home.social

#pribatutasuna — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #pribatutasuna, aggregated by home.social.

fetched live
  1. 🐧 Burujabetza teknologikoa premiazko beharra da!

    🇨🇭 ​Suitzak urrats berria eman du: Microsoft Office software librearekin ordezkatzen hasi da administrazio publikoan (langile publikoen ordenagailuen % 7 ordezkatu nahi dute 2027rako, lehen fasean), atzerriko korporazio handien menpe ez egoteko eta herritarren pribatutasuna arriskuan ez jartzeko.

    🔗 hipertextual.com/software/suiz

    #SoftwareLibrea #BurujabetzaTeknologikoa #Pribatutasuna

  2. 🚩 Andaluziako Gobernuak (PP) Microsoft erraldoi teknologikoaren esku utzi ditu adingabeko 525.000 ikasleren, 74.000 irakasleren eta mila ikastetxeren datuak. Modu horretan, hezkuntza komunitatearen datu-babesa sistematikoki urratu du azken sei urteetan.

    🧐 ​Artikulu osoa eskuragarri duzue hemen, ordainketa-hesirik gabe:

    👉 scriptless.xyz/https%3A%2F%2Fe

    #Pribatutasuna #DBEO #Datuak #Hezkuntza

  3. Nola egongo den gauza #adimenartifiziala ren inguruan, Estatu Batuetako gobernuak berak agindu baitio Anthropic enpresari Fable 5 eta Mythos 5 ereduak berehala desaktibatzeko, segurtasun nazionaleko arriskuak tarteko. Zeren klaro, loritoak zure datuekin eta nire ekin nahi dituen txerrikeriak egitea zilegi da. Baina beste batzuekin ya, ojo kuidau!

    thenextweb.com/news/anthropic-

    #segurtasuna #pribatutasuna #debekua

  4. ​​3 aste.

    ​WhatsAppi agur esateko muga-eguna jarri dut: maiatzak 17. 🚀

    Ordura arte, kontaktu bakoitzetik jasotako lehen mezuari erantzungailu automatiko batek erantzungo dio. Gure komunikazioen kontrola berreskuratzeko eta plataforma burujabeen alde egiteko garaia delako.

    ​#AgurWhatsapp #BurujabetzaTeknologikoa #Pribatutasuna

  5. Amandla Thomas-Johnson ikasleak, 2024an Palestinaren aldeko protesta batean parte hartzeagatik, ICE Immigrazio Agentziaren jomugan amaitu zuen eta Googlek administrazio-zitazio baten bidez entregatu zituen haren datuak, defendatzeko aukerarik eskaini gabe.

    Eta hau da datorrena. Pribatutasuna vs Zaintza masiboak. Galdera da: nola babestuko dugu elkar?

    eff.org/deeplinks/2026/04/goog

    ​#Pribatutasuna #Google #ICE #GizaEskubideak

  6. Elkarrizketan proposatzen den guraso-kontrola ez da konponbidea. Edozein umek erraz gainditzeko moduko neurria delako (beste gailu bat hartuta, adibidez), eta horrek eraginkortasuna kentzen diolako 3cat.cat/3cat/simona-levi-la-s

    Baina pertsona guztion adina egiaztatzeko proposamena, proportzionaltasunik gabekoa izateaz gain, segurtasun sentsazio faltsu baten aurrean jartzen gaitu.

    Argi dagoena da bidegurutze kezkagarri batean gaudela...

    #GurasoKontrola #Pribatutasuna #AdinEgiaztaketa #Internet

  7. ​🧬 Etxean egiteko test genetikoak datu-brokerren "gozoki" berria bihurtu dira. Gure arbasoei buruzko jakin-min hutsa dena, benetako diskriminazio genetiko bihur daiteke: aseguru eskuraezinak edo lan-bazterketa beldurgarria.

    👉 es.wikipedia.org/wiki/Discrimi

    ​⛔ Erabilera-baldintzak aldatzen ez baditugu, gure osasuna monetizatu dezaketen metrika soil bat izango da. Gaurko #DocumentosTV-ko saioak hausnarketa sakona eskatzen digu.

    👉 rtve.es/play/videos/documentos

    #️⃣ ​#Pribatutasuna #Bioetika #Genetika

  8. Osakidetza Whatsappen: inor ez bolantean

    Osakidetzak kanpaina abiatu du herritarren osasunarekin lotutako komunikazioak Zuckerbergen Whatsapp bidez egiten hasteko.

    teknopata.eus/2026/03/osakidet

  9. Beharbada ideia ona iruditzen zaizu #Linkedin en zure profila egiaztatzea.

    Agian birritan pentsatu beharra dago.

    #pribatutasuna #datukapitalismoa

    mastodon.social/@bsletten/1161

  10. 530 milioi euroko isuna eta sei hilabete geroago, #TikTok aplikazioak jarraitzen du erabiltzaileen datuak Txinara bidaltzen. Europar Batasunak ezarritako neurrien aurkako errekurtsoa ebazten den bitartean, Datu Pribatuak babesteko Espainiako Agentziak 'erabiltzaileentzako gomendio' lauso batzuk eman ditu.

    aepd.es/prensa-y-comunicacion/

    #saresozialak #datuak #babesa #pribatutasuna

  11. Etxeko paperak ordenatzen ari nintzela hau aurkitu dut gordeta: #Google, nire iritzi artikulu bat.

    2023ko otsailak 15ekoa da.

    Eta oraindik ere, aurreko @euskarabildua|n Iratxe Esnaolak ondo azaldu moduan, kontu berdinarekin borrokan ari garela konturatu naiz. Zertxobait ari dira aldatzen kontuak, baina ez da apustu seriorik mahai gainean.

    #Google #Pribatutasuna #DeGoogle @aiaraldea @argia

  12. Bilatzaile garbia, #AA.rik gabekoa, iragarkirik gabea, datu pribatutasuna errespetatzen duena. Cory Doctorowk #gomendatua: kagi.com/ #internet #IA #AI #searchengine #google #pribatutasuna #ad #CoryDoctorow #enshitification #kakaztea

  13. #Bizkaibus zerbitzu publikoak erabiltzaile guztion irudiak hartu eta #adimenartifizial bidez prozesatuko ditu, #segurtasuna aitzakia hartuta.

    Datu horiek prozesatzeko baimena eskatuko dute autobusera igotzen den bakoitzean, o nola? 🤔 😤

    Bestalde: oso bitxia egin zait albistea ematean non jarri duten azentua ETBren euskarazko eta gaztelerazko albistegiek.

    #pribatutasuna #zaintza

  14. Telegramen jabeari, Pavel Durovi, Coca-Cola kaxa batera igo eta garrasika hasteko gogoa sartu zaio bere 41. urtebetetzean. Inguruan Coca-Cola kaxarik ez, ordea, eta eskatu gabeko mezua txertatu du berea den Telegram mezularitza plataformaren erabiltzaileen pantailetan. Berriz ere: jostailua berea denez, berak jartzen ditu arauak.

    teknopata.eus/2025/10/telegram

    #mezularitza #pribatutasuna #komunikazioa #jabetza #pribatutasuna @teknopata

  15. Zer eta zergatik egin Chat Control araudiaren kontra

    Europako Batzordeak laster eztabaidatuko du Chat Control delako ekimenaz. Komunikazio elektronikoen zaintza masiboa proposatzen du, haurren segurtasuna aitzakia hartuta.

    teknopata.eus/2025/10/zer-eta-

  16. ⌚ Zure erloju adimendunak eta jarduera eskumuturrekoak uste baino askoz informazio gehiago ezkutatzen dizute.

    ⚠️ Janzteko gailuak egiten dituzten 17 enpresa aztertu dituzte eta ondorioa argia da: oso gutxi errespetatzen dute zure pribatutasuna.

    Azterketa irakurri nahi izanez gero, hemen duzu:

    📊 Teknologia eramangarrien pribatutasuna: fabrikatzaile nagusien datu-politiken azterketa sistematiko eta bizia nature.com/articles/s41746-025

    #Pribatutasuna #Wereables #DatuPertsonalak #Teknologia

  17. Wetransfer: nirea, nire, eta zurea gure

    Wetransferrek bere baldintzak aldatu ditu, haren bidez partekatzen dituzun artxiboekin zernahi egiteko baimena lortzeko

    teknopata.eus/2025/07/wetransf

  18. @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @berria @Lacalle @AVU_Osoro @txerren Interesgarria: partekatu duenaren eta partekatutakoa ireki duenaren informazioa jasotzeaz gain, share.google lotura horiek saiatzen dira hartzailearen gailua behartzen partekatutako lotura Google aplikazioan irekitzen, eta ez lehenetsitako nabigatzailean.

    Jokaldi borobila, desde luego.

    #internetapurtua #lorategiitxiak #kakaztea #google #zaintza #pribatutasuna

  19. Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin.

    «Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute.»

    etzi.pm/europar-batasunak-zifr

    #BurujabetzaTeknologikoa #InternetDemokratikoa #Pribatutasuna #ProtectEU #Teknologia

  20. Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin.

    «Ez dugu zaintza digitaleko eredu berri bat behar. Kontrakoa behar dugu: gardentasun handiagoa, herritarren kontrol handiagoa, tresna deszentralizatu gehiago. Europol gutxiago behar dugu, Frontex gutxiago, susmagarria nor den erabakitzeko algoritmo gutxiago.»

    etzi.pm/europar-batasunak-zifr

    #BurujabetzaTeknologikoa #InternetDemokratikoa #Pribatutasuna #ProtectEU #Teknologia

  21. Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

    Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute: gure eskubide digitalen, gure pribatutasunaren eta zelatatuak izan gabe komunikatzeko eskubidearen aurkako eraso larri bat.

    Orekaz hitz egiten dute, gure pribatutasuna haien segurtasunarekin bateragarri egiteaz. Baina hori kea da. Ezin da zerbait “orekatu” bere oinarrietako bat suntsituz.

    Utzidazue zergatia azaltzen.

    Plana argia da: erabiltzaileen datu zifratuetara sarbidea lortzea

    Lawful access by design esaten diote (diseinutik legezko sarbidea). Horrek esan nahi du: plataformek, aplikazioek, mezularitza-zerbitzuek eta gailuek mekanismo bereziak eduki beharko lituzketela, indar polizialek datuetara sartu ahal izateko, datu horiek zifratuta egon arren. ProtectEU-ren bide-orriaren arabera, 2030erako estatu kide guztiek gaitasuna izan beharko lukete komunikazio zifratuetara eraginkortasunez sartzeko. Hori guztia, gainera, “zifratua ahuldu gabe” egin nahi dutela diote. Baina bi gauza horiek batera, ezin dira eman.

    Ezinezkoa da zifratze sendoa edukitzea, zifratze horrek “Gobernuarentzat izan ezik” aukera aktibatuta badauka.

    Behin ate bat irekitzen baduzu, edonor sar daiteke. Atzeko edozein ate edo sarbide alternatibo, sekretua izan beharko lukeena deszifratzea ahalbidetzen duen edozein mekanismo… egiturazko kaltea da. Gobernu autoritarioek, enpresa pribatuek, poliziek eta baliabide teknikoak eta motibazio nahikoa duen edonork ustiatu dezaketen zuloa.

    Going Dark: aitzakia berria

    Batzordeak Going Dark kontzeptuarekin justifikatzen du eraso hau: segurtasun indarrek kriminalitate digitalaren aurrean itsu geratzeko duten beldurrarekin. Zifratuak poliziari bere lana egitea eragozten diola diote. Baina hori falazia arriskutsua da. Poliziak inoiz baino sarbide handiagoa du datu pertsonaletara. Arazoa ez da ezin direla sartu, sarrera mugagabea nahi dutela baizik, benetako bermerik gabe, errudunak eta errugabeak bereizten ez dituzten zaintza masiboko tresnekin.

    Prebentziozko zaintza bateraezina da gizarte aske batekin. Demokraziak, baldin eta existitzen badira, ez dira defendatzen mundu guztia zelatatuz, guztiek modu pribatuan, seguruan eta beldurrik gabe komunikatzeko duten eskubidea errespetatuz defendatzen dira.

    Eskubide digitalen aldeko erakunde zibilek argi diote: hau distopia digitala da

    European Digital Rightsetik (EDRi), Chloé Berthélémy ikertzailea oso argia izan zen: ProtectEU Europako distopia digitala lortzeko beste urrats bat da. Ez da segurtasun-politika bat. Zaintza-arkitektura bat da. Kontrol-eredu berri baten oinarriak ezartzen ari dira, betikoa aitzakia hartuta. Beti dira kausa nobleak. Beti da gure onerako. Baina emaitza beti bera da: botere gehiago estatuentzat, askatasun gutxiago herritarrontzat.

    Ez al da jokabide ezaguna?

    Zuek jakitea nahi ez dutena: zifratzeak guztiok babesten gaitu

    Zifratzea tresna politiko eta soziala da.

    Kazetariak babesten ditu errepresoreen aurrean, ekintzaileak mehatxuen aurrean, indarkeriaren biktimak biktimarioen aurrean, ahots disidenteak errepresioaren aurrean, LGTBIQ+ pertsonak *foboen aurrean, emakumeak tratu txarren egile direnen aurrean, herritar arruntak banku ustelen aurrean, zaintza-enpresen aurrean, eta urrats bakoitza kontrolatu nahi duten gobernuen aurrean. Babesten ditu langile prekarioak enpresa ustelen aurrean, ikasleak autoritate bortitzen aurrean, migranteak xenofoboen aurrean, adinekoak indarkeria egoeren aurrean, errefuxiatuak diskriminazioaren aurrean, artista eta sortzaileak zentsuraren aurrean, lurralde okupatuetako herritarrak indarkeriaren aurrean, mugimendu feminista patriarkatuaren aurrean, pobreziaren aurka borrokatzen diren komunitateak zapalkuntzaren aurrean, berdintasunaren alde borrokatzen dutenak diskriminazio sistemikoaren aurrean…

    Adibide gehiago jarri ditzaket, baina uste dut ideia ulertzen dela:

    • Zifratu gabe, hori guztia desagertu egiten da.
    • Zifratu gabe, helburu bihurtzen gara.
    • Zifratu gabe, sareak espazio libre izateari uzten dio.

    Eta kontua ez da EBren asmo onetan konfiantza izatea. Printzipioak dira. Sarbidea guztiz legezkoa izan arren, epailearen aginduz bakarrik aktibatuko balitz ere, atea hor egongo litzateke, bortxatzeko, berrerabiltzeko, iragazteko edo gaizki kudeatua izateko prest.

    Ez al dugu ikasi “segurtasunagatiko” aitzakia bakoitza, mehatxu bat dela azkenerako?

    “Salbuespenekin zifratzea” gezur arriskutsua da

    Erakundeek konbentzitu nahi gaituzte bi munduetatik onena izan dezakegula: pribatutasuna herritarrentzat eta legezko sarbidea polizientzat. Baina hori ez da egia. Ez dago herritarrontzat segurua den baina Estatuak erabil dezakeen zifratze bat diseinatzeko modurik, bide hori bera ahulezia sistemiko bihurtu gabe. Hala diote ehunka adituk, kriptografok, akademikok, baita segurtasun-agentzietako kide ohiek ere.

    Behin eta berriz errepikatzen dute: guztientzat da ala ez da inorentzat. Kontrakoa esaten duenak gezurra esaten du edo ez daki zertaz ari den.

    Helburua ez litzateke izan behar zaintza hobetzea: zaintza geldiaraztea baizik

    Ez dugu zaintza digitaleko eredu berri bat behar. Kontrakoa behar dugu: gardentasun handiagoa, herritarren kontrol handiagoa, tresna deszentralizatu gehiago. Europol gutxiago behar dugu, Frontex gutxiago, susmagarria nor den erabakitzeko algoritmo gutxiago.

    Eta, batez ere, zelatatu ez gaitzaten eskubidea defendatu behar dugu.

    Zelatatzen gaituztenean, ez garelako benetan aske. Zeren begiratzen gaituztenean, autozentsuratu egiten baikara. Irakurriak, grabatuak edo etiketatuak izateko beldurrak gure jokabideak aldatzen dituelako, intimitatea hausten duelako eta otzanago bihurtzen gaituelako.

    Zifratua edo basakeria: ez da eztabaida teknikoa, politikoa da

    Beldurra saldu nahi digute zaintza naturaltzat har dezagun. Baina ez ginen jaio zelatatuak izateko. Ez dago segurtasunik atzeko atez betetako mundu batean.

    Horregatik, behetik, ertzetatik, ezkerretik, sare deszentralizatuetatik eta espazio libreetatik, esan dezagun:

    ProtectEU EZ!!!

    Zer egin genezake?

    1. ProtectEU publikoki salatzea, benetan zer den azalduz: botere-estrategia bat, ez babes-estrategia bat.
    2. Eurodiputatuei eta gobernuei presioa egitea: jakin dezatela ez dugula onartuko atzeko aterik.
    3. Askeak, auditagarriak eta deszentralizatuak diren teknologiak erabiltzea eta sustatzea: Matrix, GPG, VPN, Tails, Tor…
    4. Behar denean desobeditzea.

    Goiburuko argazkia: Home Water Softener Reviews, CC BY 2.0.

    #burujabetzaTeknologikoa #internetDemokratikoa #pribatutasuna #ProtectEU #teknologia

    https://etzi.pm/europar-batasunak-zifratua-hautsi-nahi-du-segurtasunaren-aitzakiarekin/

  22. Badirudi EITB albisteak aplikazioari izena aldatu diotela eta Orain marka erabiltzen hasi direla.

    Nire #pribatutasuna|z hainbeste arduratzeko, "bazkide" gehiegiri bidaltzen diezue nire nabigazioari buruzko informazioa, ez duzue uste?

  23. Metaren aplikazioak: malware hutsa, literalki

    Kasualitate hutsez konturatu dira Metaren softwareek hacker teknika sofistikatuak erabiltzen dituztela euren informazioa ezkutatzen saiatzen diren erabiltzaileen informazio pertsonala ere biltzeko

    teknopata.eus/2025/06/meta-fac

  24. Apuntatzen zara #ListaRobinson delakoan spamik ez jasotzeko... datubasea hackeatzen dute, eta zure datu pertsonalek enkantean bukatzen dute, hasieran baino zaurgarriago.

    #DanaTxarto #pribatutasuna #datuak

    hipertextual.com/2025/04/filtr

  25. ⚠️ KONTUZ ⚠️

    @BigBrotherWatch​ek salatu du Galeseko poliziak Cardiff hiriburuan hainbat kamera instalatu dituela aurpegi ezagutza masiboa probatzeko:
    yewtu.be/watch?v=nLrXYI0c_e4

    Hau ohitura bihurtzeko arriskua dago!

    EU AI Act-ek dio denbora errealean aurpegi ezagutza masiboa egitea jendea identifikatzeko #AdimenArtifiziala​ren erabilera onartezina dela. Baina, sorpresa, poliziak egitea ahalbidetzen du:
    en.wikipedia.org/wiki/Artifici

    Informazio gehiago:
    bigbrotherwatch.org.uk/

    #AA #pribatutasuna

  26. Norberaren jatorriaren inguruko test genetikoak egiten dituen #23andMe enpresa hondoa jotzear da.

    Itxiz gero, ez dago batere argi zer gertatuko den enpresak bildutako bezeroen lagin eta datu genetikoekin. Seguruenik enkantean salduta bukatuko dute.

    Nola izango da gauza, ezen Kaliforniako gobernuak berak ere alerta bidali duen, bezeroek LEHENBAILEHEN eskatu diezaioten enpresari beren datuak ezabatzea.

    writing.exchange/@ernie/114208

    #bigdata #genetika #kakaztea #pribatutasuna @urtzai @theklan

  27. LiberaForms v4.0.0

    Nahikotxo hausnartu, geroratu, planifikatu eta garatu ondoren, LiberaFormsek muturretik muturrerako zifratzea (E2EE) dakar orain! 😀

    Horrela, parte-hartzaileek bakarrik ikusi ditzakete zifratzea gaituta duten galdetegietako erantzunak, besterik gabe.

    Mugarri garrantzitsua da hau LiberaFormsentzat, eta aurrerapauso handia software hau guztiontzako etikoa eta librea izan dadin.

    Gozatu!

    blog.liberaforms.org/2025/02/2

    #LiberaForms #Zifratzea #E2EE #Pribatutasuna

  28. Europako iparraldean, AEBtako komunikazio enpresa handiez nazkatuta, Trump eta Elonen apetez arduratuta edo, #Signal mezularitza aplikazioa gero eta gehiago erabiltzen hasi dira. Android eta iOS aplikazioen deskargak ikaragarri igo dira urtarril eta otsailean. Daninarkan % 95, Suedian % 153, Belgikan % 250 eta Herbeheretan igoera % 958koa izan da abendutik hona!

    Iritzi publikoa aldatzen ari da, jendeak pribatutasuna gero eta gehiago hartzen du kontuan.

    techcrunch.com/2025/03/02/sign

    #pribatutasuna

  29. Egun on!

    Zure Mastodon kontua mastodon.social-en baduzu, edo irudian marka gorria duten instantzietan, zure datuak Estatu Batuetan daude, Trump, Musk eta enparauek edozein unetan asmatu ditzaketen lege eta arauen menpe. (labur.eus/pjtQR)

    Gauzak dauden bezala, irmoki #dagomendat kontu horiek mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus edo Europako instantziaren batera migratzea, hobe gaur bihar baino.

    Prozedura erraza da. Hemen azalpenak: teknopata.eus/2025/01/nola-mig

    #pribatutasuna #datuak

  30. Mitologia berria: “Nire Xko kontua”

    Musk ahoberoak egunetik egunera garbiago uzten digu zer eta nolakoak diren ‘sare sozialak’ deitzen ditugun horiek.

    teknopata.eus/2024/11/mitologi

  31. Twitterretik irten daiteke: Norvegiako polizia

    Norvegiako eta Galesko poliziek Twitter erabiltzeari utzi diote, uste dutelako plataforma jadanik ez dela bateragarria zerbitzu publikoarekin.

    https://teknopata.eus/2024/10/twitterretik-irten-daiteke-norvegiako-polizia/

    #gales #polizia #pribatutasuna #SareSozialak #x

  32. 🔒 Laster erabilgarria: muturretik muturrerako zifratzearekin (E2EE) lanean ari gara!

    Izatez, zifratzea badabil dagoeneko, baina gakoak nola kudeatzen diren hobetzen gabiltza, erabilerraza izan dadin. Egon hurrengo bertsioari adi!

    Eskerrak @nlnet​i honetan guztian laguntzeagatik! 💜

    🔗 Xehetasunen gehiago geure blogean (ingelesez): blog.liberaforms.org/2024/09/2

    #LiberaForms
    #SoftwareLibrea #E2EE #NLNet #Segurtasuna #Pribatutasuna

    (4/4)

  33. 🐛 Zuzendutako akatsak:

    · Orain askoz arazo gutxiago ematen dute galdetegiek iOS gailuetan.
    · Jada ez da galdetegia argitaratzen, elementu batean zaudela, Enter tekla sakatzean.

    🔧 Debian 12rako instalazio-prozesua hobetu dugu eta Pythonen bertsio gehiagorekin da bateragarria programa.

    #LiberaForms #Pribatutasuna
    #ZuzendutakoAkatsak #Python #Debian #IOS

    (3/4)

  34. @aingura ze ona aurpegia lausotzea, #pribatutasuna ez da zaintzen askotan.

  35. @anagalarraga1 ahaztu gabe #pribatutasuna traola jarri behar diot elkarrizketa honi, seguru egunen batean berreskuratu nahiko dudala... 😄👌

  36. 🛠️ Administratzaileentzat:

    · Komando-lerrotik kudeatu daitezke erabiltzaileak, eta erabiltzaile bakoitzak galdetegiak sortzeko aukera desgaitu ere bai.
    · Hobeto egokitu dezakezu interfazea zure beharretara testu pertsonalizatuak editatuz eta itzuliz.
    · CSS doikuntzak eguneratu ditugu esperientzia atseginagoa izan dadin.

    Zuen iritzia eta proposamenak oso lagungarriak izan dira eguneratze honetan!

    #LiberaForms
    #SoftwareLibrea
    #Pribatutasuna

    (3/4)

  37. @joxe @arkkuso ez dut bideoa yewtu.be Invidious instantziatik ikusterik lortzen, zuzenekoa delako izango da. YouTube tracker erraldoitik kanpo egin duzuena ikusteko aukerarik egongo da? Peertube.eus-en edo argitaratuko duzue?

    #pribatutasuna #BurujabetzaTeknologikoa #euskara #korrika

  38. #Signal​ek, bazen garaia, gure #pribatutasuna hobeto zaintzeko aspaldi eskatzen ari ginen funtzionalitate klabeetako bat eskainiko digu denbora gutxi barru: erabiltzaile-izenak konfiguratzeko aukera. Edozeinekin txateatzeko, gure telefono-zenbakia eman beharrik gabe.

    Aplikazioaren beta bertsioa erabiltzen baduzu, dagoeneko aukera berri hau proba dezakezu signal.me/#eu/rMe1bhXZlysda0pe

  39. 🚨 Proiektu hau OSO interesgarria da: informatu, ezagutu, ahaldundu eta borrokatu! #Pribatutasuna

    EFF-ren Street-Level Surveillance proiektua, poliziek kaleetan gu zelatatzeko erabiltzen dituzten zaintza-teknologiei buruz sls.eff.org/

  40. Zure #pribatutasuna errespetatzen duten zerbitzu eta alternatiben zerrenda ondu bat github.com/pluja/awesome-priva

    Gauza batzuekin ez nago ados, adibidez Brave nabigatzailea gomendatzearekin, baina nahiko ondo dago.

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.