home.social

#samina — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #samina, aggregated by home.social.

fetched live
  1. :elegose: Kaixo taldekideok!

    Ze moduz daramazue #Samina? Batzuei kontrako eztarritik joan zaizuela irakurri dugu egunotan. Bada, animo! 💪

    📖 Maiatzeko liburua zein izango den aukeratu behar dugu:

    * Aparilak 19-25: proposamenak jaso #2021MaiatzekoProposamenak traolan.
    * Apirilak 25-Maiatzak 2: inkesta bete.

    Badakizue zeintzuk izango diren proposatuko dituzuen liburuak? 🤔

  2. @mikelgs egia esango dizut: prokastinatzen ari naiz. Irakurtzen ari naizena ulertzeko zailtasunak ditut eta paragrafo berberak bi eta hiru aldiz irakurri behar izaten ditut. Nahiko nekagarria egiten zait 😅

    Bukatu nahi dut, baina ez dakit lortuko ote dudan... #Samina

  3. Gaur #Samina liburua itzuli dut liburutegira, ez nintzen gustura irakurtzen ari 😅 Zuen iruzkinak gustura irakurriko ditut 👍 Adibidez, deigarria iruditu zait presoner hitza eta ez dut ondo ulertu zergatik jartzen zuen "Mne" batzuetan (Pff, edo bah moduko interjekzioa?). Ez naiz oso irakurle ona, honekin ezin izan dut jjj

  4. :elegose: Azkenean esku artean daukat @elegose irakurle taldean apirilean irakurriko dugun liburua: Marguerite Durasen #Samina. Goazen!

  5. @mikelgs bueno, zerbait galdu izanaren sentsazioarekin bukatzen badugu "La douleur" ikusi genezake behin #Samina irakurrita 😂

    Hemen filmaren fitxa filmaffinity.com/es/film520853

  6. "Aliatuak ailegatu bezperan fusilatuak. Hori gertatzeko ordu batzuk falta zirela, eraila izatea. Zertarako? Esaten da: Konta ez dezaten", #Samina, Marguerite Duras.

  7. @mikelgs kontatzen duena ez ezik, nola kontatzen duen ere itogarria da, ezta? Lehena hasi baino ez dut egin eta esaldi laburrek laguntzen dute bilatzen duen horretan #Samina

  8. Ehun urteko aldea dago, gutxi gorabehera, liburu hauek kontatzen dizkiguten zera horien artean. Louise Michelen gutunak 1850ean hasten dira eta Marguerite Durasen (h)istorioak 1944ko Paris okupatuan.

    Hasi orduko, uste dut, bietan aurkituko dudala irakurketa latza.

    #Samina-ri ekingo diot, bada.

  9. Hasi naiz #Samina irakurtzen, baina kostatzen ari zait. Itogarria

  10. :elegose: Kaixo taldekideok!

    Apirilak 5 ditu eta dagoeneko badakigu zein den irakurri nahi dugun liburua:

    📖 Samina, Marguerite Duras erein.eus/liburua/samina

    Ohikoa den bezala, liburuaren izenburua erabiliz komentatuko dugu irakurketa #samina

  11. :naziez: Literatura unibertsala bildumako bat proposatuko dut apirilerako. Aspaldi irakurri nahi nuen testu bilduma hau #2021ApirilekoProposamenak.

    Sei testuz (bi fikziozkoak) osatutako bilduma, okupazioak sortutako saminaz. #Samina, Marguerite Duras idazle, gidoilari eta zinema zuzendari frantziarrarena erein.eus/liburua/samina