#marinaledanlanetabizi — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #marinaledanlanetabizi, aggregated by home.social.
-
«Talde bat gara, denok gauza bera lortzeko borrokatzen gara, denok ditugu balio berak eta komunikazio asko. Landarik gabe honek ez du funtzionatzen. Oso sentimendu polita da horrelako proiektukoa izatea. Herriarekin neure harri-koskorra jartzen ari naizela ere jakitea».
Verónica Tejada, administraria da kooperatibako ontziratzailean.Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Arazoa da jende hori zoratuta dagoela, ez baitauka zentzurik dena laborantza intentsiboa jartzen duen eta inolako lanik sortzen ez duen tipoari saltzeak, honek ematen duen lanarekin. Gainera, hemen dirua ez du inork eramaten, hemendik ateratzen den dirua enplegua sortzeko eta gauzak martxan jartzeko da. Hemen ez dugu dirurik banatzen, lan egitera datorrenarentzat soldata baino ez».
Antonio Romero, kooperatibista.Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Hau da Marinaledako birika, herri osoari gosea asetzen diona. El Humoso edukitzeari esker, emigratzeari utzi diogu, herriak gauza gehiago ditu eta jendeak ondasun gehiago. Azkena izango litzateke aterarazten bagaituzte, beharrezkoa bada, gure bizitzarekin defendatuko dugu».
Maricarmen Rodríguez Saavedra.Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Guk lan egin nahi dugu, lasai utz gaitzatela eta lurra Andaluziakoa izan dadila, ez dadila inorena izan», Manolo Martín.
Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Hau guk sortu dugu, lehen hau ez zegoen» esan du landaren arduradun eta hasieratik kooperatibista den Antonio Romerok alkatxofa-sail handi baten aurrean.
Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari