#ultzama — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #ultzama, aggregated by home.social.
-
Manuel Irurita, Lleidako eta Bartzelonako apezpiku izandakoa, #ultzama-rra zen, #Larraintzar-koa.
Ez zen orok maitatua, 1936an fusilatu edo betiko desagertu bide zen-eta. Hori bai, apezpiku ordenatzean, 1927an, herritarrek #euskara-z paratu zioten oroigarria sortetxean.
-
Zoko-mokoetan ahazturik dauden euskal testu zaharrak biltzen eta salbatzen ibiltzen naizenez, gaur #Bilintx-en bertso ezagunen kopia hau eman didate, #Ultzama-ko etxe batetik aterea.
Kaligrafia zoragarria da, nire ustez: ume bat? eskola gutxiko norbait?
-
1756. urtea. Hargingoan dabilen aprendizak maisuari galdemodua:
-"Orquin" ala "Orkin" idatzi behar al da?
-Ufa! Ez zekiat, motel. Eta Euskaltzaindirik ez, galdetzeko. Asmatu gabe zegok oraindik.
-Tira, nolabait moldatuko beharko, orduan.ESTA CASA LO HIZO HAZER PEDRO DE ORQKIN EL AÑO 1753
-
Ikusten Alkozko Gurutzeneko ataburua?
Bada, Nafarroa Garai osoan euskaraz dagoen bakarra da, nik dakidala.
"Martin de Salak egina. 1735"