#mckenzie-wark — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #mckenzie-wark, aggregated by home.social.
-
Hier paraissait en librairie C̶u̶l̶t̶u̶r̶e̶, n°5 des magazines de @AOC_media, une sélection d'articles récents sur le malmenage de la culture.
J'y cosigne un texte avec #EmmaBigé et #YvesCitton, où nous nous penchons sur le cas de la classe vectorialiste (concept proposé par #McKenzieWark) dont #Bolloré est le plus saillant étendard en France. Nous présentons ensuite quelques tactiques et stratégies à opposer à cette classe, en prenant l'exemple de #DéborderBolloré (https://deborderbollore.fr).
1/2
-
Teknopolitika baterako perspektiba eta ideiak
Teknopolitika, azken batean, boterearen teknologia bat da. Ez tresna bat, ezta zerbitzu bat ere: gizartearen antolamendua, parte-hartzea, kontrola eta askapena eraldatzeko modu bat da. Teknologiak, funtsean, munduaren ulermen eta eraikuntza jakin bat islatzen du: zein balio, zein harreman eta zein helbururekin bideratzen ditugun.
Horregatik, teknopolitikaren muinean dago teknologia, hau ulertzeko eta garatzeko gaitasuna berreskuratzea da teknologia burujabetza. Burujabetzaz hitz egitea ez da soilik tresna alternatiboak erabiltzea; baizik eta egitura, logika eta jabetza kolektiboan oinarritutako teknologia baten alde egitea. Hau da, teknologiaren politizazioa, haren neutrotasun faltsua kolokan jarriz.
Jorge Oteizak esaten zuen espazio hustua ez dela hutsala, baizik eta hutsunearen egitura bat. Antzera, teknologiak ez du neutroa izatea posible: beti dakar bere egitura propioa, bere logika, bere botere-harremanak. Teknologia tresna huts gisa ikusteak ezkutatzen du teknologiak berak nola egituratu duen gure mundu soziala, politikoa eta ekonomikoa.
Guiomar Rovira ikerlariak teknopolitikaren bi ardatz proposatzen ditu ulertzen laguntzeko. Lehena: zentralizatua versus deszentralizatua. Goitik beherakoa ala behetik gorakoa. Erakundeek kontrola indartzeko erabiltzen dute teknologia —zelatatze bidez, adibidez— ala herritarrek eta gizarte-mugimenduek ahalduntzeko, koordinatzeko eta ordenari aurre egiteko erabiltzen dute?
Bigarren ardatza: askatzailea versus determinista. Teknologia norberaren burujabetzara eta ekintza kolektibora bideratua dago, ala interes korporatiboen eta gizarte-kontrolaren zerbitzura?
Gure garaiko erronka nagusienetakoa da teknopolitika determinista, zentralizatua eta korporatiboa gainditzea. Bi ardatz hauek gurutzatzen direnean mapa bat sortzen dute non gure egoera kokatu dezakegun. Eta egoera argia da: gaur egun, teknologiaren ulerkera nagusia kapitalismoaren logikek bahituta dago.
Bektorialismoa: XXI. mendeko klase borroka berria
Teknologiaren ulerkera nola egituratu den ulertzeko, McKenzie Wark-en analisia ezinbestekoa da. marxiar analisi klasikora klase berri bat gehitzen dio: klase bektorialista.
Historikoki lurjabeek lurra kontrolatu dute eta nekazariei errentak kobratu dizkiete; kapitalistek ekoizpen-baliabideak kontrolatu dituzte eta langileei soldatak ordaindu dizkiete, lanaren balio osoaren zati bat bakarrik emanez. Baina XXI. mendean aldaketa kualitatibo bat gertatu da.
Klase bektorialistak ez ditu fabrikak kontrolatzen —hainbat multinazional handik fabrikak deslokalizatu egin dituzte gainera—. Beraien boterea abstrakzioak kontrolatzetik eta informazioa zirkulatzen duten bektoreak kontrolatzetik dator. Zer dira bektore hauek? Google-k bilatzailearen algoritmoa. Amazon-ek logistikaren sistema. Meta-k sare sozialaren konexioak. Uber-rek garraio plataforma. Ezinbesteko bitartekari bihurtu dute beren burua (edo paper hori eman diegu), haiek gabe ez duzu produktu edo zerbitzu askotarako sarbiderik.
Wark-en arabera gizartearen gehiengoak informazio berria sortzen du —hacker klasea, zentzurik zabalenean: programatzaileak, ikertzaileak, eduki-sortzaileak, baita erabiltzaile arruntak ere datu-sortzaile gisa—. Baina klase bektorialistak jabetzen da informazio horren balioaren erauzketa-gaitasunaz. Patenteak eta copyrightak ez dira sortzaileengan geratzen, baizik eta bektoreak kontrolatzen dituzten korporazioetan.
Adibide bat: guk guztiok sortzen dugu eduki digitala —argazkiak, testuak, bideoak, iruzkinak—. Baina nor ari da aberasten datu horiekin? Haiek kontrolatzen dute bektorea, zirkulazio-moduak. Guk informazioa ematen dugu doan, eta haiek bihurtzen dute merkantzia salgarri.
Hacker lemak zioen “informazioak askatasuna nahi du”. Informazioa kopiatzea ia doakoa da, ez du eskasia naturalik. Baina klase bektorialistak jabetza pribatuaren araudiaren bidez urritasun artifiziala sortzen du. Eta horrela lortu egiten du informazioa ondasun komun izateari uztea eta merkantzia espekulatibo bihurtzea.
Hau da, bizi dugun teknopolitika determinista eta zentralizatuaren egitura: informazioa merkantzia bihurtzea eta horien zirkulazio-bideak monopolizatzea. Horren aurrean, badugu zer eraiki teknologia eredu burujabeagoak izan nahi baditugu.
Kosmoteknia eta Tequiologia: Teknologiaren ulerkera dekolonizatu
Teknologia burujabetza ez da soilik tresna alternatiboak edukitzea. Lehen pausoa da teknologiaren ulerkera propioa berreskuratzea. Yuk Hui filosofo txinatarraren kosmoteknia kontzeptua proposatzen digu horretarako.º
Hui-k defendatzen du teknologia ez dela unibertsala ezta neutroa ere. Kultura bakoitzak bere teknologiak garatzen ditu bere ikuspegi edo kosmobisio balioetan oinarrituta. Adibidez, txinatar kosmoteknia harmonia eta zikloen filosofian oinarritzen da. Mendebaldeko modernitate industriala, berriz, teknologia dominazio eta kontrol tresna gisa ulertu du: natura menderatzeko, denbora optimizatzeko, eraginkortasuna maximizatzeko.
Ez dago “teknologia” abstraktua, unibertsal eta ahistorikorik. Gaur egun munduan nagusi den teknologiaren ulerkera —kapitalismoaren logikan bahitutakoa— ez da teknologia ulertzeko modu “naturala” edo bakarra. Mendebaldeko modernitatearen produktu historikoa da.
Yasnaya Elena Aguilar Gil-ek, Mixe herritik, perspektiba hau areagotzen du tequiologia kontzeptua proposatuz. Tequio Mexikoko jatorrizko komunitateetan ohikoa den lan kolektibo eta solidarioan oinarritzen da —gure euskal auzolanaren parekoa—.
Aguilar Gil-ek kritika zorrotza egiten dio mendebaldeko teknologiaren ulerkerari: kapitalistak bahitu du, berrikuntza eta sormen teknologikoa kapitalaren metaketaren zerbitzura jarrita. Ondorioz, teknologia kontsumitzeko ondasun bihurtu da. Software pribatiboarekin gertatzen den bezala: ezagutza metatuz sortutako tresna horiek erabiltzeko ordaindu beharra dugu.
Tequiologia-k, berriz, teknologiaren ulerkera bestelakoa proposatzen du: komunitate-loturak eta autonomia indartzen dituzten teknologiak, non ongizate komuna onura indibidualaren gainetik lehenesten den. Teknologia ez da kontsumitzeko, baizik eta elkarrekin eraikitzeko eta partekatutako beharrak asetzeko.
Teknologia ulertzeko modu honek esan nahi du software librea, datu irekiak, ezagutza partekatua ez direla utopia abstraktuak, baizik eta teknologiaren ulerkera ezberdin baten ondorio koherenteak. Hau da komunitateen autonomia teknologikoa eraikitzeko oinarria.
Cyberfeminismoa: Teknologia “feminizatua”?
Sadie Plant-ek, cyberfeminismoaren aitzindarietako batek, teknologia eta generoaren arteko harremana beste ikuspegi batetik aztertzen du. 1990eko hamarkadan, Plant-ek tesi ausarta defendatu zuen: teknologia eta emakumeak antzeko ezaugarri funtzionalak dituzte historikoki.
Biak izan dira objektuak patriarkatuarentzat. Plant-ek dioena da teknologia digitalak —sareak, sistema konplexuak— ezaugarri “femeninotzat” hartzen direnak erakusten dituela: ez lineala, konexionala, autoantolakuntza, fluidoa, heterogeneoa. Hauek dira historikoki “arrazoimenaren” —lineala, hierarkikoa, logiko, bakuna— aurkakoak bezala definitu izan diren ezaugarriak.
Baina Plant-en cyberfeminismoa ez da sinplea. Plant-en proposamena post-humanista da. Berak bilatzen duena patriarkatuak bahitutako egitura guztien askatzea da: irrazionaltasuna, identitate fluidoak, adimen orokorra, konexioak, sare-pentsaera. Teknologia berriak —sareak, algoritmo autoadaptatiboak— esparru bat sortzen ari direla uste du non gizakiok geure antropozentrismo eta falogozentrismoaz harago joan dezakegun.
Cyberfeminismoa ez da emakumeek teknologia gehiago erabiltzea soilik, ezta teknologia-sektorean emakume gehiago egotea ere. Cyberfeminismoa teknologiak patriarkatuaren logikak ez dituela zertan erreproduzitu behar ulertzean datza.
Ada Lovelace, lehen programatzailea, emakumea zen. Telarea, teknologia konplexua, emakumeen lana izan dena milaka urtez. Konputazio-sistemak, konexioak, zikloak… “emakume lantzat” hartzen diren ezagugarriak dira historikoki. Plant-ek galdera egin nahi digu: zer gertatuko litzateke teknologia patriarkatuaren kontrol narratibotik libratuz gero?
Ondorioak
Teknologiari buruz nola pentsatzen dugun erabakitzen du zer erabilera egin daitezkeen eta nori mesede egiten dioten teknologia horien erabilerak. Beraz, teknologiaren ulerkeraren burujabetza lortu behar dugu teknologia-tresnen burujabetza lortu aurretik.
Hiru ondorio nagusi:
Bat: Klase bektorialistaren kontrako borroka ez da teknologia gehiago edo gutxiago erabiltzea. Informazioaren zirkulazioa kontrolatzen duenak erabakitzen du nork kontrolatzen duen gure etorkizuna. Informazioa nola mugitzen den, zein bektoreetan zirkulatzen duen, zeinek kontrolatzen dituen bektore horiek guztiak… Horiek dira XXI. mendeko botere-gatazkaren zentroak.
Bi: Kosmoteknia eta tequiologia kontzeptuek teknologiaren ulerkera deskolonizatzeko bidea ematen digute. Teknologia ulertzeko modu alternatiboak existitzen direla eta legitimoak direla alegia. Gure balioetan —kooperatibismoa, auzolana, komunitarismoa, hizkuntza— oinarritutako teknologiak eraikitzea posible da eta beharrezkoa. Ez dugu teknologia kontsumitu soilik behar, teknologia sortu ere bai, baina geure logiketan.
Hiru: Cyberfeminismoak ohartarazten gaitu teknologiak patriarkatuaren logikak ez dituela zertan erreproduzitu behar. Hierarkia, linealtasuna, kontrola… hauek ez lukete teknologia ulertzeko modu bakarraren ezaugarriak izan behar. Sareak, konexioak, fluidotasuna, autoantolatzeko gaitasuna… hauek ere badira teknologia ulertzeko moduak.
Teknopolitika baterako, ezinbestekoa da komunitateen autonomia teknologikoa eta politikoa artikulatzea. Burujabetza teknologikoa ez da etorkizuneko aukera, egungo erronka da.
Burujabetza digitala ez da soilik geure zerbitzariak, geure software edo geure plataformak izatea. Burujabetza digitala da teknologiaren ulerkera propioa izatea, geure beharretara, balioetara eta asmo emantzipatzaileetara egokitutakoa. Teknologia ez da helmuga, bidea da. Eta bidean zehar nola ibiltzea erabakitzeko gaitasuna, hori da burujabetza.
Emergentsovereignties – Nazionalismoa ikertuz V. Nazioarteko kongresuan eginiko ponentzia
#guiomarRovira #jorgeOteiza #mckenzieWark #sadiePlant #teknologia #teknologiaBurujabetza #teknopolitika #yasnayaElenaAguilar #yukHui
https://etzi.pm/teknopolitika-baterako-perspektiba-eta-ideiak/
-
Trans people are not the only ones who dissociate—but we tend to be good at it. We’re a kind of people who need to not be in body or world. The body feels wrong. The world treats us as wrong. Dissociation can be debilitating. And also sometimes not. I used to write a lot, in dissociated states. Then I transitioned, and couldn’t write at all. And yet still needed to dissociate. I felt better about being embodied, but the world didn’t. So—raves. And out of raves, the writing came back, slowly.
I want to recover at least some kinds of dissociation from the language of psychiatrists. I want to find ways this disability can also be enabling. A way to find out things about the world. So now I have two dissociated practices that I need to live: raving and writing. Raving got the writing going again. It’s a challenge to bring them together. It’s taking patience, and practice.Wark, M. (2023) Raving, Durham, London, Duke University Press.
-
"The old culture industries at least had to make products that held our attention. In the postbroadcast era, the culture industries are superseded by the vulture industries. They don't even bother to provide any entertainment. We have to entertain each other, while they collect the rent, and they collect it on all social media time, public or private, work or leisure, and (if you keep your FitBit on) even when you sleep."
#MckenzieWark, Capital is Dead, 2019
-
The Scapegoating of Trans People in Trump’s America by
McKenzie Wark"Nobody really knows how many trans people there are, but estimates suggest less than one percent of the US population. A one percent that is mostly powerless and broke, if not outright homeless. Given this statistic, there is no rational explanation for why national political life should give a damn about us at all."
https://www.frieze.com/article/scapegoating-trans-people-trumps-america
-
Mila esker #McKenzieWark, thanks!
-
'McKenzie Wark EHn'
https://etzi.pm/mckenzie-wark-ehn/
«Militantzia, herrigintza, bizigintza…
Zaurgarritasuna, eraldaketa, konpromisoa…
Bizitasuna, askatasuna, askitasuna…
Heriotza, maitasuna, borroka…
Arraza, klasea, generoa…
Trantsizioa, etxea, migrazioa…
Emakumea, feminismoa eta femmunismoa…»McKenzie Wark Euskal Herrira dator, eta @teketen talaioskideak ongi etorri/aurkezpen testu hau egindio Etzi-pm|n.
-
Zein militantzia eredu behar ditugu? Herrigintza, aktibismoa... Nola artikulatu nahi ditugu?
Badalabetik hausnarketa garai bat abiatzera goaz, eragile eta militante ezberdinekin egin nahi dugun ibilbide bat.
1. geltokia: Durangon, bidelagun ezin hobeekin: @Jakin @kontseilua eta @Teks -ekin elkarlanean, eta @durangokoazoka eta @katakrak54 -en babesarekin. #McKenzieWark , Danele Sarriugarte eta @okerreko -rekin elkartuko gara, "Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza" liburua hizpide.
Ez galdu!
-
"There's a whole political economy that runs on symmetry of information as a form of control. It may even amount to a new kind of class relation.
Sure, there still a landlord class that owns the land under our feet and a capitalist class that owns the factories, but maybe now there's another kind of ruling class as well - one that owns neither of those things, but instead owns the vector along which information is gathered and used."
#McKenzieWark, 'Capital is Dead', 2019
-
In ‘#LoveandMoneySexandDeath,’ #McKenzieWark #writes to the people who shaped her
A Renowned #trans #academic Wark blends #memory, #theory, #fiction and #myth in new #memoir.
#Women #Transgender #LGBTQ #LGBTQIA #Entertainment #TheArts #Literature #Books #Reading #Representation #Culture https://xtramagazine.com/culture/love-money-sex-death-mckenzie-wark-258021
-
📚 #QueerTech Reading Group
👽 Join us in #Bristol on September 19th to read two short but radical texts and discuss thoughts on #hackers, #queer #technology and utopian possibilities
💾 all are welcome!
https://hdfst.uk/e94864 -
Raver-theorist McKenzie Wark captures our drive to dance at the end of the world
https://www.vice.com/en/article/5d3njk/why-we-rave-mckenzie-wark-techno-raving-book
#Music #raving #McKenzieWark #techno #dancemusic #raves #LGBTQ #Nightlife -
“The New School is breaking my heart. “
#McKenzieWark on the “spectacular display of failed leadership” at the New School.