#ostadar7310 — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #ostadar7310, aggregated by home.social.
-
@Mendilarre Ohore bat hor agertzea. Mila esker zuri #Ostadar7310 idazteagatik!
-
CW: :elegose: Ostadar 7310
Kritikoa den #ZientziaFikzioa gustatzen zait, eta #Ostadar7310ek badu horretatik. Lan polita egin du @Mendilarrek eta bukaera nahiko borobila da, baina gertaera batek ezustean harrapatu nau. Badakizue zertaz ari naizen, ezta?
-
:elegose: Fedibertsoko @elegose irakurle-taldean @Mendilarreren #Ostadar7310 eleberria irakurtzen ari gara.
Ezagutzen ez nuen hitz bat aurkitu dut: txinalka.
"Oinetakoetan orpoak sartu gabe, oinetakoak erdi jantzian" esan nahi du: https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=txinalka
Zuek erabiltzen duzue?
-
@theindezents geroz eta motibatuago nago #Euskalia irakurtzeko. Are gehiago @mikelgsren loreak irakurri eta gero (izorrakiak ez ditut ireki).
Arinago ez bada Durangoko azokan erosiko dut!
@elegosen abenduan irakurtzeko proposatuko nuke, baina aurrekoa ere zientzia fikzioa zen (#Ostadar7310) eta agian gehiegitxo da. 😂
-
👋
Zer moduz daramazue #Ostadar7310 liburuaren irakurketa? Kontutan hartu datorren astean abendurako proposamenak jasotzen hasi beharko ginatekeela eta @Mendilarre gure iruzkinen zain daukagula. 🤓
Datak:
➡️ Azaroaren 21etik 27ra: proposamenak egin #2022AbendurakoProposamenak traolan.
➡️ Azaroaren 28tik abenduaren 4ra: proposamenak bozkatu.Dagoeneko egiten ez baduzu, @Euskaraldia aprobetxatu eta batu geurera! :ahobizi: #ahobizi, :belarriprest: #belarriprest eta, gu, :elegose: #begitrebe.

➡️ Azaroaren 28tik abenduaren 4ra: proposamenak bozkatu.Dagoeneko egiten ez baduzu, @Euskaraldia aprobetxatu eta batu geurera! :ahobizi: #ahobizi, :belarriprest: #belarriprest eta gu, :elegose: #begitrebe.

:elegose: @Mendilarreren #Ostadar7310 irakurtzen hastera noa. Itxura ona du!
@elegose -
@Mendilarre eta bide batez: nik ere konpartitzen dut zure kezka (eta ausartuko nintzateke esatera hemen dauden askok, liburua irakurriko balute, kezkatuen taldearekin bat egingo luketela). #Ostadar7310 😰
-
Tira @Mendilarre, irentsi dut #Ostadar7310.
Kristoren irudimena erakusten duzu liburuan, zorionak. Zati batek Cixin Liuren trilogia gogorarazi dit (piropo gisa aipatzen dizut). Askotan gazte literatura eta gainerako literatura bereizi ei dituen marra hori ikusteko zailtasunak ditut. Ulertzen dut luzeera eta ikuspuntu bakarraren zergatia, baina horrek ez dio kentzen liburuari: istorio interesgarri eta burutsu bat dago! Eta lerro arteko irakurketa beharrezkoa. Horren gazteak ez garenontzat ere.
-
@Mendilarre bide batez, ez dakit ezagutuko ote duzun liburua edo idazlea, baina #Ostadar7310 izeneko beste liburu bat ere oparitu didate. Gaur ez bada, bihar ekiteko. 🤖
-
@aldatsa @Izaskun @desertorea ba orduan, erabakita. Azaroa #Ostadar7310 liburuari eskainiko diogu!! 😎
-
@Izaskun @desertorea Nik oraintxe bukatu dut #EsanGabeDoa. Ea iruzkintxo bat idazten dudan. Spoiler alert: trilogiaren gainerako bi liburuak argitaratzeko gogoarekin nago.
#Lumbung esku artean daukat eta horri ekingo diot orain. Herriko liburudendan #Ostadar7310 badaukaten galdetuko dut. Irakurtzeko gogoarekin nago, baina egunean jartzeko hilabete gehiago ondo etorriko litzaidake.
-
@aldatsa @Izaskun zelan zoazte #Ostadar7310 liburuarekin? Egia esate aldera, beste irakurketa batzuekin liatu naiz eta oraindik ez diot ekin. Ez dut zuon iruzkinik ikusi, beraz suposatzen dut berdin ibiliko zaretela. Zer deritzozue beste hilabete bat emate badiogu geure buruari liburua irakurtzeko?
-
Proposamen bakarra jaso dugu #2022UrrirakoProposamenak traolan, beraz horixe izango da urrian irakurriko dugun liburua.
📖 Ostadar 7310, Iñigo Ibarra, aka @Mendilarre.
Ekin liburua irakurtzeari eta gogoratu egin beharreko iruzkin guztiak #Ostadar7310 traolarekin egitea komeni dela! 🚀
-
Aurrekoan esan bezala irten bezain pronto proposatu behar nuen #Ostadar7310 irakurtzea. #2022UrrirakoProposamenak.
@Mendilarreren liburu honek niretzat deigarria den zerbait dauka. 🤣
Bada, hauxe nire proposamena https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/ostadar-7310/ibarra-inigo/9788419529015