#oparia — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #oparia, aggregated by home.social.
-
#Oparia Etxetik atera, eta korridorean: saguzarra! Hegan atera da gero
-
Gozatu ederra hartu dugu Oiartzunen, aurtengo "Literatura plazara" edizioa ixteko antolatu duten saioarekin. Manuel Lekuona liburutegiaren kaperan, poesia, musika eta marrazkiak eskaini dizkigute Castillo Suarezek, Peru Galbetek eta Udane Ansak. Bihotza beteta eta bihotzez betetako poema-liburu ederrarekin itzuli naiz etxera #oparia
-
Postontzian aurkitutako #oparia : hil honetako #Irria, Enrique Morenteren azal zoragarriarekin, eta, erdiko bi orrietan, zientziako infografia, Ane Arzelusen marrazkiekin: "Txoriak txoriburuak dira?"
#kulturazientifikoa #haurrak -
Eneko Sagardoy eta Vito Rogadoren #oparia jaso berri dugu Viktoria Eugeniako dantza-aretoan: "Emakume baten borroka eta metamorfosia". Gizarteak ezarritako genero- eta klase-arauei ezin uko egiteaz, "normala" izan beharraren minaz, familiaren barruko eta kanpoko botere-harremanen ondorioez... Lan mardula, aktoreek erabat sinesgarri eskainia, eszenaratze soil eta eraginkor baten bidez #plazerhutsa #antzerkia #munstroak
-
Franz Kafka gaurko egun batez jaio zela gogorarazi dit @argia k.
Ospatu nahi izanez gero, @Xerezade n haren lan ezagunenaren, Metamorfosia ren, irakurketa duzu entzungai, 3 ataletan, eta, azkenbururako, @Gailetagilearen_Alaba ren interpretazioa: Trans Kafka
🎧https://xerezade.org/irakurketa/trans-kafka-metamorfosiarako-hitzoste-bat
-
Mila esker, #Zakilixut, #Elhuyar aldizkaria arretaz irakurtzeagatik eta zure gogoetak zabaltzeagatik! #oparia #Olariaga #Berria
➕ Aldizkaria osorik: https://aldizkaria.elhuyar.eus/hemeroteka/355/edizio-digitala/ -
Gaurko #oparia: ilargi betea, itsasoko zerumugatik ateratzen, Getaria eta Zarautz arteko bidetik ikusia
-
-
Orain arte ez dut izan tarterik gaurko Berria eskutan hartzeko, eta hara hor #oparia! Mila esker, Olariaga, #Elhuyar aldizkariaren irakurle fina izaten jarraitzegatik, eta #Zakilixut eta lagunaren bidez irakurlea idazlea dela frogatzeagatik, beste behin
-
Gaurko #oparia:
@txerren ek AAri buruzko testu zoragarri eta argigarri bat irakurri zuen Immaterial jardunaldietan, eta #Elhuyar aldizkarian argitaratzeko baimena eman digu! Luxua! Plazer baduzue, hemen: https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-librean/aaren-mitoa-materia-eta-automata/