home.social

#farmaziabeltza — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #farmaziabeltza, aggregated by home.social.

  1. 'Herio Anderearen trapupean'

    etzi.pm/herio-anderearen-trapu

    «Piraten ahala protesta gisa hedatu da egundaino, eta halaxe erakutsi du Asia hego-ekialdeko demokraziaren aldeko gazte mugimenduak, Jolly Roger bandera bere egin duenean»

    Botika berria kaleetan zabalduko du @FarmaziaBeltza|k, eta @raki bidez komikiaren atarikoa ekarri dugu Etzira aurrerapen moduan.

    Zorionekok gu, irakurri, gozatu eta DENOK BAT oihukatu! 🏴‍☠️

    #Piratak #Botikak #FarmaziaBeltza #Komikia #MarcusRediker #DavidLester #Etzi

  2. 'Herio Anderearen trapupean'

  3. 'Herio Anderearen trapupean'

  4. 'Herio Anderearen trapupean'

  5. 'Herio Anderearen trapupean'

  6. Herio Anderearen trapupean

    Botika… zera, komiki berria argitaratuko du Farmazia Beltza artefaktu definiezinak datozen asteetan. Bai, Farmazia Beltza argitaletxe deitzea sinplifikazio hutsa da, beharrezkoa botikagintzan iniziatu gabekoentzat, eta RA-KI elkartearen laguntza izan du, herritarron historia, kapitalismoaren sorrera eta itsas-abentura uztartzen dituen Herio Anderearen trapupean botika ederra euskaraz izan dezagun.

    Zorionekoak gara, euskal ediziorako Marcus Rediker eta David Lesterren eskuzabaltasun osoa izan dugulako, eta gainera bonus bezala atariko bat idatzi digutelako. Hemen duzue, komikia esku artean izan aurretik, atarikoa aurrerapen gisa. Gozatu!

    Euskal edizioren atarikoa

    Marcus Rediker eta David Lester

    Guretzat plazer hutsa da euskal irakurleak agurtzea Under the Banner of King Death liburuaren itzulpen berri honez bidez. Liburuak ezagutu duen zazpigarren hizkuntza da zuena; eta hain itsas tradizio handia duen herri batengana iritsiko dela jakitea bereziki zaigu laket. Euskal marinel ausartak aitzindari izan ziren Erdi Aroan baleen ehizan, bai eta bakailaoa arrantzan ere Atlantikoan, XVI. mendearen hastapenean. Itsasoak garrantzi handia du oraindik zuentzat: historian eta identitatean duzue txertatuta eta, hain zuzen horrengatik, ziur gaude oihartzuna izango duela zuengan. Tiraniaren aurka borrokatu zuten piraten bizitzarekin bat dator Under the Banner of King Death-en arte ilun eta gordina. Guretzat ohorea da Euskal Herriko komikiaren gorakadarekin bat egitea. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu David Zapiraini eta Farmazia Beltzari, liburuaren itzulpenagatik.

    1710eko eta 1720ko hamarkadetako Atlantiko piratak —“Jolly Roger” bandera beltza sortu zuten pirata klasikoak, alegia— heroi herrikoiak izan zirela eta hala izaten jarraitzen dutela diogu dugu liburu honetan. Haiek, beren askabide harrigarria horretan, demokraziaren eta berdintasunaren printzipioen arabera antolatu zituzten ontziak: kapitaletik, estatutik eta arau sozial errepresiboetatik at. Marinel txiro eta esplotatu haiek nazkatuta zeuden armada eta merkataritza-ontzietako lan-bizitza zapaltzaileaz, eta horren aurka altxatzea erabaki zuten. Itsasoan lapurreta egiteko debekuari muzin egin, eta beren ontziak modu berri eta autonomo batan antolatu zituzten. Itsasontzietako kapitainek tripulazioen gaineko botere ia absolutua eta langile txiroek inolako eskubiderik ez zuten garaian, piratek ezohikoa egin zuten: kapitainak eta ofizialak aukeratu.

    Itsasontziko kontseiluak ematen zien burujabetza piratei, eta itsasontziko kide guztiak hartzen zituen kontuan. Erabaki kolektiboak hartzen zituzten, denek denen mesedetan. Etnia eta arraza ugaritako piratek nazionalismoa baztertu zuten, eta horren araberako bandera bat sortu zioten kolore askotako eskifaiari. Mary Reed eta haren gisako emakume ausartek ere askatasuna aurkitu zezaketen itsasontzi piratan.

    Itsasoan ordainsari barregarrien truke truke lan egiteaz nazkatu eta pirata bihurtu ziren marinelek haiek soldata deuseztatu zuten eta berdintasun harrigarrian aritu ziren, arriskuan elkarren senide eta bazkide bihurturik.

    Begi, beso edo zango falta ziren marinel mutilatuak hirietako portuetan, besteak beste Bilbon eta Baionan, eskale gisa agertzen ziren garaian, piratek elkar zaintzen zuten; gizarte segurantzaren moduko sistema bat ezarri zuten adinduak eta elbarriak babesteko. Eric Hobsbawm historialariak ezarritako bidelapur sozialen mailan sartzen dira piratak: legea urratzen zuten baina baina biztanle gehienen babesa zuten, agintarien klaseari eta estatuari eraso egiten zietelako. Itxura guztien arabera, erresistentzia ekintza ausart horiek izan dira, hain zuzen, piratak belaunaldiz belaunaldi maitagarri bihurtu dituzten arrazoi nagusiak.

    Piraten ahala protesta gisa hedatu da egundaino, eta halaxe erakutsi du Asia hego-ekialdeko demokraziaren aldeko gazte mugimenduak, Jolly Roger bandera bere egin duenean. Sinbolo horren gauzatze berriena Japoniako anime batean ageri da. Pirateriak kultura herrikoi eta politiko globalean eragiten jarraitzen duela adierazten du horrek. Etorkizunean, euskal irakurleen ahotik ikasi nahiko genuke piratek eta Jolly Rogerrek zer esan nahi duten. Bihur dezagun piraten elkartasun oihu hura, “Denok bat”, gure lelo.

    Marcus Rediker eta David Lester.

    Pittsburgh. Vancouver. 2025eko urrian.

    #DavidLester #FarmaziaBeltza #kapitalismoa #Komikiak #MarcusRediker #piratak

    https://etzi.pm/herio-anderearen-trapupean/

  7. Herio Anderearen trapupean

  8. Herio Anderearen trapupean

  9. Herio Anderearen trapupean

  10. Herio Anderearen trapupean

  11. Gipuzkoa, 1000 urte

    Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
    Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika editore.
    Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
    ISBN 978-84-123140-9-0

    Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.

    Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
    Prozesu horrek osatzen du Historia.

    Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere.

    Hori dela eta, liburu honek badu alde aldarrikatzailea, Barrena beraren aldarria, hain justu. Izan ere, artikulu sorta batek Elena Barrena Osoro irakasle, mentore eta ikertzaile hartzen du ardatz (Zapirain, Landaberea eta Arrietaren artikuluak); beste batzuk, berriz, Barrenak aztertu esparru historikoan kokatzen dira, ikerketa berriak burutuz (Mendizabal eta Irixoarenak); azkenik, (Marinek eta Achonek) Elenarengandik jaso ikuspuntua Historia ikertzeko, ildo historiografikoa sortzeko, erabiltzen dute. Azkenik, wikipediaren sarrerako lotura prestatu du Irasuegik.

    Ereiten enpresak bultzatu ekimena, Raki elkarteak liburu bihurtu eta Farmazia Beltzak argitaratu du.

    #ElenaBarrena #Ereiten #FarmaziaBeltza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #historia #Iputza #liburuak #wikipedia

    https://etzi.pm/gipuzkoa-1000-urte/

  12. Gipuzkoa, 1000 urte

  13. Gipuzkoa, 1000 urte

  14. Gipuzkoa, 1000 urte

  15. Gipuzkoa, 1000 urte