home.social

#kultura-zientifikoa — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #kultura-zientifikoa, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @achucarro Eduki interesgarria, modu argian eta erabilgarrian. Eskerrik asko jendearen eskura jartzeagatik!
    #kulturazientifikoa

  2. #P4K #kulturazientifikoa denontzat

    Zientzian gauza pila-pila-pila bat gertatzen dira, eta esperimentu guztiak ateratzen dira ondo. Ze, ez bada ateratzen hasieran uste zenuen bezala, behintzat badakizu ez dela horrela, beste era batera probatu behar duzula. Eta, orduan, jada ikasi duzu zerbait...

    youtube.com/watch?v=OES3s0G4n9g

  3. #P4K Atzo Siri Hustvet zientziaz, fikzioaz eta zientzia fikzioaz, informazioaz eta AAz aritu zen. Nola ez, Mary Shelley eta #Frankenstein aipatu zituen. Eta Watson eta Crick, eta Barbara McClintocken trasposonak eta Margaret Cavendish... Gustura irakurriko nuke testua, oso ona iruditu zitzaidan.

    Entzun nahi izanez gero:
    youtube.com/watch?v=tohJ_1Pbw6Q

    Ondoren, Juan José Gómez Cadenas fisikariak neutrinoei buruzko hitzaldi ederra eman zuen: Zertarako balio dute adarbakarrek?

    #kulturazientifikoa

  4. #Udazkena Urtaroa estreinatu dugun honetan, plazer bat izan da Malen Frantsesenarekin solastea Zebrabidea saioan, ekinokzioez, udazkenak gugan duen eraginaz, hostoen kolore-aldaketaz, hegaztien migrazioez, klima-aldaketaren ondorioez, errituez...

    🎧 Naiz irratian eta Arrosa Sarean entzungai: arrosasarea.eus/2026/09/23/ana

    #kulturazientifikoa #astronomia #biologia

  5. #Elhuyar aldizkariaren editorialetik:

    "Perraultek berretsi du berrikuntza sozialak eta teknologikoak, ezagutzaren metaketak eta transmisioak, eta lankidetzan aritzeko gaitasunak eman diotela gure espezieari biologia gainditzeko ahala.

    Gaur egunera etorrita, garapen teknologikoaren azelerazioaren ahalei eta ondorioei heltzeko gaitasuna eman beharko lituzke #kulturazientifikoa k".

    👉 Osorik: zientzia.eus/artikuluak/kultur
    👉 Harpidetzeko: zientzia.eus/harpidetza/

  6. RE: mastodon.eus/@ElhuyarZientzia/

    📢 Adi, adi!! Laster argitaratuko dugu #Elhuyar aldizkariaren zenbaki berria, zientzia eta teknologiako garukotasun beteko gaiekin.

    Euskaraz, ikuspegi kritikoarekin, eta gertuko adituen laguntzarekin.

    #kulturazientifikoa denon eskura!

  7. 🎯 "Deserosoa zaigun egoera baten aurrean, askotan ukatzera jotzen dugu, beraz, posible da guztiok izatea jarrera negazionista bat". Laida Arbizuk, @stopfosilak en #Petroherria podcastaren 3. atalean

    Atal horretan, #negazionismoa #politika #kulturazientifikoa #energia eta beste hainbat gai izan genituen hizpide Arbizuk eta biok, @jurzelai ren gidaritzapean.

    🗒️ Laburpena, idatziz: Egia-ostetik negazionismora, saltsa arriskutsu bat' naiz.eus/eu/info/noticia/20260

    🎧 naiz.eus/eu/info/noticia/20260

  8. @desplazatua ri esker izan dut jaialdi honen berri: Menopunkapalooza. Ze ona!!
    theguardian.com/music/2026/jul

    Gurean ere, ordezko hormona-terapiak zalantza eta galdera asko sortzen ditu, nahiz eta frogatuta dagoen segurua eta eraginkorra dela kasu askotan. Argi dago jarraitu behar dela ikertzen eta informazio fidagarria gizarteratzen
    #Elhuyar aldizkarian, 'Menopausiaz, osotasunean' zientzia.eus/artikuluak/menopa
    #menopausia #punk #kulturazientifikoa

  9. #Elhuyar aldizkaria hiruhilabetekaria izateak hori du ona: edukiak ez du gaurkotasunik galtzen argitaratu orduko. Aitzitik, aukera eskaintzen du patxadaz irakurtzeko, gozatzeko, gogoetatzeko eta eztabaidarako gakoak aurkitzeko.

    Tarterik baduzu, hemen duzu aukera: zientzia.eus/aldizkaria/362/

    Harpidetuz gero, #EguzkiEklipsea ikusteko betaurrekoak opari!
    zientzia.eus/harpidetza/

    @ElhuyarZientzia #kulturazientifikoa

  10. RE: mastodon.eus/@ElhuyarZientzia/

    📢 EXTRA, EXTRA!
    Hemen da #Elhuyar aldizkaria! Harpidetu nahi baduzu, edo norbaiti harpidetza oparitu nahi badiozu, hau da momentua: eklipsea segurtasunez jarraitzeko betaurrekoak jasoko dituzu opari!
    Lau zenbaki, 28 € urtean
    zientzia.eus/harpidetza

    #kulturazientifikoa #euskara #feminismoa #ingurumena #eguzki_eklipsea

  11. Erlojupeko saiakera #ebola ren kontrako tratamenduak eta txertoak garatzeko:
    zientzia.eus/artikuluak/erloju

    Honi buruz, 18:00en ondotik, luze eta zabal, Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Besteak beste, #sindemia kontzeptua ekarriko dugu akordura

    #kulturazientifikoa

  12. Hau da, hau, luxua! Bi orritan, eta @javierarmentia ren konpainia noblean! Eskerrik asko, Itsaso Jauregi, gero eta azkarrago doan mundu honetan, gertakizunei patxadaz begiratzeko eta interpretatzeko tartea emateagatik.

    #ArtemisII misioaz, kritikoki, @berria n: "Espazioaren konkista" berria.eus/bizigiro/espazioare

    #kulturazientifikoa #zientzia #politika #espazioa

  13. Nola jakin albiste zientifiko bat puztuta ote dagoen? Berez, zientzia-kazetarientzat prestatutako gida da, eta oinarri-oinarrizkoa da, baina edonorentzat iruditzen zait interesgarria:
    1.Paperra ondo aztertu
    2.Eremua ulertu
    3.Iragarritakoaren eta lorpenaren arteko tartea neurtu
    4.Interes ekonomikoak
    5.Bestelako interesak
    6.Iturri fidagarri eta independenteak
    7.Jakin-mina eta apaltasuna

    👉 SMCren bidez (ES):
    sciencemediacentre.es/como-det
    #kulturazientifikoa

  14. Postontzian aurkitutako #oparia : hil honetako #Irria, Enrique Morenteren azal zoragarriarekin, eta, erdiko bi orrietan, zientziako infografia, Ane Arzelusen marrazkiekin: "Txoriak txoriburuak dira?"
    #kulturazientifikoa #haurrak

  15. #gaurkoegunez duela 6 urte etxeratzeko agindua eman ziguten, birus baten hedapena geldiarazteko. Gauza asko erakutsi zizkigun #COVID19 ak eta haietako bat da ze garrantzia duen informazio zientifikoa gizarteratzea. Hil ala bizikoa bihurtu zen.

    Gauza asko ahaztu ditugu, eta asko enkistatuta geratu zaizkigu. Baina #kulturazientifikoa k jarraitzen du izaten gizarte arduratsu, kritiko eta burujabeago bat izateko tresna.

    Gaurko gaietan sakondu nahi izanez gero: zientzia.eus atarian duzu aukera

  16. @txapisotegi Mila esker, Xabi! Horretan (ere) ados gaude @koldotxu eta biok: #kulturazientifikoa ezinbesteko elementua da gizarte irizpidedun, kritiko eta arduratsua eraikitzeko, eta guk bezalakook zubilana egiteko pribilegioa eta erantzukizuna dugu

  17. Einsteinen lana azaltzen duen film bat, 1923koa! Zientzia-dibulgazioko lehen dokumentalerako bat da
    youtu.be/bsR1DSHTXSo?si=J4Th0p
    #fisika #zinema #kulturazientifikoa

  18. Artikuku mamitsua ospea bilatzen duten zientzialariez, ideia sasizientifikoak sortzeko eta zabaltzeko mekanismoez, eta zientzialarien eta hedabideen arduraz, @aberron en eskutik:
    eldiario.es/sociedad/avi-loeb-
    #sasizientzia #kulturazientifikoa

  19. 📰 Hainbeste liburu, disko, fanzine, joko, kamixeta, txapa, poltsa eta bestelako mertxanaren artean, normalena izango da #Elhuyar aldizkaria ikusi ere ez egitea. Baina, zorionez, urte osoan dugu eskura, eta edozein une da aproposa harpidetzeko:

    🔹luxuzko 4 zenbaki, 28€-ren truke
    🔹gaurkotasuna, zientzia.eus webgunean
    🔹espiritu kritikoz, ikuspegi feministarekin, eta fokua gure inguruan jarrita

    #kulturazientifikoa denen eskura

  20. RE: mastodon.eus/@ElhuyarZientzia/

    "Trump gure munduaren isla zuzena da, non denak balio duen ekonomian arrakasta izateko. Eta, noski, giza eskubideak eta eskubide zibilak mespretxatzen dituztenei ez zaie gustatzen hiritarrak kultura zientifikoan eta politikoan trebatzea"

    @aranzadi ko Juantxo Agirre Mauleon, zorrotz, #Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren elkarrizketa nagusian👇

    #kulturazientifikoa #politika

  21. Plazer baduzue, eskura duzue #Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia:
    🔹Berri onak editorialean
    🔹Osasunaren baldintzatzaile komertzialak
    🔹Larreen garrantzia
    🔹@aranzadi ko Juantxo Agirre Mauleoni elkarrizketa sakona
    🔹@ileturia Adituren berritasunez
    🔹Erizainaren eskularruei buruzko istorioa
    🔹EHUren Kimika fakultatearen 50.urteurrena...

    👉 Osorik irakurgai: zientzia.eus/aldizkaria/360/

    👉 Harpidetu, urteko 28 €-tan:
    zientzia.eus/harpidetza/
    #kulturazientifikoa #feminismoa #euskara #zientzia #teknologia

  22. @urtzai #kulturazientifikoa ez da bere garai onenak bizitzen ari, hori bistan da. Baina horrexegatik ez dugu etsi behar. Azurmendik Verbum Caro... poemaren esan zuen bezala:

    "Bainan ez delako
    ta imposible delakoxe gainera
    bilatuko dut orain ta beti".

    @protoeuskaldun @theklan @birasuegi

  23. Aurten ere Euskadi Irratiko Baipasa saioan izango naiz, hilean behin. Aritu nahi nuke bizi eta jakingarri, arin eta zorrotz, ikuspegi zabal eta inklusiboarekin, eta helburu nagusi batekin: entzuleei laguntzea gai zientifiko-teknologikoetan burujabe izan gaitezen, espiritu kritikoa erne izan dezagun, eta mugimendu totalistaei aurre egiteko tresnak eskura ditzagun
    #kulturazientifikoa #antifaxista

  24. 📢EXTRA, EXTRA!!

    Kalean da #Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, gai jakingarriz eta irudi ederrez betea:
    🔹Iratiko zentinelak: likenak eta goroldioak #goroldion
    🔹Mirene Begiristain ekonomialari feministari elkarrizketa
    🔹Ariketa fisikoa, sendagarik onena
    🔹Vera C. Rubin
    🔹Ainhoa Lataturen lekukotza
    🔹AA gailuak @ileturia
    🔹analisiak: generoa eta medikuntza
    🔹 Gai Librean...

    👉 aldizkaria.elhuyar.eus/azken-z

    HARPIDETZA: 28 € urtean

    #zientzia #kulturazientifikoa #pentsamendukritikoa #feminismoa

  25. @koldotxu Bai jauna! Horretarako dago. Eta ez zaude bakarrik. Zorionez, euskaldunok badaukagu komunikazio-zientifikoko sare bat, ez nahi bezain trinkoa eta sendoa (bereziki, babes instituzional eta baliabide ekonomikoen faltagatik), baina bai koherentea. Ea asmatzen dugun gure lana modu eraginkorrean eta sinesgarrian egiten, populismoa elikatzen dutenek guk baino botere handiagoa baitute. Irabazten duten koxka bakoitza denon kalterako da
    #kulturazientifikoa

  26. @koldotxu Aditu batzuen ustez, txertoen kontrako jarrera txertoen arrakastatik dator, neurri batean: hain zuzen, txertoei esker, jada ez diegu beldurrik lehen hilgarriak ziren gaitzei.

    Autismoarekin omen duten loturari buruz, berriz, atal hau egin genuen duela gutxi #UhinUltramoreak podcastean: guau.eus/m/uhin-ultramoreak-53

    Eta jarraituko dugu #kulturazientifikoa hedatzen, hori baita txertorik onena, negazionismoaren eta konspirazioen aurka.

    Kuraia!

  27. Fedibertsoak eta zientziak elkar maite beharko lukete

    Bihar, Urtarrilak 20, Trumpen garaipena eta faxismoaren zabalkundea erraztu duten plataforma toxikoak uzteko edo, behintzat, leku atseginagotara joateko, deialdia dago. Besteak beste, gurean, estatuko beste herriekin batera, Goazen Lagunok ekimena martxan dago, fedibertsora etortzeko.

    Ezagutzen banauzue edo irakurriko zenidaten bezala, azken boladan oso interesatuta nago balioak erreproduzitzeko erabiltzen ditugun kanalak balio horiekin bateragarriak ote diren. Balio toxikoak erreproduzitu nahi dutenak plataforma toxikoak erabiltzeak eta sustatzeak zentzu guztia du, baina patxada, arrazionalismoa edo kooperazioa sustatu nahi dituenentzat plataforma toxikoak erabiltzea, ez dakit Rick. Zeren erabiltzen dugun kanalak markoa eta gure mentalitatea baldintzatzen baditu (beno, Lakoffek hau hobeto azaltzen du, baina ni bezalako ezjakin batentzat hori ulertzearekin nahikoa dut 😊), zergatik erabili zabaldu nahi dituzun balioak oztopatzen dituzten plataformak? Zeren plataforma horiek diseinatuta daude balio batzuk errazteko eta beste batzuk oztopatzeko.

    Nire ustez, zientzia zabaltzeko kanalik honena Fedibertsoa da, Fedibertsoaren filosofia baita zientziaren balio zintzoekin hoberen uztartzen dena. Ez naiz hemen sartuko egungo ikerketa sistemaren inplementazioa zientziaren balioekin duen harremanaz, baina Ana Galarragari nire iritzia laburtu nion ia titular bilakatzen den esaldian, “Ikerketa-sistemak bahituta dauka zientzia”. Horrek ere azalduko luke zergatik erakunde akademiko askoren erresistentzia plataforma toxikoak uzteari eta fedibertsoa besarkatzeari. Solastea, ikuspuntuak partekatzea, patxada, arrazionalismoa, iritzi irmorik ez izatea, zalantza, kooperazioa, ulertzea, begirunea, zehaztasuna, apaltasuna, zintzotasuna, argitasuna,… dira balio zentralak zientzian, edo zientzia ulertzen dudan moduan. Eta Fedibertsoa balio horiekin oso ondo uztartzen dela iruditzen zait, zeren horietako asko Fedibertsoaren muinean daude. Egia da, Fedibertsoan zerbitzu toxikoak sortu daitezkeela, baina gainontzeko Fedibertsoak posible du horiei bizkarra ematea eta blokeatzea. Ez beste plataformetan bezala, bai ala bai, toxikotasuna irentsi behar dela. Izan ere, beste plataforma toxiko horiek uztea eta Fedibertsoak duen dinamikan sartzeak, arestian aipatu ditudan gauza asko ikustea eta ulertzea ahalbidetu dit. Askotan esaten da Fedibertsoan ez dela ezer gertatzen eta, nire ustez, kontrakoa da: plataforma toxikoetan gauza gehiegi gertatzen zirela geu bahituta mantentzeko.

    Aurreko guztia dela eta, nire jardun pertsonala Fedibertsoan egiten hasi nintzen gero eta gehiago, beste plataformak alde batera utzita. Beste plataforma pribatu horiek bakarrik lanerako erabiltzen ditut eta, benetan, gero eta argiagoa daukat aldartea bera aldatzen zaidala, bata edo bestea erabiltzean. Nire kasuan, Mastodon.eus txokoan aurki nazakezu @koldotxu bezala. Baina Euskal Fedibertsoa zabalagoa da eta bakoitzak bere beharren eta nahien arabera plataforma batean, bestean edo gehiagotan parte har dezake… eta konektatu gaitezke! Zeren hori da Fedibertsoak duen gauza bikaina: ez duzula zertan kontu bat izan behar zerbitzu bakoitzean jendea jarraitzeko, zerbitzu guztiak elkarrekin komunikatzen baitira. Esan bezala, nik mastodon.eus-en hautatu nuen mikrobloggingarekin eroso sentitzen naizelako eta nire erabilera nagusia hori delako. Baina beste pertsona bati interesatzen zaiona argazkiak partekatzea bada, pixelfed.eus du, eta bere argazkiak nire mastodon.eus kontutik jarrai ditzaket eta berak nire harrikadak bere pixelfed kontutik. Hori pentsaezina da Twitter eta Instagram artean.

    Sarreran “fedibertsora etortzeko” idatzi dut zeren, blog hau, fedibertsoan dago ere. Hasieran, Edonolan argitaratzen nuena nire Mastodoneko kontuan automatikoki argitaratzen zen, Twitterren egiten nuen bezala. Aurrerago, blog bat fedibertsoko txoko bat bilakatzeko modua garatu zen. Pentsatu nuen, baina agian konplikatua izan zitekela iruditu zitzaidan, ze niretzat hau afizio bat da eta gauza teknikoetan murgiltzeko denbora mugatua dut. Baina Joxe Rojasi bere Teknopata blogean irakurri nion aukera hori nahiko erreza zela eta oso ondo funtzionatzen zuela. Ondorioz, saiakera egin nuen eta oso pozik gelditu nintzen emaitzarekin. Ordutik, zure fedibertsoko plataformatik jarrai dezakezu blogean idazten dudana, hona etorri gabe; eta zuzenean zure plataformatik zabaldu, gustoko eman eta iruzkinak egin ditzazkezu eta blogean jasoko ditugu. Niri marabillosoa iruditzen zait guzti hau: askatasuna ematen dizu gauzak jasotzeko eta elkarrekintzak izateko zuk erabakitzen duzun lekutik.

    Imagina dezakezun bezala, nire esperientzia Fedibertsoan oso positiboa da. Aldatzea kostatzen da, zeren inertzia oso gaiztoetatik gatoz eta, bapatean, beste martxa eta mentalitate batekin ibili beharra zaila egin daiteke. Baina gero gustora hartzen duzu bai, behintzat, nik bezala patxada maite baduzu. Zientzia dibulgatzeko leku askoz ere naturalagoa eta erosoagoa egiten zait, bai izaera beragatik, bai heltzen naizen jendera gertukoa dudalako. Blog hau metriken logikatik kanpo izan dudanez beti, afizio bat baita, niri jende gutxiagora heltzea berdin zait, zeren heltzen naizen horiek hautatu dute idazten dudana beren denbora-lerroetan egotea. Eta hori da zientziaren komunikazioari gertatu dakioken gauzarik onena: jendeak hori jaso nahi izatea.

    Aurreko guztia nahikoa ez bazaizu iruditzen, argudio definitiboa daukat: hala nahi duten Fedibertsoko plataformek kafepintxoaren emojia dute… :koldotxu: kodea erabilita. Zitalek Mastodon.eus-eko administratzaileei hala eskatuta eta ni deskojonatzen ari nintzela, emoji hori edukitzeko aukera sortu zen. Bere komunitatearen isla da Fedibertsoko txoko bakoitza, komunitate horren parte delako eta, horrela, ulertu eta omentzen du bere komunitateko kideak. Eta hori ez duzu beste inon aurkituko.

    #dibulgazioa #fedibertsoa #goazenlagunok #kulturaZientifikoa #zientzia

  28. Kalean da #Elhuyar aldizkaria-ren zenbaki berria, gizarte-interes handiko gaiekin:
    🔹bakardadea
    🔹mineral kritikoak
    🔹alzheimerra
    🔹antibiotikoekiko erresistentzia
    🔹adimen artifizialaren arautzea
    🔹energia
    🔹Gisella Perlen istorioa
    🔹elkarrrizketak, analisiak...
    #kulturazientifikoa, denon eskura:
    aldizkaria.elhuyar.eus/

  29. #kulturazientifikoa euskaraz, denon eskura.
    Irakurgai duzue jada #Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, paperean eta edizio digitalean:
    aldizkaria.elhuyar.eus/hemerot

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.