#komunitatea — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #komunitatea, aggregated by home.social.
-
Agian gehiago aldarrikatu beharko genuke eremu digitalean #euskara biziberritzeko lan egingo badugu, ezinbestekoa izango dela ulertzea indartze horrek nahitaezko lau gauza eskatuko dituela: #Fedibertsoa, #SoftwareLibrea, #LizentziaLibreak eta #Komunitatea.
Edo, berriz ere, gazteluak airean eraiki daitezkeelako akatsean erori behar al dugu?
-
Aupa Mastodondarrak, hona hemen norekin harremandu nahiko nukeen fedibertsoan :
fanzinegile narrastiak, komikigile bitxiak, narratzaile askazaleak oro har, ilustratzaile ez-konplazienteak, , autogestiozale amorratuak, eta zerumuga amankomunak, deserosoak eta biziak eraikitzen duen oro. -
RE: https://mastodon.eus/@fedibertsoa/115870786027863904
👾 2026 gure sare sozialen jabe izateko urtea izan daiteke.
👅 Euskarak arnasgune digitalak behar ditu, eta #Fedibertsoa da bidea. Bat egin #BurujabetzaTeknologikoa|ren eta #euskara|ren #pizkundea|rekin. Etorkizuna euskaraz eta aske eraikiko dugu!
👇 Zatoz? #Komunitatea
-
Eta honegatik, lagunok, inoiz baino garrantzitsuagoa da toki komunikabide sendo eta egonkorrak izatea. Hedabide korporazio handiak (sare sozialak barne) ultraeskuinaren, beldurraren, ustezko segurtasunaren... diskurtsoa saltzera erabat emanak daudelako.
Ole @aiurri eta ole @joniubeda. Eskerrik asko!
#tokikomunikabideak #hedabideak #erantzukizuna #komunitatea #zaintza @tokikom
https://aiurri.eus/komunitatea/joniubeda/1761760504347-erantzukizun-kolektiboa
-
«Komunikazio banatuta bidean» ginela esan genuen duela bi urte, eta bidea egin dugu:
https://talaios.coop/komunikazio-banatura-bidean
Datorren astetik aurrera ildoan sakondu eta pauso garrantzitsuak emango ditugu, gure komunikazio eredua banatua eta zuzena izan dadin.
#Komunikazioa #Zuzena #Banatua #LigaLawrenziarra #KomunikazioZuzena #Komunitatea #ESE #Koop
-
Bosgarren olatu kooperatiboaz
2020ko urriaren 15ean Argia aldizkarian argitaratua
Jendartean beharrak handitu diren garaietan garatu da gehien kooperatibismoa. Proiektu sozioekonomikoak autoeraketaren bidez lantzeko momentu zailenak izanik ere, beharrek zentzuz betetzen dutelako ekimen kolektiboa. Mundu mailan askotan gertatu da: toki eta garai ezberdinetan, industrializazio kapitalista gertatu den momentuetan, jendarte kontsumistak kultura eta hizkuntzak suntsitu dituenean, edo neoliberalismoak indibidualizazio eta pribatizazio prozesuak hegemoniko bihurtu dituenean. Kasu guztietan harreman komunitarioen etena gertatu da, eta kooperatibismoa horri erantzuteko modu bat da.
“Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko”
Euskal Herrian kooperatibak sortu izan ditugu industrializazio garaian, gerra osteko krisian, 70eko hamarkadako astinaldi kulturalean edo Frantziako Estatuaren garapen estrategia zentralistak sortutako beharrei erantzutean. 2009an hasi zen krisi kapitalista konplexu eta luzean murgilduta gaudenez –ekonomian, ingurugiroan, zaintza ereduan, gure bizitzetan eragin handia duena, eta komunitate harremanak ahultzen dituen prozesu indibidualizatzaileak jasaten ditugun bitartean– kooperatibak sortzen ari gara erritmo bizian. Bosgarren olatu kooperatiboa da.
Olatu kooperatibo berri hau gaur egungo ekonomiaren eta jendartearen krisiak eragindako behar material eta identitarioetatik abiatzen da, bi ildo nagusirekin. Batetik, eguneroko bizitza, kontsumoa eta ohiturak modu kontzientean antolatzearen beharra, elikaduran, energiaren erabileran, etxebizitzan, aisialdian, finantzetan, eta abar. Horri erantzunez sortu dira kontsumo kooperatibak eta bestelako tresna kolektiboak. Bestetik, krisiak sortu duen lanaren prekarizazio estrukturala dago, bizitza proiektu duinak sortzearen eta etengabeko aurrerabide sozialaren ideiak eten dituena. Soldatapeko lanaren eta prekarizazioaren morrontzatik ateratzeko sortzen ari gara lan elkartuko kooperatibak, garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko.
Jendarte neoliberalak zaila egiten du bidea, indibidualizazioa komunitatearen etsai nagusia delako, baina agian horregatik sentitzen dugu autoeraketa komunitarioaren urgentzia gure gorputzetan. Egitea tokatzen zaigu denoi, dauden proiektuak bultzatu eta hutsuneei proiektu berriekin erantzutea. Baina etorkizun bizigarri eta emantzipatzaileak sortzeko, bosgarren olatu kooperatiboa denontzat izatea izango da erronka handiena, prekarizatuenak diren kolektibo eta lurraldeak barne.
#aniztasuna #autoeraketa #bizitzaBizigarriak #bosgarrenOlatua #ESE #identitatea #komunitatea #koop #KoopDenontzat #kooperatibismoa #materialismoa #prekarizazioa
-
Badalabeko (@badalab) podcastean @teketen|ek eta Leire Lisónek teknologiaz, etorkizunaz eta komunitateaz hitz egiten digute beste hainbat gauzen artean.
https://peertube.eus/w/gVXyBDp5Bq4sf4xcpTJrrL
#Badalab #Podcast #Sorioneku #Teknologia #Etorkizuna #Komunitatea
-
Familia eta komunitate mota alternatiboak ZiFian
https://etzi.pm/familia-eta-komunitate-mota-alternatiboak-zifian/
«Zientzia-fikzioak familia eta komunitate mota ugari aztertu ditu, eredu tradizionalei aurre eginez eta gizarte alternatiboak irudikatuz. Hauek dira orainaldian inspirazio iturri izan daitezkeen adibideetako batzuk»
@teketen Etzi.pm-n
-
Familia eta komunitate mota alternatiboak ZiFian
Zientzia-fikzioak familia eta komunitate mota ugari aztertu ditu, eredu tradizionalei aurre eginez eta gizarte alternatiboak irudikatuz. Hauek dira orainaldian inspirazio iturri izan daitezkeen adibideetako batzuk:
Ursula K. Le Guinen esperimentu komunitarioak
Le Guinek familia eta komunitate egitura ezberdinak aztertu zituen bere obran. The Dispossessed eleberrian, gizarte anarkista bat aurkezten du Anarres planetan, non familia biologikoak ez duen hainbesteko garrantzirik, eta antolakuntza kolektiboagoa den. The Left Hand of Darkness lanean, Gueden planetako biztanleak androginoak dira eta sexua alda dezakete; ondorioz, familia-antolaketa guztiz desberdina da, genero-rol finkorik gabea. The Word for World Is Forest (Oihan hitzean mundua bezala euskaratua) eleberrian, gizartea kooperazioan eta indarkeriarik ezan oinarritzen da. Bertan, familia nuklear tradizionalik ez dago, haurren hazkuntza komunala da, eta guraso-rolak ez daude modu hertsian definituta.
Diamond Age-ko phyle-ak (Neal Stephenson)
Eleberri honetan, Stephensonek phyle kontzeptua aurkezten du: lurralde edo ahaidetasun biologikoaren ordez, balioen, interesen edo kulturaren arabera antolatutako komunitate globalak. Phyle-ak klan moderno gisa funtzionatzen dute, kideei hezkuntza, segurtasuna eta egonkortasuna eskainiz, eta mundu postnazional bateko gizarte-antolaketa modu nagusia bihurtzen dira.
Embassytown-eko txanda-gurasoak (China Miéville)
Eleberriak shiftparents (txanda-gurasoak) kontzeptua aurkezten du, familia-egitura ez-konbentzionala, non hainbat guraso-figurak gurasotasuna partekatzen duten. Eredu horrek familia nuklear tradizionalaren aurrean babes komunitarioko eta malgutasunezko eredu bat proposatzen du, giza eta estralurtarren arteko gizarte-harremanak irudikatuz. Hizkuntzak ere paper zentrala du nobelan.
Binti tribua (Nnedi Okorafor)
Binti eleberriko protagonista Lurreko Himba komunitate batetik dator, familia-lotura sendoak eta tradizioan oinarritutako egitura mantentzen dituenetik. Bere bidaian zehar, beste komunitate-forma batzuekin egiten du topo, baita izaki estralurtarrekin ere, elkar-ulermenean eta eraldaketan oinarritutako ahaidetasun sinbiotiko mota bat garatuz.
The Fifth Season-eko comm-ak (N.K. Jemisin)
Comm bakoitzak komunitate estu bat bezala funtzionatzen du, non kide bakoitzak zeregin zehatz bat duen. Egitura hau funtsezkoa da taldearen biziraupenerako, batez ere baldintza apokaliptikoetan. Harreman aniztasun handia dago, eta Jemisinek kasten eta botere-harremanen inguruko lanketa sakona egiten du nobelan.
Hauek dira adibide batzuk; asko utzi ditut bidean. Besterik ezagutuz gero, animatu eta iruzkinetan edo Mastodon bidez erantzun.
Irudia: https://www.flickr.com/photos/marcosdemadariaga/44310673845/in/photostream/
#chinaMieville #etorkizunEspekulatiboa #familia #komunitatea #NKJemisin #nealStephenson #sciFi #ursulaKLeguin #ZiFi
https://etzi.pm/familia-eta-komunitate-mota-alternatiboak-zifian/
-
[7/7] Gaur amaitzen da energia-pobreziaren aurkako gure kanpaina berezia (ez, ordea, lana!)
📢 Guztiok inplikatzeko lanean, ezinbesteko papera dute energia komunitateek, herritarren eta erakundeen elkarlana sustatzeaz gain tokian tokiko #komunitatea indartzen dutelako, energiaren begirada sozialean sakonduz eta gehien behar duenari lagunduz.
Informazio gehiago:
🌍 https://www.energiakomunitateak.goiener.eus#EnergiaPobreziarenAurkakoAstea
#GoienerSoziala #EnergiaPobrezia #EnergiaEskubidea -
'Txatbot hoberenaren bila'
https://etzi.pm/txatbot-hoberenaren-bila/
« @Hitz_zentroa azken urtean esperimentuak egiten ari da euskarazko adimen artifizialeko eredu ireki bat sortzeko. Helburua ez da soilik txatboterako eredu bat sortzea, baizik eta euskarari eta euskal kulturari buruzko ezagutza txertatzea».
@teketenParte hartu ebaluatoian! [Xehetasunak artikuluan]
-
moodle topaketa 2023 #mooteu23
Aurtengo moodle topaketan gai anitz izango dira, hezkuntza prozesutan digitalizazioak zabalki eta moodle tresna bereziki duen eraginaren inguruan: Azpiegiturak, lidergoa eta gobernantza, tresnak, gaitasunak.... eta noski, horiek guztiak zeharkatuta eztabaida mamitsuak izateko aukera ederra!
https://haritulab.eus/egutegia/moodle-topaketa-2023-mooteu23/
-
Euskal Herrian, euskaraz eta #libre aritzeko modua daukagunean...