home.social

#talaioslanak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #talaioslanak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. #Basajaun sukalde kolektiboaren kudeaketa sistema berritu dugu.

    Berrikuntza nagusia ontzi berrerabilgarrien kudeaketa integratzea izan da, baina hortaz gain harpidedunen web-aplikazioa berritu dugu baita ere: informazio gehiago, erabilterrazagoa, errezeta konposagarriak, erresistentzia lapikoa (kutxa)...

    #SukaldeKolektiboak #Softwarea #Kudeaketa #TalaiosLanak

    Basajaun elkartea: basajaunelkartea.eus/eu/konfed

    Informazio gehiago behar baduzue, jarri gurekin kontaktuan: talaios.coop/kontaktua/

  2. «Talaios Kooperatibako kideekin ibili gara lanean. Oso zaila da, mila buruhauste izan ditugu bidean, baina lortu dugu egin nahi genuen guztia ahalik eta modurik sinpleenean eta irisgarrienean egitea»

    naiz.eus/eu/info/noticia/20250

    @maikoxki NAIZen, garapen digitalean lan egin dugun #HITZAURREA proiektuaz, arte digitalaz,antzerkiaz, teknologiaz, etorkizunaz eta orainaz.

    Bihar hemen: hitzaurrea.eus/

    #TalaiosLanak #BurujabetzaLudikoa #Loraldia

  3. 'Etorkizuna entzuteko paseo bat'

    berria.eus/kultura/etorkizuna-

    #Piszifaktoria eta #FikzioFabrika|rekin egindako #HITZAURREA elkarlan proiektuaz @berria egunkarian.

    «Teknologiaren garapena ukatzea baino interesgarriagoa izan daiteke, ziurrenik, gauza eraikitzaileak eta kolektiboak egiteko baliatzea» @maikoxki

    Bihartik: hitzaurrea.eus/

    #TalaiosLanak #ArteDigitala #Etorkizuna

  4. Ekindar energia kontsumo kooperatibaren bide-orria lantzeko aurrera pausoak eman ditugu gaur. Energia komunitateen esperientziak ezagutu ditugu eta bazkideen parte hartzearekin jorratu nahi dituzten proiektuen garrantzia eta egingarritasuna baloratu ditugu.

    #TalaiosLanak #Energia #Aholkularitza #Koop

  5. Urte batzuk daramagu, elkarlanean, euskal @fedibertsoa josten sukaldeko eta plazako lanetan. Aurreratu genuen gure urteko leloan 2025a, #SareLibreenAroa abiatzeko urte gakoa izango zela.

    Sare libreetan ildo estrategikoa jarraitzeko orrialde hau osatu dugu: talaios.coop/goazen-lagunok/

    #TalaiosLanak #Estrategia #TeknologiaBurujanetza

    Gaur ekintzarako, uzta jasotzeko eta ospakizunerako eguna da 🍇

    #GoazenLagunok #DenokFedibertsora

  6. Bidelagun tekniko eta solaskide izan gara @tokikom sareak, tokiko hedabide, kazetari eta kolaboratzaileentzat, #Mastodon tresna librearekin sortu duen nodoa eraikitzeko.

    #TalaiosLanak

    Oso pozik gaude proiektu honetan parte hartzeagatik, informazioaren burujabetzaren, fedibertsoaren zabalpenaren eta komunikazio tresna libreen aldeko pauso garrantzitsua delako.

    Ongi etorri TKM.eus

    #GoazenLagunok #DenokFedibertsora

  7. Bihar hasten dugu #Xare jardunaldien ikasturtea, lehen aldiz, Baionan.

    Kultura Digitalaren Jardunaldien helburua, gazteak, euskara eta kultura digitalera hurbiltzea da eta, bertan, AppInventor tailerrak ematen ditugu talaiostarrek.
    #Baiona #Talaioslanak #Formakuntza #gazteak #euskara #appinventor

    Informazio gehiago @sustatu|n: sustatu.eus/1727076168

  8. KoLaborategiko 2024ko topaketen barruan, STEM proiektuez hausnartzeko eta #STEMotiv proiektuaren barruan egindako lana aurkezteko ekitaldian parte hartu dugu. Gure lana, teknologia eta ikuspegi kritikoa ikas-egoeretan nola txertatu aztertzea izan da, horietan ekarpenak egiten lagunduz. Eskerrik asko #KoLaborategia eta #HUHEZI proiketuan parte hartzeko aukera eskaintzeagatik Emun kooeratiba eta Zumaiena eta Amara Berri ikastetetxeekin batera.
    #TalaiosLanak #FRMK

  9. Maiatzaren 9an #Stemotiv proiektuaren barruan egindako ekarpena aurkeztuko dugu.
    #Stem proiektuei buruzko esperientziak partekatuko ditugu @kolaborategia|k antolatutako jardunaldian.
    #FRMK #Talaioslanak
    @MUnibertsitatea @HUHEZI
    Info + eta izena emateko:
    mondragon.edu/eu/-/kolaborateg

  10. Azokoop, Artzibarren eta Pirinioan lan eta bizitzeko proiektuaren bidelagunak gara ere digitalizazioaren arloan. Hornitzaileak, produktuak, tarifak, albaranen sarrera eta irteerak, eskariak, salmentak, erosketak, fakturazioa, kontabilitatea eta bestelako barne prozesuak Odoo tresnaren bitartez kudeatuko dituzte.

    Odoo #ESE proiektuen beharretara egokitzeko lanean gabiltza, tresna digitalak denbora irabazteko izan daitezen.

    #TalaiosLanak #Odoo #SoftwareLibrea #HerriKoop #kudeaketa

  11. Oso pozik gaude Pirinioan lan eta bizitzeko oso garrantzitsua izango den hiltegi kolektiboa forma hartzen ari delako.
    INTIA, Nafarroako Gobernua, Gu Pirinioa eta abeltzainekin talde eragilea sortzeko bidelaguntza egin dugu.
    #TalaiosLanak #Subjektugintza
    #Pirinioa #Nafarroa

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.