home.social

#saresozialak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #saresozialak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Metaren tranpa berria hedabideentzat: nirea nire, ta zurea gure

    Badatoz Meta One ordainpeko planak: ordaindu argitaratzearren, eta eman lizentzia mugagabea Metari hedabidearen edozein eduki erabiltzeko, Metan jarritakoa zein ez.

    teknopata.eus/2026/10/meta-one

  2. “Edukiz betetzaileak”

    Eduki betetzaileak. Influencer horientzako izendapen hori proposatu du Leire Narbaiza lagunak Argian. Eta zer nahi duzu esatea, ezin adosago nago! Hor behean jarrai dezakezu elkarrizketa, nahi baduzu!

    teknopata.eus/2026/10/edukiz-b

  3. AVANTE agentziak #EGM audientzia azterketaren azken emaitzen hustuketa bat zabaldu berri du. Kontu tristeagoen artean, datu pozgarriak ere baditu: #Instagram en irismena (EAE mailan) populazioaren %37 bueltakoa da. Oso-oso urruti 'jende GUZTIA hor dago™️' tik.
    -Asko da? Bai.
    -Jende guztia? Ez.
    -Jende gehiena? Ezta ere.

    Gainera, Vocento maldan behera doa, eta Euskadi Irratia EAEko 2. entzunena omen da, SERen atzetik eta Radio Euskadiren gainetik.

    #albisteonak #saresozialak #hedabideak

  4. Izarkom eskola 😈 euskal Fedibertsoa:

    Prest dago dagoeneko Izarkom eskolako hurrengo saioa. @Ziharae Enbeita Gardokiren laguntzaz sare sozial digitalen arteko ezberdintasunak aztertu eta euskal fedibertsoan murgilduko gara. Bazatoz?

    ➡️ izarkom.eus/ekitaldiak/sare-so

    #izarkomeskola #telekomunikazioburujabetza #adiseinaleari #saresozialak #fedibertsoa @enpresabidea @HamaikaTb @ueu_orokorra

  5. ⏳ Apirilaren 9a gure ikastaroetan izena emateko azken eguna

    TaPuntu ikastaro eskaintza:
    🕸️ Erabiltzailearen esperientzia hobetu zure webgunean
    🎥 Ikasi sareetan arrakasta duten bideoak egiten
    🫂 Zaintza espazioa lan esparruan barneratuz
    📢 Komunikazio plan bat garatzeko gakoak

    ℹ️ www.TaPuntu.eus/ikastaroak
    💬 [email protected]

    #Erabiltzailea #Esperientzia #WordPress #SareSozialak #Bideoak #Zaintza #Komunikazioa #KomunikazioPlana #Apirila #Formazioa #TaPuntuIkastaroak

  6. Asteburuan Compostelan izan nintzen #Fedibertsoa hedatzen hango toki komunikabideen artean. Primeran hartu ninduten eta uste dut oinarri sendoak ezarri genituela sare osasungarriak hedatzen joateko.

    🎶 Troula lalo lalo lalo 🎶
    🎶 Troula lalo lalo lalo 🎶

    Grazas pola oportunidade, @mediosengalego @localgalega @nosdiario.gal @xornaldaestrada @xornaldecompostela @Lindeiros @Radiofene @Temposdixital @moderacion

    teknopata.eus/2026/04/toki-kom

    #tokikomunikabideak #saresozialak #Mastodon

  7. Osakidetza Whatsappen: inor ez bolantean

    Osakidetzak kanpaina abiatu du herritarren osasunarekin lotutako komunikazioak Zuckerbergen Whatsapp bidez egiten hasteko.

    teknopata.eus/2026/03/osakidet

  8. Zeintzuk dira egunerokoan erabili ohi dituzun sareak? Beste sarerik? #saresozialak

  9. #Ikastaroa

    #AdimenArtifiziala
    #Publizitatea egiteko
    #GoogleAds eta #Saresozialak euskarrietan.

    #EnpresaDigitala
    #DiruPublikoa
    #BertakoEnpresak

    Euskal erakunde publikoak Euskal Herriko komunikazio ekosistema lurperatzen tematzen, ikastaroz ikastaro.

    Euskal komunikazio eta publizitate agentziak eta euskal hedabideak sustatu ordez, akritikotasun absolututik Silicon Valleyko soziopaten negozioa sustatzen gure zergen diruarekin.

    #AbandonAllHope

  10. Sare sozial komertzialak: bi urrats txiki askatzen hasteko

    Sare sozialetatik irtetea zaila da, baina ez dago zertan bat-batean egin. Pausu txiki batzuk egin daitezke 'detox' prozesua hasteko.

    teknopata.eus/2026/02/sare-soz

  11. RE: mastodon.social/@lamarea/11586

    ❤️ Gero eta proiektu gehiagok baloratzen dute modu positiboan sare antisozialetatik alde egin izana! Zaindu dezagun elkar.

    #SareSozialak #Facebook #Instagram #X #Fedibertsoa #Burujabetza

  12. 530 milioi euroko isuna eta sei hilabete geroago, #TikTok aplikazioak jarraitzen du erabiltzaileen datuak Txinara bidaltzen. Europar Batasunak ezarritako neurrien aurkako errekurtsoa ebazten den bitartean, Datu Pribatuak babesteko Espainiako Agentziak 'erabiltzaileentzako gomendio' lauso batzuk eman ditu.

    aepd.es/prensa-y-comunicacion/

    #saresozialak #datuak #babesa #pribatutasuna

  13. 🎄 Gabonetako kanpaina bete betean burutu dugu Izarkom eskolako 4. saioa. Mirene Berian pediatra eta altxa buruako kideak ohartarazi digu pantailek haur eta gazteen osasun eta heziketa hankaz gora jarri dezaketela 🎁 Beraz, bi aldiz pentsatu opariak egin baino lehen! Laster Hamaikan ikusgai 📺

    #izarkomeskola #AdiSeinaleari #mugikorra #pantailak #altxaburua #saresozialak #telekomunikazioburujabetza @HamaikaTb @enpresabidea

  14. RE: indieweb.social/@laurenshof/11

    Itxura denez Facebooken estekak partekatzeagatik kobratzen hasi nahi du Metak.

    Erabiltzaile batzuei mezu bat agertu omen zaie esanez abenduaren 16tik aurrera hilean bi esteka bakarrik partekatu ahal izango dituztela, ordaindu eta "Meta Verified" egin ezean.

    Oraingoz proba mugatu bat dela dirudi, baina honekin aurrera badoaz zer egingo dute Facebook erabiltzen duten hedabideek, instituzio publikoek eta abarrek?

    #SareSozialak #Meta #Facebook

  15. Aizue, kendu al duzue ya #X​ri #Twitter deitzeko ohitura?

    Ba joan praktikatzen, zeren dirudienez gauzatxoak baitatoz. Estatu Batuetako markagintza alorreko abokatu talde batek Twitter izenaren erregistroa bereganatzeko eskatu du, Muskek hamaika bider esan baitu ez duela berriz erabiliko.

    Beste sare sozial bat abiatzeko erabili nahi omen dute

    techbook-magazine.com/mobile-l

    #saresozialak #markak

  16. Europako Parlamentuak sare sozialak debekatu nahi dizkie 16 urtetik beherakoei plataformak adiktiboak izateagatik. Australian dagoeneko debekatu dituzte.

    theguardian.com/technology/202

    #SareSozialak #OsasunMentala

  17. RE: teknopata.eus/2025/11/hedabide

    TKMko aipuen funtzioa estreinatuko dut esateko blogean utzi dudala jasota lehengoan Metaren iragarkien inguruan ikusitako [beste] albiste eskandalagarri hura.

    Eta esateko oso urduri nagoela asteon 20 minututxo izango dudalako penintsulako hainbat toki komunikabidetako ordezkariei uzteko zertzeladatxo bat hedabideen eta sare sozialen arteko harreman toxikoaz. Ea zer ateratzen den, bidali fedibesarkadak, mese!

    @tokikom #premsacomarcal #hedabideak #saresozialak #harremantoxikoa

  18. Hedabideen eta sare sozialen harreman toxikoa. Publizitateko lehia.

    Metak aitortu du 2024an 16.000 milioi euro egin zituela iruzurrezko iragarkietatik. Horrela oso erraza dauka betiko hedabideekin lehiatzea!

    teknopata.eus/2025/11/hedabide

  19. Ni.eus posta elektroniko plataformako erabiltzailea naiz eta oso tresna ona iruditzen zait. #SareSozialak #postaelektronikoa #euskaraz

  20. Donald Trumpek 19 urteko seme Barron Trump jar lezake AEBetako #TikTok adarraren agintean, "guztiz #MAGA" bihurtzen dutela ziurtatzeko. Sare soziaoen bidezko mezu batean, Trump aita AEBetako gazteei zuzendu zaie, esateko "zor handia dutela berarekin, TikTok salbatu eta AEBetan geratzea ahalbidetu duelako".

    independent.co.uk/news/world/a

    #saresozialak #trump

  21. Nola erantzun WordPressetik Mastodoneko mezu bati

    Nola erantzun Wordpress blog batetik zuzenean Mastodon sareko tut bati, ActivityPub plugina erabiliz.

    teknopata.eus/2025/10/nola-era

  22. Xra ‘itzuli’? Erotuta ere ez!

    Lander Arretxeak dio beharbada Xra bueltatu beharra dagoela ultraeskuineko diskurtsoa orekatzeko. Nire uste urgentea da X eta beste sare komertzialak edukiz hustea.

    teknopata.eus/2025/10/x-itzuli

  23. Espainiako 83 hedabide batzen dituen AMI elkarteak salaketa jarri du Metaren kontra, merkatu publizitarioa apurtu eta erabiltzaileen pribatutasuna zein informazio eskubideak urratzeagatik.

    genbeta.com/redes-sociales-y-c

    #hedabideak #saresozialak #meta #desinformazioa #publizitatea

  24. Metak Instagrameko adin txikiko nesken argazkiak erabili ditu gizonezkoak Threadsera erakartzeko amu gisa

    Metak hainbat gurasok publikatutako adin txikiko alaben argazkiak erabili ditu gizonezkoei zuzendutako Threads zerbitzuaren iragarki sexualizatuak egiteko

    teknopata.eus/2025/09/meta-ins

  25. 💬 Sare sozial pribatiboetan zaude eta ez dakizu nola egin aldaketa? Fedibertsora salto egiteko lehen urratsak
    📆 Irailak 26 (9:30-13:30)
    Asko eta asko gara sare sozial komertzialek gure jendartean sortzen duten kaltearen kontzientzia hartu dugun enpresa, eragile eta erakundeak. Ikastaro honetan sare sozial «osasungarrietara» trantsizioa egiteko gakoak ezagutuko dituzu.

    ✔️Eman izena: tapuntu.eus/ikastaroak/saltofe

    #saresozialak #fedibertsoa #trantsizioa #ikastaroa #TaPuntu

  26. #Meta​k eta #X​k bezala, #Trump administrazioaren irizpideei jarraiki, #LInkedin sareak ere arraza eta generoarekin lotutako irainen aurkako babesa erretiratu du bere erabilera baldintzetatik.

    opentermsarchive.org/en/memos/

    #saresozialak #gorrotoa #babesa

  27. The Guardian eta La Vanguardia Xtik irtetea ez da keinu sinboliko bat bakarrik. Erabaki hori benetako arazo bati erantzuten dio: plataforma pribatibo handiek ez dute eskaintzen informazioa elkarbanatzeko ingurune seguru eta kalitatezkoa etzi.pm/hedabideak-fedibertsoa

    #BurujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #InternetDemokratikoa #SareSozialak #Teknologia

  28. 💻 Posible al da sare sozial bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzea?

    🌱 Hemen duzue, burujabetza teknologikoaren bidean lehen urratsak emateko beharrari buruzko begirada bat etzi.pm/x-ren-lehen-twitter-ak

    👇 Laburpena, ⛓️ hari honetan.

    #BurujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #InternetDemokratikoa #SareSozialak #Teknologia

  29. Hona hemen, nire lehenengo ekarpena @etzipm berrituari. Zuon interesekoa izatea eta hausnartzeko baliozkoa izatea espero dut:

    ✍️ X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman? etzi.pm/x-ren-lehen-twitter-ak

    #Fedibertsoa #BurujabetzaTeknologikoa #SareSozialak #InternetDemokratikoa #Teknologia

  30. RAP neurriak, kontraesanak saihesteko bide aproposa dira, eta Etzi.pm blog kolektiboan eta proiektuaren zabalpen tresnetan neurri hauekin bat egiten dugu.

    Komunikilo blogeko posta ekarri dugu1, euskaraz modu errazean azaltzeko:

    Hona hemen hiru ekintza komunikatibo soil kapitalismo kognitiboa neutralizatzeko eta kultura libre digitala koherentziaz eta sinpletasunez sustatzeko.

    Nahiz eta estrategikoa dirudien tresna horiek erabiltzen dituen jendearengana iristeko erabiltzea, hori ez da arrazoia lehenesteko edo legitimatzeko.

    Erakunde batek hedabide horietan presentzia badu, munstroa gehiago elikatu gabe eta komunikazio askeago eta osasuntsuagoetarako bidea irekiz trantsizioa egiteko modua dago.

    Eta hiru urratsetan bakarrik!

    1. Erabili sustatu gabe
    2. Saihestu eduki esklusiboa
    3. Diru-ekarpenik ez egin

    Datozen asteetan lanketa egingo dugu Talaios kooperatiban RAP+ kanpaina euskaraz ere egon dadin, alez ale, gure espazio digitalak eraldatu eta askatzeko asmoz.

    1. Medidas de la RAP para evitar contradicciones 2024 komunikilo.org @titi
      CC BY-SA 4.0
      ↩︎

    https://etzi.pm/rap-neurriekin-bat/

    #Fedibertsoa #netiketa #publizitatea #sareSozialak #teknologia

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.