home.social

#zientzia — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #zientzia, aggregated by home.social.

fetched live
  1. ♒ Egia/gezurra/ez dago ebidentzia: haurdunek besteek baino joera handiagoa al dute eltxoen ziztada jasotzeko?

    Erantzuna jakiteko, entzun bukaerara arte #UhinUltramoreak podcastaren azken atala

    🎧 Guau - 67. Udako bisitari gogaikarriak
    guau.eus/m/uhin-ultramoreak-d4

    #zientzia #feminismoa #umorea

  2. Passion for Kowledge jaialdian, solasaldia izan dute Maria Martinon Torres paleoantropologoak eta Ramon Orús #AA ko sistemen ikertzailea, giza eboluzioari, garapen teknologikoari eta gizateriaren etorkizunari buruz. Oso interesgarria. Gustatu zait Martinonen gogoeta hau: "Gizakiok zaindu behar dugu ezertarako balio ez duen baina funtsezkoa zaigun hori egiteko burujabetza"

    👉 Ikusi nahi izanez gero, 1h 45 min-etik aurrera: youtube.com/live/r9B8iJhgYCk?s

    #P4K #zientzia #teknologia #pentsamendua

  3. Espazio-ontzietako bateriak

    2026an zeruak presentzia handia izan du albistegietan (eguraldiaz harago). Artemis II misioaren ilargirako bidaiak lehendabizi eta abuztuko eguzki ek…
    ataria.eus/komunitatea/imanoll

    #tolosa #zientzia #tolosaldea

  4. Pertsona ugari dauden espazio itxi batean tenperatura igo egiten da. Zenbatekoa da eta nola kalkulatzen da giza gorputz batek bataz beste sortzen duen kaloria-energia? #zientzia

  5. Peckham esperimentu soziala, langile klasearen osasunaren gainean duela 100 urte eginiko #zientzia , "ongizate estatuen" garapenak baztertutakoa. Baina berreskuratzeko modukoa, BAIETZ? eu.wikipedia.org/wiki/Peckham_

  6. Klase soziala eta jokabide makurrak: loturarik ba ote?

    Ziur aski denok noizbait egin diogu galdera hori geure buruari. Dirudunek probabilitate handiagoarekin jokatzen ote dute etikaren mugen kanpoan? Zant…
    ataria.eus/komunitatea/JosuLG/

    #tolosa #zientzia #tolosaldea

  7. Giza #garuna, jatorrian, ez dela organo bakarra, baizik eta jatorri desberdineko bi organok osatzen dutela iradoki du ikerketa batek.

    Haren arabera, bi nerbio-sistema zaharrek osatzen dute garuna:

    🔸alde primitiboago bat, gure bihotzen taupadak, arnasketa eta beste funtzio batzuk erregulatzen dituena
    🔸beste alde bat, gizaki egiten gaituena, poesia, matematika eta abarrerako gai dena

    Ikerketa lagungarria izan daiteke garuneko zeinbait gaitz ulertzeko

    👉 eurekalert.org/news-releases/1

    #zientzia

  8. Ene ba! Oraintxe esan didate Passion For Kowledge jaialdiaren barruan umeentzat egin behar dudan saiorako sarrerak agortuta daudela!

    p4k.dipc.org/eu/talk/ilargira-

    Kontzertuekin egiten duten bezala, orain bira bat egitea bururatzen bazaie, abisatuko dizuet aldez aurretik. Ez dut uste baina...

    #soldout #zientzia #haurrak

  9. George Crotch, Altsasuko kuebetako faunia ikertu zeban lehelengotarikua. Bizitza laburra, bizar luzia! (gaur modako hipsterra izango zuan 😉) #speleo #zientzia eu.wikipedia.org/wiki/George_R

  10. RE: mastodon.eus/@GureTerritorioLi

    "Dentsitatea giza neurria baita azkenean —beste guztia bezala, esango duzu, hori bagenekien gutxi gorabehera—. Eta halaxe da. Baina ez da masa bolumenaz zatituta kalkulatzen, norbere bizitza munduaren bizitzaz biderkatuta baizik".

    Ze ederra Xabier Gantzarainen zutabe hau (ere)...

    Bitartean, gizaki askok ezin dute ezer ikusi beren zilborrez harago. Haiei buruz, @berria n: 'Ez bakarrak, ez lehenak: harroputzak"

    berria.eus/bizigiro/analisia-b

    #zientzia #antropozentrismoa

  11. Jakinarazi dituzte aurtengo #IgNobel sariak, eta irabazleetako bat (biomekanikako kategoriakoa, hain zuzen) aipatu genuen hemen ere, argitaratu zutenean: muxuaren eboluzioa konparatua!
    Hemen ikerketa haren jatorrizko artikulua:
    sciencedirect.com/science/arti

    Praktikoena, berriz, fisikakoa iruditu zait: zutikako pixatolien diseinu egokiena, zipriztinik ez izateko: academic.oup.com/pnasnexus/art

    #zientzia #teknologia #umorea

  12. Behin entzun nuen eboluzioaren katean, izaki urtarrak lurrera atera zirenean berriz uretara itzuli zirela (batzuk bederen) eta uretan jarraitu zutela eboluzionatzen. Birikak izango zituzten eta uretan sartzean galdu egingo ziruzten? #eboluzioa #zientzia

  13. Oso erraza da.
    Eklipsea jarraitzeko kartoizko proiektore tresna sinplea egin dezakezu zeure eskuekin eta eskura dituzun materialekin. Haur batek ere egin dezake. #Eguzkieklipsea #eklipsea #eclipse #zientzia #eclipse2026 #eclipse26 #osasuna #astronomia #astronomy #eskulanak #diy
    neopaquita.es/@grivera/1170766 2/3

  14. 🦋 10 urteko japoniar batek frogatu du tximeleta-beldarren oroimenak iraun egiten duela metamorfosia egin ondoren, baita hurrengo belaunaldietan ere

    Hori frogatzeko, ikerketa bat diseinatu zuen entomologo baten laguntzarekin: beldarrak entrenatu zituen, izpiliku-lurrina eta dardara erlazionatzeko. Hala, ikusi zuen, beldarrak tximeleta bihurtuta ere, lurrina saihesten zutela, baita hurrengo belaunaldikoek ere

    biology.georgetown.edu/news-st

    #zientzia #EguneroIkastenDaZerbait

  15. ♒ #UhinUltramoreak podcastaren
    65. atalaren protagonista Rachel Carson da, ekologismoaren ama eta misoginiaren jomuga

    Pestiziden kalteak salatu zituen eta nekazaritza industriala bultzatzen zuten jauntxoen haserrea piztu zuen: “Emakume hain polita izanik, ezkongabe badago, seinale komunista dela”

    🎧elh.eus/ElhuyarZientzia_UU65

    #zientzia #ekologismoa #feminismoa #umorea

  16. Trumpen gobernuak bertan behera utzi zuen climate.gov webgunea, zeinak klimaren bilakaerari buruzko datu baliotsuak biltzen eta eskaintzen zituen. Orain, irabazi asmorik talde batek berriro martxan jarri du, climate.us helbidean
    arstechnica.com/science/2026/0
    #klima #zientzia #politika

  17. Baldintza sozioekonomikoek zuzenean eragiten dute haurren garunaren garapenean, batez ere eremu motorrean eta sentsorialean, baina ez kognizioan. Inguruneko egoera hobetzen bada, garuna ere bere onera etortzen da, plastizitateari esker

    👉 Science aldizkaria: science.org/doi/10.1126/scienc
    #zientzia #gizartea #garuna

  18. Genero-arrakala, lan zientifikoen aitortzan eta aipamenetan. Mujeres con ciencia blogean, @martamachos en bidez:
    mujeresconciencia.com/2026/06/

    #sexismo #zientzia

  19. Erleak arazo konplexuak ebazteko gai direla frogatu dute zientzialariek.

    Beste bizidunen adimena gutxiesten dugula erakusten duen n-garren adibidea.

    Adibide gehiago, #Elhuyar aldizkariaren "Adimen naturala" erreportajean: zientzia.eus/artikuluak/adimen

    Erleen ikerketa berria, Science aldizkarian:
    science.org/content/article/be

    #zientzia #antropozentrismoa #adimena

  20. "Beste alerta gorri bat AEBko zientziarentzat"

    Science aldizkariaren editoriala:

    "Ikerketak AEBko Kongresuan bi aldeko babesa duen arren, eta zientziarekiko konfiantza herrialde osoan % 75etik gorakoa den arren, badirudi Trumpen administrazioa jarraitzen duela herriaren jarduera zientifikoa akabatu nahian"

    science.org/doi/10.1126/scienc
    #zientzia #politika #Trump

  21. ♒ Datu-zentro erraldoiak #UhinUltramoreak podcastean.
    Starring: #Elhuyar aldizkaria, @egoitzetxebeste @tunubesecamirio @teketen
    Also starring: @azpilikueta
    Beste gai batzuk: kokaina arrainetan, ugaztun bibiparoak... Eta egia/gezurra/ez dago ebidentzia sekzioa!

    🎧 zientzia.eus/podcastak/uhin-ul

    #zientzia #feminismoa #umorea #podcast

  22. ❤️‍🔥 Munstro orori dago eskeinita #FrankensteinAgurgarria

    🗓️ @Petti eta bion eskutik, maiatzaren 21ean, osteguna, Zarauzko Arranon (Musika Plaza)

    Eta biba Mary Shelley guztiak!

    #poesia #musika #filosofia #zientzia #feminismoa #etika

  23. ❤️‍🔥 "Ez baitiogu munstroak sortzeari utzi"

    #FrankensteinAgurgarria errezitaldi mutantea, @Petti eta bion eskutik, maiatzaren 21ean, ostegunez, Zarauzko Arrano tabernan (Musika Plazan), 20:00etan

    🍷Munstro, mamu, gaueko izaki, piztia eta kreatura arraro guztiak gonbidatuta zaudete!

    #poesia #musika #feminismoa #filosofia #zientzia

  24. Pentsatzen ari naiz inoiz egin ote ikerketarik zurrungen soinu-uhinen inguruan. #zientzia #osasuna

  25. Hau da, hau, luxua! Bi orritan, eta @javierarmentia ren konpainia noblean! Eskerrik asko, Itsaso Jauregi, gero eta azkarrago doan mundu honetan, gertakizunei patxadaz begiratzeko eta interpretatzeko tartea emateagatik.

    #ArtemisII misioaz, kritikoki, @berria n: "Espazioaren konkista" berria.eus/bizigiro/espazioare

    #kulturazientifikoa #zientzia #politika #espazioa

  26. Entzun duzue #UhinUltramoreak podcastaren azken atala? Ez dugu espoilerrik egin nahi, baina uste dugu zer pentsatua emango dizuela, eta gainera espero ―eta desio― dugu barre egingo duzuela.

    🎧 Zuekin, 57. atala: Zientziaren B aldea
    guau.eus/m/uhin-ultramoreak-d4

    #UU #zientzia #feminismoa #umorea

  27. 📢 Kalean da martxoko #Elhuyar aldizkaria! Datu-zentroei eman dizkiegu azala eta erdiko orriak, eta laguntzaile izan ditugu @teketen eta @tunubesecamirio . Eskerrik asko!!
    Horrez gain, beste eduki pila bat dauzkagu: artikuluak, elkarrizketak, analisia, istorioa, albisteak, Gai Librean, @ileturia ren ekarpena...
    👉 Gaurkotasun beteko gaiak, espiritu kritikoz eta ikuspegi feministarekin
    @ElhuyarZientzia
    zientzia.eus/aldizkaria/361/
    #zientzia #teknologia #gizartea

  28. "Errekonozimendua eskatzen dut nik: euskaraz argitaratutakoa ontzat eman dezatela. UEUren Uztaro-n, Elhuyar-en… eta euskarazko aldizkarietan publikatutako artikuluak ere zientifikoak dira".

    Fernando Mijangosek esanak, aho bizarrik gabe, @argia n:
    argia.eus/argia-astekaria/2952

    Bide batez, mila esker @elhuyar aipatzeagatik. Hain zuzen, hori da komunitatea sortzeko lehen pausoa: ekarpenak elkarri aitortzea
    #zientzia #euskara #unibertsitatea #gizartea

  29. 🗣️ Pascual D. Diago astrofisikaria eta Matematikaren Didaktikako irakasle eta ikertzaileak agerian utzi du argitalpen-sistemaren ustelkeria txantxetako artikulu baten bidez.

    Elkarrizketa, #Ekinean : «Argitaratu beharra arriskutsua bihurtu da»

    zientzia.eus/artikuluak/argita

    #zientzia #etika #umorea

  30. ➕ Gaurko @berria ko zutabeari lotuta dago #UhinUltramoreak podcastaren 4. edizioa abiatzeko jendaurrean egin dugun atala. Hemen duzue:

    🎧 guau.eus/m/uhin-ultramoreak-d4

    📽️ guau.eus/s/uhin-ultramoreak-bi

    @alaitzochoa rekin batera, @egoitzetxebeste ren laguntzarekin, eta luxuzko berri-emaile batekin: @joxe @bloga !!

    Hurrengo ataletarako, ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak. Izan ere, #EguneroIkastenDaZerbait eta guk asko ikasten dugu zuongandik. Mila esker!

    #podcast #zientzia #teknologia #feminismoa

  31. Gauza bitxia gertatu zait. Insomnioak jota pasa dut gaua, 4 ordu inguru egin ditut lo, baina ez nago bereziki loguretuta, ez beste egun batzuetan baino gehiago. Lo-zikloekin zerikusia izan dezake?
    Mezua editatu dut informazioa gehitze aldera: musika konpultsiboki entzuten aritu naiz ordu luzez. Ez dakit honek emaitzan eraginik izan dezakeen. Musika entzuten dugunean, dopaminaz gain, adrenalina ere jariatzen du burmuinak? #insomnioa #loa #zientzia #musikaetaburburmuina

  32. RE: mastodon.social/@martamachos/1

    Artikulua 2023koa da, baina merezi du gogora ekartzea, horrelakoak gertatzea ez baita salbuespena: nola izan kontuan ekitatea, dibertsitatea eta inklusioa biltzar zientifikoetan, zuriketarik gabe?

    Mujeres con ciencia blogean, @martabueno ren eskutik eta @martamachos en bidez ⤵️
    #dibertsitatea #berdintasuna #zientzia

  33. Zenbait landarek erradiazio infragorria, hau da, beroa, erabiltzen dute polinizatzaileak erakartzeko. scholar.social/@animalculum/11 #zientzia #botanika #polinizazioa

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.