home.social

#57da — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #57da, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Bonus track (2): Eta Santi Leoné @Farrcostar|en #LiztorMutanteak (Susa), noski: pop kultura, giza-harremanen sakonuneak, ironia fina... eta askoz gehiago udaberri honetan publikatu zen ipuin-liburu honetan argia.eus/argia-astekaria/2788 #57DA #DurangokoAzoka

  2. Bonus track (1): Goiatz Labandibarren #Amez (Alberdania) ere oso aukera ona da aurtengo ipuin liburu bat nahi izanez gero. Elkarrizketa honetan ulertuko duzue zergatik argia.eus/argia-astekaria/2799 #57DA #DurangokoAzoka

  3. Nobela ala ipuina? #DurangokoAzoka-n jada irabazteko ezer gutxi geratzen denez, literaturaren historiako debate klasiko batean galtzaile atera izan den generoaz ariko gara gaur: ipuinaz argia.eus/albistea/ipuin-batea #57DA

  4. Bonus track: #Natasha (Koldo Almandoz / Aritz Trueba) ere asko gustatu zitzaidan, baina bere garaian hau idatzi nuenez (eta aurtengo nobedade-kopurua ikusita) ez dut sartu, must bat den arren blogak.argia.eus/boligrafo-gor #57DA #DurangokoAzoka

  5. Sasoiko dago euskarazko komikigintza, nabaritzen da #DurangokoAzoka-n ere.

    Landakon ez galtzeko osatzen ari garen ibilbideetako laugarrenean, aurtengo zenbait album (ez daude diren guztiak, noski; baina dauden guztiak badira) argia.eus/albistea/komiki-azok #57DA

  6. 🧠 Gauza guztiak birpentsatu behar ditugun garaiotan, ez da harritzekoa saiakerek pisua hartu izana euskarazko liburugintzan. #DurangokoAzoka-n aurten aurki daiteke sorta interesgarri bat argia.eus/albistea/pentsatzeko #57DA

  7. #57DA

    Gaur, duela 22 urte, #UztailOparoOstean (2000) esperimentala, @[email protected], #CD formatoan, lau pista batean grabatua, aurkeztu zen.

    @[email protected] digitalizatu eta saretu zuen, entzungai hemen. Eskerrik asko

    badok.eus/euskal-musika/uztail #music #literature

  8. 🕵️Gorpua hor zegoen iritsi naizenerako, benetan: Landakoko parkingean sartu, aparkatu eta parez pare aurkitu dut, patata-zaku bat bezala lurrean botata.

    🔎Aurtengo nobela beltzei errepasoa eginez agertuko da, agian, #DurangokoAzoka-ko hiltzailea argia.eus/albistea/nor-da-dura #57DA

  9. Euskal pizkunde interplanetario berri baten atarian gaude? #DurangokoAzoka-ren lehen egunean, fikzio espekulatiboaren aurtengo uztari errepasotxoa #57DA argia.eus/albistea/zientzia-fi

  10. 🎉 Bihar @durangokoazoka​ko @kabiadurango​n emango ditugun bi aurkezpenak prestatzen ari gara:

    @memeka.eus, euskarazko meme sortzailea 😜
    ⌚ 17:30 - 17:45

    #Baleafunk Musika eta podcast libreen plataforma 🐳 🎧
    ⌚ 17:45 - 18:00

    #57DA #eztanDA #DurangokoAzoka #DA

  11. Aurtengo @durangokoazoka-n, @kabiadurango gunean minutu batzuk izango ditu Abaraska taldeak bere lana azaltzeko. Abenduaren 7an, beste aurkezpen interesgarri askorekin batera! #57DA #eztanDA!

  12. 🎉 Zein ondo! Uste nuen #57DA​n aurkeztuko zela, baina Abdurazak Gurnahen #Paradisua liburudendetan dago euskaraz dagoeneko! Bihar bertan ez bada, etzi erosi behar dut elkar.eus/eu/liburu_fitxa/para