#sareaklurrari — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #sareaklurrari, aggregated by home.social.
-
12 urte daramagu teknologia eta ekonomia eraldatzaileekin proiektuak sustatzen, gure kooperatiba barne.
Ildoa lantzen jarraituko dugu, ziurgabetasunari komunitatearen eta kooperatibismoaren boterearekin erantzunez.
Beti bidelagunekin @Teks @Torrekua @koopfabrika @koop57eh @Olatukoop
-
Igande arratsaldea da, etxean lasai bazaude edo datorren asteko bazkari eta afariak planifikatu eta prestatzen ari bazara, entzun #Marinaleda herriko jornaleroek astelehenez jabetzeko gaur egun arte egin duten bidea [cas]:
https://www.ivoox.com/en/marinaleda-utopia-no-es-sueno-el-audios-mp3_rf_133608336_1.html
#CarneCruda|ren podcastean, datorren etorkizunari aurre egiteko antolaketa kooperatiboa azaltzen dute, tartean, gure @oscarmoron
-
Larunbatean @Amillubi proiektuaren festa.
Etorri, lurreratu eta saretu!
Azken informazioak, @argia: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2870/amillubiren-festa-maiatzaren-11n
Sarrerak erosteko: http://amillubi.eus
#AmillubiLurraTaupaka #SareakLurrari #ESE #errizoma -
Kooperatibaren 2023ko mozkinetatik proiektu eraldatzaileentzat bideratzen dugun #IPDK|ren zati bat, lurraren jabetza kolektibizatu eta elikadurarako erabili nahi duen @Amillubi proiektuari eman diogu.
Egin zure ekarpena: https://amillubi.coop57.coop/
#ESE #Koop #SareakLurrari
Bide batez, animatu eta etorri Udaberriko Festara!
https://amillubi.eus/2024/04/23/udaberriko-lurra-taupaka-festa/
#AmillubiLurraTaupaka #OparotasunaDenontzat! 🌾 -
«Talde bat gara, denok gauza bera lortzeko borrokatzen gara, denok ditugu balio berak eta komunikazio asko. Landarik gabe honek ez du funtzionatzen. Oso sentimendu polita da horrelako proiektukoa izatea. Herriarekin neure harri-koskorra jartzen ari naizela ere jakitea».
Verónica Tejada, administraria da kooperatibako ontziratzailean.Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Arazoa da jende hori zoratuta dagoela, ez baitauka zentzurik dena laborantza intentsiboa jartzen duen eta inolako lanik sortzen ez duen tipoari saltzeak, honek ematen duen lanarekin. Gainera, hemen dirua ez du inork eramaten, hemendik ateratzen den dirua enplegua sortzeko eta gauzak martxan jartzeko da. Hemen ez dugu dirurik banatzen, lan egitera datorrenarentzat soldata baino ez».
Antonio Romero, kooperatibista.Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Hau da Marinaledako birika, herri osoari gosea asetzen diona. El Humoso edukitzeari esker, emigratzeari utzi diogu, herriak gauza gehiago ditu eta jendeak ondasun gehiago. Azkena izango litzateke aterarazten bagaituzte, beharrezkoa bada, gure bizitzarekin defendatuko dugu».
Maricarmen Rodríguez Saavedra.Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Guk lan egin nahi dugu, lasai utz gaitzatela eta lurra Andaluziakoa izan dadila, ez dadila inorena izan», Manolo Martín.
Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
«Hau guk sortu dugu, lehen hau ez zegoen» esan du landaren arduradun eta hasieratik kooperatibista den Antonio Romerok alkatxofa-sail handi baten aurrean.
Argazkia: Rafa del Barrio.
#MarinaledanLANetaBIZI #SareakLurrari -
[Marinaledako kooperatibak] «arrakasta eta garapen-eredua dira, biztanleria lurraldera finkatzen duena».
#Marinaleda #ESE #talaiosAndalucia #SareakLurrari
Óscar García Jurado talaioskidea, ekonomialaria eta Marinaleda Coop.eko aholkularia. @ElSaltoDiario|ren erreportajean:
[cas]
https://www.elsaltodiario.com/agricultura/junta-andalucia-vs-marinaleda-humoso-utopia-tierra-agricola-colectiva-punto-del-desalojo -
Harro zabaldu nahi dugun ardo eder honek ardaztutako interkooperazioa posible delako; Imanolek lurretik egina, AEK eta Biba Ardoak kooperatibakk elkarlanean jarri dituena, eta gure lanarekin digitalitatea Euskal Herri osora iristeko baliatzen duena.
#korrika
#harroherri
#SareakLurrari
#ESE #KoopOnline dendan eta Euskal Herri osoko tabernetan salgai.
(Zure tabernan ez badago, eskatu)
https://bibaardoak.eus/producto/mendiko-korrika-2024/ -
Gaur kooperatibaren urteko lehen #BatzarOrokorra egin dugu, solastu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko momentua.
Besteak beste 2023ko kontuen lehen balorazioa eta banaketa egin, eta bi lan-bazkidetza berri formalizatu ditugu
Gero noski bazkariarekin ospatu dugu lan-komunitatea.
#SareakLurrari #koop #ESE 🌾 -
Inauterien alde paratuko gara beti.
#SareakLurrari #ZubitakoIñotik -
«Gure sustraiak ilunpean daude» zioen gure erreferente Ursula K. Le Guinek, ilunpetik elikatzen gaituen lurrean. Horregatik, 2024 urtean sareak lurrari lotzeko, proiektu digital eta kooperatiboak landuz gure lan eta asmoak indartuko ditugu.
http://talaios.coop
#SareakLurrari #OparotasunaDenontzat!