. #ZientziaFikzioa #Liburuak

  8. @txo_elurmaluta bai, biek dute kutsu mistiko bat. Risen by Wolves gehiago gustatu zitzaidan Moonheaven baino. #ZientziaFikzioa #serieak

  9. Gaur, #UhinUltramoreak podcastari esker, Magdalena Mouján Otañoren eta bere 1968ko Gora gu ta gutarrak zientzia-fikziozko ipuinaren berri izan dut.
    eitb.eus/eitbpodkast/jakintza/

    :lemmy: lemmy.eus​eko #ZientziaFikzioa komunitatean jaso ditut gaztelerazko jatorrizkoa, euskarazko itzulpena eta Xerezaderen Artxiboa podcasteko @anagalarraga1​ren irakurketa:
    lemmy.eus/post/119307

  10. Gaur, #UhinUltramoreak podcastari esker, Magdalena Mouján Otañoren eta bere 1968ko Gora gu ta gutarrak zientzia-fikziozko ipuinaren berri izan dut.
    eitb.eus/eitbpodkast/jakintza/

    :lemmy: lemmy.eus​eko #ZientziaFikzioa komunitatean jaso ditut gaztelerazko jatorrizkoa, euskarazko itzulpena eta Xerezaderen Artxiboa podcasteko @anagalarraga1​ren irakurketa:
    lemmy.eus/post/119307

  11. CW: :elegose: Ostadar 7310

    Kritikoa den #ZientziaFikzioa gustatzen zait, eta #Ostadar7310​ek badu horretatik. Lan polita egin du @Mendilarre​k eta bukaera nahiko borobila da, baina gertaera batek ezustean harrapatu nau. Badakizue zertaz ari naizen, ezta?

  12. #ZientziaFikzioa​z eztabaidatzeko foro bat sortu lemmy.eus​en. Lehen bidalketa interesgarria iruditu zaidan artikulu bat:
    [ENG] Cory Doctorow: zientzia-fikzioa literatura ludista da lemmy.eus/post/14694

  13. @birasuegi Niri asko gustatu zitzaidan trilogia. #Marte eta bere geologiaren deskribapenak astunak izan daitezke (edo ez), baina planeta bera ere protagonista da liburu horietan. Gehiagoren gogoarekin geratzen bazara, egile beraren Antarctica eleberria "White Mars" moduko zerbait iruditu zitzaidan eta oraindik irakurri ez dudan The Martians istorio laburren bilduma trilogiaren unibertso berean kokatua dago, oker ez banago. #KimStanleyRobinson #ZientziaFikzioa

  14. @desertorea Aspaldi irakurri nuen #Frankenstein, baina oso oroitzapen ona daukat. Horrelako galderak egiten dituen #ZientziaFikzioa gustatzen zait!

  15. @jogerka @txikillana Anfetaminen iragarkia #HGWells​en #MunduenGerra nobelaren medikuentzako gaztelerazko edizio bitxi batean (1959). Editoriala ere irakurtzekoa, OHEi buruzko Pentagonoaren dossierraren aipamen eta guzti. Emaus traperoetan aurkitu eta erosi nuen.
    #ZientziaFikzioa

  16. Nire denbora-lerroko jendea #Interstellar​ekin gozatzen ari da. Berriz ikusi beharko dut egunen batean... #ZientziaFikzioa

  17. @elegose Nire proposamena #UrsulaKLeguin​en #OihanHitzeanMundua da. #ZientziaFikzioa​ren maistra lehen aldiz itzuli du euskarara Amaia Apalauzak Igela argitaletxearen eskutik. Irailaren batetik aurrera liburudendetan. #2021IrailekoProposamenak
    igela.eus/liburua/oihan-hitzea

  18. @inigoortega 2001: A space odyssey.
    Duela urte dexente entzumena praktikatzeko asmoz ingelesezko azpitituluekin ikusi nuen. Gero konturatu nintzen minutu mordo bat pasa arte ez dagoela elkarrizketarik 😅
    Izen bereko #ArthurCClarke​n liburua ere gomendagarria da (pelikulako zati batzuk ulertzen lagundu zidan)
    eu.m.wikipedia.org/wiki/2001:_
    #ZientziaFikzioa

  19. Gustatu zait #Devs. San Frantziskoko teknologia enpresa misteriotsu bateko garatzaile baten desagerketarekin hasten da, Alex Garland-ek zuzendutako, 8 kapituluko zientzia fikziozko telesaila.
    invidio.us/watch?v=Fp9LMsI6uJ8
    #Telesailak #ZientziaFikzioa