home.social

#munstroak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #munstroak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Gaurko egunak "Alderantzira zamalka" Irakurtzen harrapatu nau.
    "Horra hor gizaki izatearen arazoa. Existitzen ez garenean baino ez gara existitzen elkarrentzat, eta existentzia gordineko uneetan baino ez gara ez-existitzen elkarrentzat. Existentziaren eta ez-existentziaren munstroak gara. Horixe da dena" #HarrotasunEguna #munstroak #FrankensteinAgurgarria

  2. #FrankensteinAgurgarria disko-liburuan ez da poema hori agertzen. Argitaratu ondoren irakurri nuen, eta @Petti k eta biok egiten dugun emanaldian sartzea erabaki genuen, bestelako munstro, harri, odol eta heriotzen artean

    Hau da duguna eskaintzeko: hitzak, musika, gogoeta eta memoria.

    "Norberari berea, leun dezagun malda"

    🎶 Erramurik gabeko gauak youtube.com/watch?v=kEd9_cAJlbo

    📕 📀 elkarargitaletxea.eus/liburuak

    #LiburuarenEguna #literatura #poesia #musika #munstroak

  3. 🗓️ Bihar, Hitzaldi Ubela dugu Urruñan, #FrankensteinAgurgarria disko-liburuaren inguruan: Non daude zientziaren mugak? Nor da aurreikusi gabeko ondorioen erantzulea? Zerk bultzatzen du gizakia gaiztakeriara? Lurpera liteke iragana? Eta, batez ere, nor da munstroa?

    📍 Berttoli elkartean, 18:30ean.

    ❤️‍🔥 "badakigu gu geu ere bilaka gaitezkeela Munstro, besteen edo geure begietara"...

    elkarargitaletxea.eus/liburuak

    #munstroak #transfeminismoa #filosofia #literatura #memoria

  4. Eneko Sagardoy eta Vito Rogadoren #oparia jaso berri dugu Viktoria Eugeniako dantza-aretoan: "Emakume baten borroka eta metamorfosia". Gizarteak ezarritako genero- eta klase-arauei ezin uko egiteaz, "normala" izan beharraren minaz, familiaren barruko eta kanpoko botere-harremanen ondorioez... Lan mardula, aktoreek erabat sinesgarri eskainia, eszenaratze soil eta eraginkor baten bidez #plazerhutsa #antzerkia #munstroak

  5. @GoizaldeLandabaso Eskerrik asko liburua uzteagatik. Mundu guztiari gomendatuko nioke: ezkutatu nahi dena agerian hartzen duelako, zauriak irekitzen dituelako, erantzule egiten gaituelako, mina eta kontsolamendua eskaintzen dituelako, biktimak berbiktimizatzeari uko egiten diolako, politikoa delako, eta, gainera, oso-oso ondo idatzia dagoelako, besteak beste #Caterva #sexu_indarkeria #feminismoa #literatura #munstroak

  6. ❤️‍🔥 "Baina dirudiena baino zailagoa da egia ezkutatzea; ondo dakizu
    hori. Alferrik da urrun joatea, isiltasun paktuak egitea. Basakeriaren sua ez da hain erraz itzaltzen; hor geratzen dira errautsak, salatari".
    #FrankensteinAgurgarria

    🗓️ @Petti eta bion eskutik, ostiral honetan, 20:00etan, Azebarrin (Getxo)

    #literatura #musika #munstroak #filosofia #zientzia #etika