Search
514 results for “zrail”
-
@Michael_Nexus Budeš-li mít tento týden cestu kolem #ÚstíNadOrlicí, je tu vysoká pravděpodobnost, že by na tebe mohl aspoň kousek čekat 😉
Telátko je aberdeen-angus masného plemene, takže telátkové je naprosto luxusní žrádlo 😍😋
-
@gorkaazk Desinstalatu eta instalatu egin dut probatzeko. Firefoxen gehigarrien orrian agertzen den mezu hau esan nahi duzu?
"This add-on is not actively monitored for security by Mozilla. Make sure you trust it before installing."#datraolaten bertsio berriena argitaratu genuenean Mozillako boluntarioek kodea berrikusi zuten eta ez zuten arazorik aurkitu, baina geroztik ez zuten begiratuko. 20.000 gehigarri daude. Oso zaila da guztiak maiztasun batekin aztertzea. Horregatik izango da mezua.
-
https://www.europesays.com/cz/52282/ Maruška z Bogoty zářila i pod Alpami. Hezké věci přijdou, když je nejmíň čekáte, tvrdila Bouzková #BillieJeanKingCup #Headlines #HlavníUdálosti #MarieBouzková #News #Tenis #TopNews #TopStories #UdálostiDne #Zprávy
-
https://www.europesays.com/sk/61704/ Vodič pri Košiciach zrazil 6-ročné dieťa a ušiel. Test ukázal prítomnosť drog #6Ročné #dieťa #drog! #Košice #košiciach #krpz #pri #prítomnosť #SK #Slovak #Slovakia #Slovenčina #Slovensko #Správy #test #ukázal #ušiel #vodič #zrazil
-
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin.
«Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute.»
https://etzi.pm/europar-batasunak-zifratua-hautsi-nahi-du-segurtasunaren-aitzakiarekin/
#BurujabetzaTeknologikoa #InternetDemokratikoa #Pribatutasuna #ProtectEU #Teknologia
-
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute: gure eskubide digitalen, gure pribatutasunaren eta zelatatuak izan gabe komunikatzeko eskubidearen aurkako eraso larri bat.
Orekaz hitz egiten dute, gure pribatutasuna haien segurtasunarekin bateragarri egiteaz. Baina hori kea da. Ezin da zerbait “orekatu” bere oinarrietako bat suntsituz.
Utzidazue zergatia azaltzen.
Plana argia da: erabiltzaileen datu zifratuetara sarbidea lortzea
Lawful access by design esaten diote (diseinutik legezko sarbidea). Horrek esan nahi du: plataformek, aplikazioek, mezularitza-zerbitzuek eta gailuek mekanismo bereziak eduki beharko lituzketela, indar polizialek datuetara sartu ahal izateko, datu horiek zifratuta egon arren. ProtectEU-ren bide-orriaren arabera, 2030erako estatu kide guztiek gaitasuna izan beharko lukete komunikazio zifratuetara eraginkortasunez sartzeko. Hori guztia, gainera, “zifratua ahuldu gabe” egin nahi dutela diote. Baina bi gauza horiek batera, ezin dira eman.
Ezinezkoa da zifratze sendoa edukitzea, zifratze horrek “Gobernuarentzat izan ezik” aukera aktibatuta badauka.
Behin ate bat irekitzen baduzu, edonor sar daiteke. Atzeko edozein ate edo sarbide alternatibo, sekretua izan beharko lukeena deszifratzea ahalbidetzen duen edozein mekanismo… egiturazko kaltea da. Gobernu autoritarioek, enpresa pribatuek, poliziek eta baliabide teknikoak eta motibazio nahikoa duen edonork ustiatu dezaketen zuloa.
Going Dark: aitzakia berria
Batzordeak Going Dark kontzeptuarekin justifikatzen du eraso hau: segurtasun indarrek kriminalitate digitalaren aurrean itsu geratzeko duten beldurrarekin. Zifratuak poliziari bere lana egitea eragozten diola diote. Baina hori falazia arriskutsua da. Poliziak inoiz baino sarbide handiagoa du datu pertsonaletara. Arazoa ez da ezin direla sartu, sarrera mugagabea nahi dutela baizik, benetako bermerik gabe, errudunak eta errugabeak bereizten ez dituzten zaintza masiboko tresnekin.
Prebentziozko zaintza bateraezina da gizarte aske batekin. Demokraziak, baldin eta existitzen badira, ez dira defendatzen mundu guztia zelatatuz, guztiek modu pribatuan, seguruan eta beldurrik gabe komunikatzeko duten eskubidea errespetatuz defendatzen dira.
Eskubide digitalen aldeko erakunde zibilek argi diote: hau distopia digitala da
European Digital Rightsetik (EDRi), Chloé Berthélémy ikertzailea oso argia izan zen: ProtectEU Europako distopia digitala lortzeko beste urrats bat da. Ez da segurtasun-politika bat. Zaintza-arkitektura bat da. Kontrol-eredu berri baten oinarriak ezartzen ari dira, betikoa aitzakia hartuta. Beti dira kausa nobleak. Beti da gure onerako. Baina emaitza beti bera da: botere gehiago estatuentzat, askatasun gutxiago herritarrontzat.
Ez al da jokabide ezaguna?
Zuek jakitea nahi ez dutena: zifratzeak guztiok babesten gaitu
Zifratzea tresna politiko eta soziala da.
Kazetariak babesten ditu errepresoreen aurrean, ekintzaileak mehatxuen aurrean, indarkeriaren biktimak biktimarioen aurrean, ahots disidenteak errepresioaren aurrean, LGTBIQ+ pertsonak *foboen aurrean, emakumeak tratu txarren egile direnen aurrean, herritar arruntak banku ustelen aurrean, zaintza-enpresen aurrean, eta urrats bakoitza kontrolatu nahi duten gobernuen aurrean. Babesten ditu langile prekarioak enpresa ustelen aurrean, ikasleak autoritate bortitzen aurrean, migranteak xenofoboen aurrean, adinekoak indarkeria egoeren aurrean, errefuxiatuak diskriminazioaren aurrean, artista eta sortzaileak zentsuraren aurrean, lurralde okupatuetako herritarrak indarkeriaren aurrean, mugimendu feminista patriarkatuaren aurrean, pobreziaren aurka borrokatzen diren komunitateak zapalkuntzaren aurrean, berdintasunaren alde borrokatzen dutenak diskriminazio sistemikoaren aurrean…
Adibide gehiago jarri ditzaket, baina uste dut ideia ulertzen dela:
- Zifratu gabe, hori guztia desagertu egiten da.
- Zifratu gabe, helburu bihurtzen gara.
- Zifratu gabe, sareak espazio libre izateari uzten dio.
Eta kontua ez da EBren asmo onetan konfiantza izatea. Printzipioak dira. Sarbidea guztiz legezkoa izan arren, epailearen aginduz bakarrik aktibatuko balitz ere, atea hor egongo litzateke, bortxatzeko, berrerabiltzeko, iragazteko edo gaizki kudeatua izateko prest.
Ez al dugu ikasi “segurtasunagatiko” aitzakia bakoitza, mehatxu bat dela azkenerako?
“Salbuespenekin zifratzea” gezur arriskutsua da
Erakundeek konbentzitu nahi gaituzte bi munduetatik onena izan dezakegula: pribatutasuna herritarrentzat eta legezko sarbidea polizientzat. Baina hori ez da egia. Ez dago herritarrontzat segurua den baina Estatuak erabil dezakeen zifratze bat diseinatzeko modurik, bide hori bera ahulezia sistemiko bihurtu gabe. Hala diote ehunka adituk, kriptografok, akademikok, baita segurtasun-agentzietako kide ohiek ere.
Behin eta berriz errepikatzen dute: guztientzat da ala ez da inorentzat. Kontrakoa esaten duenak gezurra esaten du edo ez daki zertaz ari den.
Helburua ez litzateke izan behar zaintza hobetzea: zaintza geldiaraztea baizik
Ez dugu zaintza digitaleko eredu berri bat behar. Kontrakoa behar dugu: gardentasun handiagoa, herritarren kontrol handiagoa, tresna deszentralizatu gehiago. Europol gutxiago behar dugu, Frontex gutxiago, susmagarria nor den erabakitzeko algoritmo gutxiago.
Eta, batez ere, zelatatu ez gaitzaten eskubidea defendatu behar dugu.
Zelatatzen gaituztenean, ez garelako benetan aske. Zeren begiratzen gaituztenean, autozentsuratu egiten baikara. Irakurriak, grabatuak edo etiketatuak izateko beldurrak gure jokabideak aldatzen dituelako, intimitatea hausten duelako eta otzanago bihurtzen gaituelako.
Zifratua edo basakeria: ez da eztabaida teknikoa, politikoa da
Beldurra saldu nahi digute zaintza naturaltzat har dezagun. Baina ez ginen jaio zelatatuak izateko. Ez dago segurtasunik atzeko atez betetako mundu batean.
Horregatik, behetik, ertzetatik, ezkerretik, sare deszentralizatuetatik eta espazio libreetatik, esan dezagun:
ProtectEU EZ!!!
Zer egin genezake?
- ProtectEU publikoki salatzea, benetan zer den azalduz: botere-estrategia bat, ez babes-estrategia bat.
- Eurodiputatuei eta gobernuei presioa egitea: jakin dezatela ez dugula onartuko atzeko aterik.
- Askeak, auditagarriak eta deszentralizatuak diren teknologiak erabiltzea eta sustatzea: Matrix, GPG, VPN, Tails, Tor…
- Behar denean desobeditzea.
Goiburuko argazkia: Home Water Softener Reviews, CC BY 2.0.
#burujabetzaTeknologikoa #internetDemokratikoa #pribatutasuna #ProtectEU #teknologia
https://etzi.pm/europar-batasunak-zifratua-hautsi-nahi-du-segurtasunaren-aitzakiarekin/
-
https://www.europesays.com/lt/156976/ Zailskienė nesupranta kritikos dėl atsiimtų pensijų lėšų: negi galėjome pakeisti žmonių mąstymą? – Respublika.lt #Antraštės #Antros #BreakingNews #BreakingNews #FeaturedNews #FeaturedNews #Headlines #LatestNews #LatestNews #Lietuva #Lietuvių #Lithuania #Lithuanian #LT #Naujienos #News #Pakopos #Pensijų #PopuliariausiosNaujienos #PopuliariausiosNaujienos #reforma #TopStories #TopStories #Zailskienė
-
De drie zaailingen die ik een paar maanden geleden ophaalde bij #MeerBomenNu zijn aangeslagen. Drie tamme kastanjes op de heuvel. Ik hoop dat ze het redden. #Ardennen
-
@bitcoinmagazine Fuuuuck, I'm so happy they froze my account temporarily long before they went down, that way I had time to learn not to trust anyone with my keys and had time to withdraw way before all this shit happened. Fortunately, my lesson didn't have to come at the expense of my life savings 😅, but the scare of losing access to them even temporarily was enough to swing me hard into #NotYourKeysNotYourCoins camp before it was too late!
-
Berrarmatze eta biziraupen-kit digital pertsonala Yunohost-ekin
Bada, hor bizi ginen gu, lasai eta axolagabetasun osoan, Zumosol-eko lehengusuak babesten gintuela-eta, ustez betirako lagun izango genuen horrek bat-batean “agur, Ben-Hur” esan zigunean. Orduan, ustezko aliatuak xaxatuta zirikatzen aritu ginen etsaiaren beldurrez, hor hasi zitzaizkigun tematzen eta presaka, berrarmatu behar genuela, biziraupen-kita prestatu behar genuela eta nik dakita zer. Eta orain are gehiago, babesle genuena bera bilakatu baitzaigu abusatzaile, eta lehengo gaiztoa baino indartsuago, oldarkorrago eta burugabeago ari da…
Deskonexio digitalaren arriskua
AEBz eta bere lider eroaz ari naiz, jakina, eta bere interbentzio militar, muga-zerga eta besteren mehatxuez. Baina Trump-ek oraindik esplizituki aipatu ez badu ere, gure gainean jar dezakeen benetako Damokles-en ezpata, ez beharbada botoi-nuklearrarena bezain suntsigarria baina bai kirurgikoagoa eta errealagoa, deskonexio digitalarena da.
Izan ere, jar zaitezte pentsatzen zer gertatuko litzatekeen AEBko multinazional teknologikoen tresna eta zerbitzuetarako sarbidea moztuko baligute. Egun batetik bestera ezin izango bagina konektatu Google, Bing, Gmail, Outlook, Drive, OneDrive, PowerBI, Meet, Teams, Zoom, AWS, ChatGPT, Gemini, Copilot, Claude, Chromebook edota Whatsapp-era. Zenbat eta zenbat enpresa (gehien-gehienak, zalantzarik gabe) geratuko liratekeen ez soilik egunero-egunero lanerako behar-beharrezko dituzten tresnarik gabe, baizik eta baita beraien dokumentu eta informaziorik gabe! Goizetik gauera gure ekonomia osoa pikutara joango litzateke.
(Oharra 1: Zer esanik ez Windows, Office, Android eta iOS-ek funtzionatzeari ere utziko baliote, baina hau zailagoa iruditzen zait nahiz eta ziur ezin egon; sistema horietako batzuk martxan jartzeko online autentikatu behar izaten gara gaur egun, edo agian kill switch-en bat ere badute.)
(Oharra 2: Agian faltan bota duzue “sare sozial”-ak –Facebook, X, BlueSky, Instagram…– ez gehitu izana AEBkoak diren eta bidea itxi diezaguketen onlineko tresnetara. Baina batetik, ez dut uste horietarako atzipena inoiz moztuko liguketenik –beraien mezu eta ideologia zabaltzeko tresna ezin hobeak dira; ez dakit zergatik deitzen diegun oraindik ere “sare sozial”, aspaldi ez dira lagunen berri izateko lekua, beraiei interesatzen zaien kaka guri janarazteko inbutuak baizik– eta bestetik, kenduko balizkigukete ez lukete kalterik ekarriko –alderantziz, hobekuntzak besterik ez, maila ekonomiko, sozial zein pertsonaletan–.)
Software libre bidezko alternatiba errealak
AEBk deskonexio hori behartzeak ezinezkoa irudi lezake, baina azken urtean egin dituzten hainbat gauza ez al zitzaizkigun ezinezkoak iruditzen egin zituzten arte? Arrisku horretaz konturatu dira orain zenbait politikari, aditu eta erakunde, eta hasi gara neurriak hartu beharraren inguruko komentario zenbait entzuten. Eta tira, arriskua berehalakoa izan ala ez, egoera kontuan izanik, estatubatuarrekiko dependentzia teknologiko erabatekoari azkenik buelta ematen hasi beharko genuke.
Baina tristea da honelako ataka zail batera iritsi beharra jendea konturatzeko batzuok duela urte asko aldarrikatzen dugun burujabetza teknologikoa ez dela (soilik) idealismoagatik. Eta ulertezina ere bai, zeren eta posta elektronikoan, hodeiko biltegiratze eta ofimatikan, berehalako mezularitzan, bideo-deietan eta enpresek eta erakundeek erabiltzen dituzten beste tresnetan teknologia propioak (edo behintzat lokalak) erabiltzea ez baita hain zaila ere. Izan ere, gauza horiek egiteko ederto dabiltzan software librezko alternatibak aspalditik existitzen dira (Zimbra, Nextcloud, Matrix, Jitsi…) eta erakundeek eta enpresa gehien-gehienek badute jakintza, nahi izanez gero, horiek azpiegitura propioetan edota bertokoetan instalatzeko. Eta badaude, bilatzeko lana hartuz gero, enpresei zerbitzu hori eskaintzen dieten bertoko enpresak, pribatutasuna bermatzen dutenak. Eta alternatiba hauek ez dute zertan garestiagoak ere izan. Orduan, nolatan iritsi gara egoera honetara? Erosotasuna? Zumosol-eko lehengusuarekiko miresmen eta fideltasun itsua? Inkontzientzia? Ez niri galdetu, ulertezina egin baitzait beti.
Tira, beude erakundeak eta enpresak eurenean; teknologikoki burujabe izateko ezagutza eta baliabideak izan arren menpekotasunean eta arriskuan jarraitu nahi badute, hor konpon, Marianton!
Norbanakoontzako, aukera gutxiago…
Baina norbanakoona beste kontu bat da. Nola egin dezakegu gure eguneroko onlineko zerbitzu digitaletan bestelako aukerak baliatzeko? Nola ekidin daiteke Etxe Zuriko maizter eroak bat-batean gure memoria osoa (posta elektronikoak, argazkiak, dokumentuak, mezularitzako elkarrizketak) eta egunero behar ditugun tresnak kolpe batez ezabatzeko arriskua? Bada, ez da erraza.
Nik zinez sinesten dut, gaur egun bizitza digital onlinekoak geuregan duen presentzia eta garrantzia kontuan izanik, posta, onlineko biltegiratzea eta ofimatika, mezularitza eta antzeko oinarrizko tresnak zerbitzu publikoa izan beharko luketela, pribatutasuna bermatuz eta negozio-ereduetatik aparte eta, batez ere, AEBren ia monopolio teknologikotik libre. Baina gure erakunde publikoak ez daude gizarteari horiek bermatzeko prest; gehiago da alderantziz, hezkuntzaren kasuari begiratu besterik ez dago: gure haurrak oso txikitatik jartzen dituzte multinazional harrapari horien eskuetan, digitalizazioa Google edo Microsoft-en tresnen bidez egitera bultzatuz.
Bestelako agente batzuen eskaintzari dagokionez, ez dago asko, egia esan. Puntu.eus-ek posta elektronikoko zerbitzua eskaintzen du, ni.eus. Baina hortik kanpo ez dut besterik ziur ezagutzen.
Eta enpresek ez bezala, jendearen gehiengoak ez du ezagutza nahikorik software libreko tresnak beraien makinetan edo ostatatze zerbitzuetan instalatzeko. Informatikari abenturazaleenok muntatzen ditugu horrelakoak guretzat eta hurbilekoentzat. Baina hori ez da erraza, eta gauza batzuk oso konplexuak ere izan daitezke. Eta, beraz, ez dago edozeinen eskura.
Ni naiz aipatutako informatikari abenturazale horietako bat, eta badira urte asko etxekoontzako posta elektronikoa, onlineko biltegiratzea eta ofimatika eta berehalako mezularitza propioa daukagula, gure zerbitzari batean eta software librearekin muntatuta. Baina hori egin ahal izateko, Linux-eko komando-lerroa ongi menperatu behar da, hori baliatuta instalatu behar baitira zerbitzarian zerbitzuetako bakoitza. Eta zerbitzuetako batzuk instalatzen nahiko errazak baitira ere (adibidez, onlineko biltegiratzeko Nextcloud softwarean hasieran apur bat egin behar da komando-lerroan baina gero beste guztia web interfaze batekin egiten da), beste batzuk zailxeagoak dira (Matrix berehalako mezularitza zerbitzua, esaterako), eta posta elektronikoko zerbitzari bat muntatzea odisea eta amesgaizto artean sailka daiteke, komando-lerroko instrukzio konplexu mordo bat baitira, eta ondoren ere mantenimendua eskatzen du beste hornitzaileek spam gisa sailka ez zaitzaten eta beste gauza batzuk.
Yunohost: web aplikazio mordoa erraz-erraz zerbitzari propioan instalatzeko
Alabaina, duela ez hainbeste Yunohost-en berri izan nuen Mastodon.eus-en, @ederto87-ren bidez. Eta tresna honek izugarri errazten du zerbitzari propioan onlineko oinarrizko tresnen instalazioa. Horren bitartez, esango nuke ia edonork nahiko erraz egin dezakeela berrarmatze digital pertsonala, ia edozeinek eskuratu dezakeela biziraupen-kit digital pertsonal bat, guztiz norberaren kontrolpean izango duena, pribatutasuna guztiz bermatuz eta injerentzien arriskurik gabe.
Yunohost webgunearen azalaYunohost (ingelesezko y-u-no-host edo “why you no host?”-etik izendatu omen dutena, “zergatik ez zuk zeuk ostatatu” moduko zerbait litzatekeena) Frantzian sortutako software libreko proiektu bat da, herrialde horretan oso zabaldua dagoena –baina beste toki askotan ere gero eta gehiago–. Linux distribuzio bat da, Debian-en oinarritutakoa eta Yunohost softwarea aurreinstalatuta daukana. Hala, gure zerbitzarian Linux distribuzio hori instalatuta edo ostatatutako zerbitzari batean Yunohost aukeratuta (aukera hori ematen badute), ondorengo instalazio eta konfigurazio urrats guztiak web interfaze baten bidez egiten dira. Baldin eta gure ostatatzaileak ez badu aurreinstalatutako Yunohost aukera ematen, Debian aukeratu beharko dugu eta bertan komando-lerroko instrukzio bakarra exekutatu beharko dugu Yunohost instalatzeko, eta ondoko guztia web interfaze bidez. Eta web interfaze hori ikaragarria da. Oso-oso erabilerraza, baina aldi berean ahaltsua. Eta, software libre asko bezala, euskaraz dago gainera!
Yunohost zerbitzarien eskemaWeb interfaze bidezko administrazio eroso eta ahaltsua
Yunohost administratzeko web interfazean hiru dira atal nagusiak: domeinuak, aplikazioak eta erabiltzaileak. Domeinuen atalean, gure zerbitzuak instalatuko ditugun domeinua edo domeinuak eta azpidomeinuak adieraziko dizkiogu. Gutxienez domeinu bat hartu behar dugu gure zerbitzuentzat (eta, jakina, .eus izatea onena ;-). Gero zerbitzuetako bakoitza domeinuko azpikarpeta baten helbidean jarri nahi badugu (adibidez guredomeinua.eus/posta) ez dugu besterik egin beharko. Aldiz, zerbitzuetako bakoitza azpidomeinu gisa nahi badugu (posta.guredomeinua.eus, adibidez) horiek guztiak adierazi beharko dizkiogu. Eta atal honen gauzarik onena da esan dizkiogun domeinu eta azpidomeinu guztietarako Let’s Encrypt SSL ziurtagiriak lortzeaz eta zerbitzarian jartzeaz bera arduratuko dela, eta hiru hilean behin egin behar diren berriztatze guztiez ere bai! Horrela, gure domeinu eta zerbitzu guztiak enkriptatutako HTTPS zerbitzuak izango dira guk bestelako ezer egin beharrik gabe. Eta SSL ziurtagirien kudeaketa izan ohi da web zerbitzuak ditugunean egin behar den lan korapilatsuenetako (komando-lerroz egin behar da) eta kritikoenetako bat (kontuz ibiltzen ez bagara, gure ziurtagiriak iraungi daitezke eta gure zerbitzuak arriskutsutzat markatuko dituzte nabigatzaileek).
Yunohost-en funtzionamenduaren eskemaAplikazioen atala ere izugarria da. 600 web aplikaziotik gorako katalogoa daukate, ia edozein behar asetzeko moduko web aplikazio sortarekin. Horietako edozein instalatzeko, zein domeinu edo azpidomeintutan instalatu nahi dugun esango diogu, eta aplikazioa konfiguratzeko behar diren zenbait datu. Eta beste ezer egin beharrik gabe, zerbitzarian web aplikazioa instalatu eta konfiguratzea Yunohost-ek egingo digu. Software horien konfigurazio-aldaketa guztiak ere web interfazetik egiten dira, eta eguneraketak ere klik bakarrarekin egin ditzakegu. Gauzarik ohikoenak daude Yunohost-en aplikazio katalogoan: posta elektronikoa kontsultatzeko interfazea (Roundcube, Snappymail…), Nextcloud hodei-biltegiratzea, Collabora Online edo OnlyOffice hodeiko ofimatika, Matrix berehalako mezularitza deszentralizatua eta Element bere web interfazea, Jitsi bideo-dei plataforma… Eta baita erabilera pertsonalerako hain ohikoak izan ez arren interesgarriak izan daitezkeen beste gauza asko ere: fitxategi handiak partekatzeko Send zerbitzua (WeTransfer eta horien modukoa), VaultWarden pasahitz kudeatzailea, RSS irakurgailuak, HomeAssistant domotika, I Hate Money kuadrillan egindako egunpasa eta bidaietako diru-kontuentzat, Matomo web-analitikak, Funkwhale musika zerbitzaria edo hainbat multimedia zerbitzari, GitLab software biltegia, MediaWiki wiki zerbitzua, WordPress, Drupal eta Joomla CMSak… Edo Fedibertsoko (sare sozial federatuko) gure instantzia propioak sortzeko Mastodon, Pixelfed, Peertube, Bookwyrm, Lemmy…
Yunohost aplikazioen katalogoaren zati txiki batErabiltzaileen kudeaketa ere benetan harrigarria dauka. Izan ere, posta elektronikoa eta SSO (Single Sign On edo saio hasiera bakarra) integratzen ditu. Hau da, Yunohost-ek berez posta elektronikoko zerbitzaria dakar, eta erabiltzaile bat sortze hutsarekin erabiltzaile horrek posta elektronikoa izango du eta instalatu dugun aplikazio bakoitzerako erabiltzailea. Ez da posta elektronikoaren instalazioaren lan guztia egin behar, ezta aplikazio bakoitzean erabiltzaileak sortzen ibili beharrik ere.
Hiru atal nagusi horiez gainera, beste gauza asko ere baditu Yunohost-en administrazioko web interfazeak: zerbitzariko software paketeen eguneraketak, aplikazioen, zerbitzuen eta sistemaren berrabiarazteak, segurtasun arriskuen eta eguneratu beharren abisuak, suebakia, diagnostikoak, babeskopiak…
Yunohost administrazio interfazeaBeraz, ikusi dugunez, Yunohost-ek benetan asko-asko errazten du ohikoenak diren web aplikazioak gure web zerbitzari propioan izatea. Egin behar dugun gauza bakarra da web zerbitzari bat jarri edo web ostatatze bat hartu IP finko batekin, domeinu bat hartu, DNS erregistro ohikoenak martxan jarri (gehi posta elektronikoaren babeserako beste batzuk), Yunohost sistema eragilea edo Debian sistema eragilea Yunohost-ekin jarri, eta beste guztia erraz-erraz Yunohost-en administrazioko web interfazetik instalatu eta kudeatu. Gauza guzti hauek beharbada ez dira hain oinarrizkoak ere eta jakintza tekniko apur bat eskuratzea eskatzen dute, baina zalantzarik ez izan Yunohost gabe beharko litzatekeen informatika-ezagutzaren eta lanaren ehuneko oso-oso txikia besterik ez dela behar. Eta behar den ahalduntze apur hori beti ongi etorriko da gaur egungo mundu hain digitalean eta bizi dugun egoera geopolitikoan burujabetza teknologikoa izateko eta deskonexio arriskua ekiditeko, ezta?
#deskonexioDigitala #Ostatatzea #teknologia #teknologiaBanatuak #teknologiaBurujabetza #trantsizioNumerikoa #Yunohost
https://etzi.pm/berrarmatze-eta-biziraupen-kit-digital-pertsonala-yunohost-ekin/
-
https://www.europesays.com/cz/71814/ Další Hyundai se s faceliftem změnilo k nepoznání, přešlo na „žraločí styl”. A máme pocit, že mu to znovu nesluší #Business #Byznys #fascinace #novinky #představení #PrvníDojmy #reportáže #SrovnávacíTestyAut #TestyAut #zajímavosti
-
【tiny desk concerts JAPAN】STUTS with friendsが登場!セットリストはこちら!【10/27(月)0:55~放送】|NHK
https://www.youtube.com/shorts/ZAiLCBMRQuM#youtube_nhk_music #NHK #NHKMUSIC #NHK_World_JAPAN #NPR #Tiny_Desk_Concert #tiny_desk_concerts #STUTS #Yo_Sea #NENE #Kohjiya #Daichi_Yamamoto #Campanella #SANTAWORLDVIEW #仙人掌 #鎮座DOPENESS #Maya_Hatch #butaji #Renaissance_Beat #One #Flower #Never_Been #Presence_Ⅲ #99_Steps #Cage_Birds #Expressions
-
Obtěžoval na lince 158, a když policie nejednala, jak si představoval, začal vyhrožovat, že zabije děti! Agresora (46) z Plzeňska ale muži zákona rychle vypátrali. U dětského hřiště!
Tón: : velmi negativní
#česko #gdelt #plzeňskýKraj #vládaČr #kralovice
-
Obtěžoval na lince 158, a když policie nejednala, jak si představoval, začal vyhrožovat, že zabije děti! Agresora (46) z Plzeňska ale muži zákona rychle vypátrali. U dětského hřiště!
Tón: : velmi negativní
#česko #gdelt #plzeňskýKraj #vládaČr #kralovice
-
Podle Rojava Information Center jen letos turecké drony zavraždily 13 civilistů a zranily dalších 12. Nedávno uplynul rok od vražedného útoku dronu na Ferhada Shibli (zástupce spolupředsedy výkonného výboru Autonomní správy sev. a východní Sýrie).
Turecké válečné zločiny musí přestat! Bezletovou zónu nad Rojavou teď! -
Podle Rojava Information Center jen letos turecké drony zavraždily 13 civilistů a zranily dalších 12. Nedávno uplynul rok od vražedného útoku dronu na Ferhada Shibli (zástupce spolupředsedy výkonného výboru Autonomní správy sev. a východní Sýrie).
Turecké válečné zločiny musí přestat! Bezletovou zónu nad Rojavou teď! -
Podle Rojava Information Center jen letos turecké drony zavraždily 13 civilistů a zranily dalších 12. Nedávno uplynul rok od vražedného útoku dronu na Ferhada Shibli (zástupce spolupředsedy výkonného výboru Autonomní správy sev. a východní Sýrie).
Turecké válečné zločiny musí přestat! Bezletovou zónu nad Rojavou teď! -
@mikelgs @trikutik Macka B reggae kantariarena da berez, beste garai batekoa... https://youtu.be/PtouWs6J_tA?si=2qCyfkkLXQTV93q2 Kantu asko daude, lehen balekoak zirenak eta orain irensteko zailak: Every breath you take (Police akosadoreak), La matare (Loquillo feminizida)... cc @SnOiD_JaUnA #BertsioenJolasa
-
❤️🔥 "Baina dirudiena baino zailagoa da egia ezkutatzea; ondo dakizu hori. Alferrik da urrun joatea, isiltasun paktuak egitea. Basakeriaren sua ez da hain erraz itzaltzen; hor geratzen dira errautsak, salatari"
#FrankensteinAgurgarria🗓️ Errezitaldi mutantea, @Petti eta bion eskutik, ostiralean, Legazpin, 20:00etan
https://www.legazpi.eus/albisteak/frankenstein-agurgarria-errezitaldi-musikatua-petti-eta-ana-galarragaren-eskutik-urtarrilaren-23an-latxartegi-aretoan -
https://www.europesays.com/lt/159187/ Prienų mero „čekiukų“ byloje liudijusi ministrė Zailskienė: aš užpilu kuro, jis atiduoda pinigus – Respublika.lt #Antraštės #apklausa #BreakingNews #BreakingNews #byla #FeaturedNews #FeaturedNews #Headlines #LatestNews #LatestNews #Lietuva #Lietuvių #Lithuania #Lithuanian #Liudytoja #LT #Naujienos #News #PopuliariausiosNaujienos #PopuliariausiosNaujienos #Teismas #TopStories #TopStories #VAICEKAUSKAS #Zailskienė
-
Tira @Mendilarre, irentsi dut #Ostadar7310.
Kristoren irudimena erakusten duzu liburuan, zorionak. Zati batek Cixin Liuren trilogia gogorarazi dit (piropo gisa aipatzen dizut). Askotan gazte literatura eta gainerako literatura bereizi ei dituen marra hori ikusteko zailtasunak ditut. Ulertzen dut luzeera eta ikuspuntu bakarraren zergatia, baina horrek ez dio kentzen liburuari: istorio interesgarri eta burutsu bat dago! Eta lerro arteko irakurketa beharrezkoa. Horren gazteak ez garenontzat ere.
-
https://www.europesays.com/cz/76106/ Starší než Saturnovy prstence. Žraloci vládli oceánům dřív, než se objevili první dinosauři #Dinosaurus #Pravěk #Přírodověda #Saturn #Science #Science&Technology #Technika #Technology #Věda #VědaATechnika #zajímavosti #žraloci
-
https://www.europesays.com/cz/65322/ Konvičková riskuje! Strach projevila i Koktová #Dovolená #Entertainment #Maledivy #MarkétaKonvičková #risk #Zábava #žhavéDrby #žraloci
-
https://www.europesays.com/cz/62929/ U francouzských břehů ve Středomoří krouží desetimetrový žralok. Rybáři jej zachytili na video #Francie #StředozemníMoře #Svět #World #WorldNews #žraloci
-
https://www.europesays.com/cz/59244/ Glosa: Žraločí smršť podle Babici #Entertainment #Glosa #Hurikán #Nebezpečí #netflix #recenze #RecenzeFilmů #smrt #Thrillery #USA #Útok #Zábava #žraloci
-
https://www.europesays.com/cz/38986/ Žraloci na kokainu? Co vědci opravdu našli v karibských vodách – Aktuálně.cz #Karibik #moře #Svět #World #WorldNews #žraloci
-
Partija pasakė, kad bendradarbiausim diskotekoje. Aš vykdau.
Jei diskoteką Nidoje finansuos valdžia, jai jau dėlioju ir atitinkamą playlistą.
Grosiu “Lady in Red” premjerei Ruginienei
Michaelo Jacksono “Smooth Criminal” Starkevičiui ir Skverneliui, “Video killed the radio star” Sinkevičiui ir jo televizoriams
Madonos “Material girl” garbės pirmininkei Vilijai
Zailskienei - Hot Chocolate “You sexy thing”
Eruption "One way ticket" - keliautojui Žemaitaičiui
Paluckui, savaime aišku, ABBA “Money, money, money”
"Take my breath away" - dirbantiems pagal individualią veiklą
Bon Jovi "Livin' on a prayer" - Lietuvos ekonomistams
Gloria Gaynor “I will survive” - mums visiems kaip paskutinė daina
Playlistas paruoštas, duokit pinigų.
Komentaruose galite pildyti savo variantais.
⏩ -
Kol visi šaiposi iš ministrės Zailskienės pareiškimo, kad reikėtų grąžinti senąsias diskotekas ir kad jauni žmonės turėtų kur susipažinti, aš noriu padėkoti Lietuvos socialdemokratų partija - LSDP už reklamą ir dar kartą priminti, kad jau toks renginys yra.
Rugpjūčio 8 (šeštadienį) Nidoje (leidžiant orui ant jūros kranto) vėl vyks linksmiausias vasaros vakarėlis "Viena naktis Nidoje". Ten susirenka ir jauni, ir vyresni, ir didelės kompanijos, ir vienišiai. Nesusipažinti skambant geriausiems 80-90 metų superhitams beveik neįmanoma.
Šiemet "Viena naktis Nidoje" bus ypatinga, nes laukiame ypatingų svečių. Rytoj, likus trims mėnesiams, paskelbsiu, kad jie tokie, o šiandien kviečiu paspėlioti - kokia užsienio grupė/atlikėjas/atlikėja šiemet atvažiuoja į "Vieną naktį Nidoje".
Be abejo, tai tų laikų muzika, tai tikrai buvusi superhitų, kuriuos daug kas puikiai žino, mašina. Labai atidžiai įvertinom, gavom agentūros patvirtinimą, kad jie/jis/ji tikrai nekoncertavo ruskyne po 2022 metų ir netgi viešai yra pasmerkę/ęs režimą ir palaikę/ęs Ukrainą.
Lietuvoje jau viešėję/ęs/jusi ir buvo didžiulio dėmesio centre.
Kas atvažiuoja į "Viena naktis Nidoje"?
Rašykite komentaruose. Iš teisingai atspėjusių išrinksim laimėtoją ir įteiksim jam dovanų čekį gėrimams ir užkandžiams diskotekos metu.
⏩ -
@barberenea zeuk egin behar zenuke, nahi izanez gero. Guk mastodonen pixka bat sustatzen ditugu gure beste sare sozialak, baina modu "naturalean" hartu behar dute martxa.
Lan hori hartu nahi bazenu, horretarako denbora eta indarra bazenu, aberasgarria litzateke Paperjale plataformarako.
Zure paperjale erabiltzailearekin zailtasunik bazenu zerbait egiteko, #GaldetuLasai, laguntzeko prest gaude eta!