#plazerhutsa — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #plazerhutsa, aggregated by home.social.
-
@txargain Sekulako ilusioa egin zidan zu etortzeak, beraz, benetna pozten naiz gustatu bazitzaizun! @anearruti k eta Arranopolakoek ere izan zuten erruaren zati bat, etxean bageunde bezala aritu baikinen #plazerhutsa @Petti
-
@zori Ze ondo pasatu dudan, mesedez... Literatura gorena ganberroa ere izan daitekela frogatu digu gaur Miren Agur Meabe jainkosak, Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Amaia Agirre aingeruen eta Antton Valverderen laguntzarekin #plazerhutsa
-
Iluntze zoragarria oparitu digute Eider Rodriguezek eta Anarik Galdosenea tabernan, 1545 argitaletxeak antolatutako "Literatura plazara" egitarauaren barruan #plazerhutsa
#literatura #musika -
⚡ "Beratarraren kontzertuak beti dira espektakulu hutsa".
Horrela hasten XX TA BORTZ diskoaren kritika dotorea Ruta 66n, Txema Mañeruren eskutik. https://www.ruta66.es/2026/01/discomatico/petti-etxeko-uzta-xx-ta-bortz-urte-zuzenean-elkar/🗓️ Gure zorionerako, bihar bertan dugu aukera @Petti eta Etxeko Uztaren kontzertuaz gozatzeko! #plazerhutsa
https://entradium.com/eu/events/petti-hernani -
A ze gozatua, "Esne-berriketan" liburua irakurtzen! Emakume banderak eta andre pañueluak, señorak eta andre mandoak, atsoak eta neskatilak, mari mutilak eta abantekoak, eta haien penak eta pozak, haien artean hizketan ariko balira bezala. Begoña Durrutyren ilustrazio iradokitzaileek osatzen dituzte Uxue Alberdiren kontakizunak. #plazerhutsa
-
Eneko Sagardoy eta Vito Rogadoren #oparia jaso berri dugu Viktoria Eugeniako dantza-aretoan: "Emakume baten borroka eta metamorfosia". Gizarteak ezarritako genero- eta klase-arauei ezin uko egiteaz, "normala" izan beharraren minaz, familiaren barruko eta kanpoko botere-harremanen ondorioez... Lan mardula, aktoreek erabat sinesgarri eskainia, eszenaratze soil eta eraginkor baten bidez #plazerhutsa #antzerkia #munstroak
-
Zerutik gertu ez dela ondo egoten kantatzen du Ruperrek. Bera entzunez lurrean eserita, ordea, ezin hobeto... #plazerhutsa
-
Ohar bat, #Hizlandia podcastaren azken atala entzuteko asmoa duenarentzat: Atala entzun bitartean, ezingo duzu beste ezer egin, hain estu kateatzen zaituzte Arantxa Iturberen gogoetek eta Jose Luis Otamendiren ahotsak, Anariren "Gari eta goroldiozko"ren orrietan barrena zaramatzatenean #plazerhutsa
https://www.berria.eus/podcastak/hizlandia/arantxa-iturbe-anari-alberdiren-gari-eta-goroldiozko-liburuaz_6382909_110_S.html