home.social

#gaurkoegunez — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #gaurkoegunez, aggregated by home.social.

  1. #gaurkoegunez 1780an jaio zen Mary Somerville matematikari, astronomo eta zientzialari eskoziar autodidakta. "Zientzia-gizon" hitzaren ordez «zientzialari» erabiltzea bultzatu zuen.
    #Istorioa, @egoitzetxebeste ren eskutik:
    zientzia.eus/artikuluak/mary-s
    #emakumeakzientzian

  2. #gaurkoegunez 1983an Barbara McClintock genetikari eta botanikariak Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen. Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria beste inorekin partekatu gabe jaso zuen lehen emakumea izan zen.

    👉 Haren #istorioa #Elhuyar aldizkarian, @egoitzetxebeste n eskutik: zientzia.eus/artikuluak/barbar

    #emakumeakzientzian #genetika #NobelSariak

  3. #gaurkoegunez 2006an Plutonek planeta kategoria galdu zuen. Izan ere, Astronomoen Nazioarteko Batasunak planeta batek izan beharreko ezaugarriak zehaztu zituen, eta Plutonek ez zuen bat egiten ezaugarri horiekin. Hortaz, planeten zerrendatik atera zuten
    zientzia.eus/artikuluak/hau-da
    #Pluton #astronomia #planeta

  4. Here are just a few ways to participate in, and promote, #WorldAmateurRadioDay:

    Talk about amateur radio to others, including family and friends.

    Promote your personal World Amateur Radio Day activity(ies) on #Mastodon by using the hashtag #WorldAmateurRadioDay. Make sure you send it to various clubs, reflectors, and media.
    Check:
    www.arrl.org/world-amateur-radio-day(this page)
    www.iaru.org/on-the-air/world-amateur-radio-day
    #OTD #Onthisday #Gaurkoegunez #radio #irratia #hamradio via @k8vsy

  5. #gaurkoegunez 1647an, Maria Sibylla Merian margolari eta naturalista jaio zen. Entomologia modernoaren oinarriak ezarri zituen, tximeleten metamorfosiari buruz egindako marrazkiekin.

    #Istorioa, @egoitzetxebeste ren eskutik, #Elhuyar aldizkarian:
    aldizkaria.elhuyar.eus/istorio
    #emakumeakzientzian

  6. 🇫🇮 #GaurkoEgunez 2023an, Helsinkiko udal-liburutegiek webguneetan Google Analytics erabiltzearen aurkako erabakia hartu zuen Finlandiako datuen babeserako erakundeak.

    🗃️ Arrazoia: europarren datu pertsonalak AEBetara bidaltzea legez kanpokoa dela, adibidez, kasu honetan, herritarrek hartutako liburuen eta beste materialen informazioa.

    👉 Teknologia burujabetzaren efemerideetan jaso dugu
    hodeiaezdaexistitzen.eus/efeme

    #HodeiaEzDaExistitzen #Efemerideak

  7. #gaurkoegunez 1962an argitaratu zuen Rachel Carsonek "Udaberri isila". Pestiziden eraginez txoriak hil eta haien kantuak faltako ziren udaberri bat iragartzen zuen liburu aintzindari hartan.
    🗞️Haren #istorioa, #Elhuyar aldizkarian, Egoitz Etxebesteren eskutik aldizkaria.elhuyar.eus/istorio

  8. #gaurkoegunez 1994an hil zen Dorothy Crowfoot kimikaria. Gizarte-arauen gainetik, lanean aritu zen, eta 1964an Kimikako Nobel Saria eman zioten. Prentsan, "amona bat" saritu zutela agertu zen.
    Haren #istorioa #Elhuyar aldizkarian: aldizkaria.elhuyar.eus/istorio

  9. #gaurkoegunez 1912an jaio zen Alan Turing, "makinei bizia eman zien pertsona". Homosexuala izateagatik, konbertsio-terapia egitera behartu zuten. Horren ondorioz, bere buruaz beste egin zuen. #Istorioa #Elhuyar aldizkarian:
    aldizkaria.elhuyar.eus/istorio

  10. #gaurkoegunez 1907an jaio zen Rachel Carson, "Udaberri isila" liburuaren egilea. Pestiziden eraginez hildako txorien kantuak faltako ziren udaberri bat iragartzen zuen. Abian zegoen krisi ekologikoaz ohartarazten zuten lehen notak ziren #Elhuyar aldizkaria #istorioa
    aldizkaria.elhuyar.eus/istorio

  11. #gaurkoegunez 1852an, 36 urte zituela, hil zen Ada Lovelace, "ordenagailuen eta adimen artifizialaren ama"
    Ezagutu haren #istorioa, Egoitz Etxebeste Adurizen eskutik, #Elhuyar aldizkarian:
    aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-d

  12. #gaurkoegunez 1977an, #Voyager_1 zundak Ilargia eta Lurra elkarrekin agertzen diren lehen argazkia hartu zuen. Berez, hiru argazki egin zituen, eta hirurak elkartuta sortu zen irudi ezaguna.

    Voyager 1 irailaren 5an jaurti zuten, eta urrunen iritsi den objektu artifiziala da.

  13. #gaurkoegunez 1943an jaio zen Jocelyn Bell Burnell, lehen pulsarra aurkitu zuen astrofisikaria. Pulsarren aurkikuntzak Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1974. urtean, baina Bell ez zuten saritu
    Haren #istorioa, #Elhuyar aldizkarian:
    aldizkaria.elhuyar.eus/istorio

  14. Gaurko egunez duela 20 urte Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak indarrez itxi zuten Euskaldunon Egunkaria.

    Bi egunera, manifestazio jendetsua egin zen Donostian, eta lau hilabete ondoren sortu zen BERRIA. Ordutik, ez da inolako erreparaziorik izan.

    berria.eus/albisteak/224429/ga

    #euskaldunonegunkaria #egunkaria #egunkaria20 #egunero #egunkarriaaurrera #baieuskarari #gaurkoegunez #20urte

  15. #GaurkoEgunez, duela 25 urte, 1997ko uztailaren 1ean, zerua goitik behera erori zen nire auzoan, #Txokoalde​n.

    Goizeko 9etatik 10etara I-ZU-GA-RRIZ-KO jasa bota zuen. #Andatza​tik behera datorren Erroizpe erreka koxkorrak Oria ibaiak adina ur zeraman egun hartan eta zubia bat, errepidea... aurretik eraman zituen.

    Lehen argazkian Erroizpe erreka iaz, ur asko, normalean baino askoz gehiago, zekarren egun batean. Bigarrenen argazkia 97koa da. #Usurbil
    noaua.eus/usurbil/165407912809

  16. #GaurkoEgunez duela 25 urte: #HitzEgin kontzertua #Oiartzun​en.
    argia.eus/multimedia/dokumenta

    Rodríguez Galindo Koronelak, Guardia Zibilaren 513. Komandantziaren buruak, #NeguGorriak taldea demandatu zuen “ohoreari kalte egin eta izen ona iraitzeagatik”. Prozesua 2000. urtean bukatu zen akusatuen absoluzioaz. Bitartean elkartasuna lortzeko kontzertu bat antolatu egin zen 15 musika talderen parte hartzearekin. 13.000 lagun bildu ziren 9 orduz luzatu zen kontzertuan.

    Kristona izan zen!