#itzulpenak — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #itzulpenak, aggregated by home.social.
-
GALDERA: Blogean #gtranslate plugina daukat instalatuta, eta menu bat sortzen du erabiltzaileak edozein momentutan pantailan ikusten ari dena edozein hizkuntzatara itzultzeko.
Plugin hori kendu nahi dut Googleri jaten ez emateko. Badakit existitzen dela #Elia plugin bat Wordpressentzat, baina ulertu dudanez ez da erabiltzaileari #itzulpenak egiten uzteko.
Badakizue antzeko zerbait ote dagoen bertoko teknologia erabiliz? @ileturia @elhuyar #itzulpenautomatikoa #wordpress #plugin
-
6. #LocJAM maratoierako proposaturiko "Not Enough Time" (Denboraz larri) jokoaren euskarazko itzulpena. Pixel estiloko abentura-joko bat da.
Egileak Andrea Cerbone, Paolo Cotrone eta Giuseppe Sellaroli (@apicici) dira.
Ondo pasa!
-
Ezagutzen al duzue Openreads (@openreads)?
Irakurtzen ari zareten edo irakurtzeko dituzuen liburuen jarraipena egiteko tresna librea da. Bookwyrm instantzietatik, Paperjale esaterako, eta Open Library liburutegitik inporta daitezke liburuak.
Euskarazko itzulpena abian da, eta iradokizunak zein berrikuspenak jasotzeko prest dago. Laguntzeko prest bazaudete, joan Weblate-ra: https://hosted.weblate.org/projects/openreads/app-strings/eu/ Kate guztiek pantaila-argazkiak dituzte, benetan eskertzekoa!
-
Hilabete baten buruan LocJAM 6 hasiko da. Abentura-joko bat 96 ordutan hainbat hizkuntzatara itzultzeko maratoia, eta aurten, ingelesa abiapuntu-hizkuntza bezala.
Apirilaren 10etik, apirilaren 14ra arte. 3500 hitz, TXT formatuan.
Euskarazko itzulpenean parte hartu nahi? Batu gaitezen!
Informazio gehiago: https://itch.io/jam/locjam-6