#o11 — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #o11, aggregated by home.social.
-
#O11 beharrezkoa ote den zalantzan jartzen dutenentzat:
Biomedikuntzako eta biologiako 8 milioi artikulu aztertuta ikusi dute, sinatzaile nagusia emakumea bada, gizona izanda baino 7-15 egun gehiago igaroten dituela berrikuspenean. Ibilbide osoan 350-750 eguneko tartea izan daiteke; horrek emakumeen karrera moteldu dezake.
https://www.the-scientist.com/women-s-research-papers-spend-longer-under-peer-review-than-men-s-74078
#emakumeakzientzian #matxismoa -
👩🔬 #O11: Emakumeak Zientzian aliantzak Emakumeak Zientzian Manifestua argitaratu zuten atzo. Dokumentuak desberdintasunei ikuspegi intersekzionaletik eta sustraitik heltzeko konpromisoa adierazten du 🗞️ ⤵️
https://l.eus/ElhuyarZientzia_EEZZmanifestua -
#O11 Etorkizuneko zientzia inspiratzeko ekintzak proposatu ditu #emakumeakzientzian aliantzak, manifestu baten bidez:
https://zientzia.eus/artikuluak/emakumeak-zientzian-manifestua/ -
#O11: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Emakume zientzialarien ahotsak, #Ekinean:
Eider Nuñez Viadero: “Zerbait zoroa edo oso ausarta ikertu nahiko nuke, baina finantziazioak baldintzatzen du” 🗞 https://l.eus/ElhuyarZientzia_ekinean3
-
#O11: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Emakume zientzialarien ahotsak, #Ekinean:
Irati Mitxelena Balerdi: "Lehiakorra izatea ondo dago, izan behar denean" 🗞 https://l.eus/ElhuyarZientzia_ekinean2
-
#O11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Etorkizun bidezkoagoa lortzeko bidean, ezinbestekoa da emakume ikertzaile gazteei arretaz entzutea. #Ekinean:
👉 Nazareth Torres Molina: "Beti egon dira zientzia egin duten emakumeak" 🗞 https://l.eus/ElhuyarZientzia_ekinean1
-
👩🔬#O11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Aurtengoan, AAn jarri da arreta, etorkizun inklusiboa bermatzeko palanka izan daitekeelakoan:
📱 Emakumeek gutxiago erabiltzen dute AA, ardura etiko eta ekosozialengatik: 🗞 https://l.eus/ElhuyarZientzia_AAemakumeak
Zure ustez, zein da lehentasuna? Bozkatu hemen: https://zientzia.eus/
-
Bihar, #UhinUltramoreak podcastaren 4. denboraldia hasteko... zuzeneko saioa, Aquariumean, 10:00etan!!
Eta gero, bi astetik behin, ohi bezala, Guau plataforman.
Zientzia, ikuspegi feministaz, eta umorez, zuekin eta zuontzat!!
#O11 #emakumeakzientzian🗓️ https://emakumeakzientzian.eus/ekitaldiak/uhin-ultramoreak-podcastaren-grabaketa/
-
#emakumeakzientzian #O11
Olatz Arbelaitz Gallego, Alaitz Rekondo Garin eta Nerea Casado zientzialariei elkarrizketa, Naizen:
"Bikaintasuna birdefinitu beharko litzateke, zientzia bizigarria egin"
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20260209/bikaintasuna-birdefinitu-beharko-litzateke-zientzia-bizigarria-egin -
#emakumeakzientzian #O11
🗣️ Nazareth Torres Molina, Biologia eta Ingurune Zientzien doktorea, eta Hedy Lamarr “Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut” antzezlanean:
«Ikusten dute beti egon direla zientzia egin duten emakumeak»
👉 #Ekinean, #Elhuyar aldizkarian: https://zientzia.eus/artikuluak/ikusten-dute-beti-egon-direla-zientzia-emakumeak/ -
🗣️ Nazareth Torres Molina: “Ikusten dute beti egon direla zientzia egin duten emakumeak”.
UPNAko ikertzailea eta #O11-ko “Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut” antzezlanaren protagonistetako bat da Torres 🗞️ ⤵️
https://l.eus/ElhuyarZientzia_NTorres -
Plazer bat izan da Maialen Mendinueta Urkia, Irati Zurutuza Renom, Jone Narbaiza Martinez de Albeniz eta Nora Alcelay Uribeecheverria Legazpiko #emakumeakzientzian ezagutzea eta haien bizipenen berri jasotzea. Agerian utzi dute genero-arrakalak sustrai sakonak dituela eremu zientifiko-teknologikoan (ere), eta lege eraginkorrak eskatu dituzte egoera orekatzeko. Gaia benetan serioa izan arren, barrezka atera gara, Bea Egizabalen klownklusioei esker.
Bada etorkizunik... Gora borroka feminista!
#O11 -
Zenbait ikerketak erakutsi dute genero-arrakala dagoela adimen artifizial sortzailearen erabileran: oro har, emakumeek gizonek baino % 20 gutxiago erabiltzen dituzte txatbotak eta halako tresnak.
Ondorioztatu dute, arrazoiak, batez ere, sozialak, etikoak eta moralak zirela, eta ez zutela hainbesteko erlaziorik eskuragarritasunarekin edo ezagutzarekin, adibidez.
👉 @ElhuyarZientzia https://zientzia.eus/artikuluak/emakumeek-gutxiago-erabiltzen-dute-aa-ardura-etiko-eta-ekosozialengatik/
-
Bihar, Legazpiko emakume zientzialariekin solasean saioa gidatzeko ardura eta ohorea izango dut.
Plazer baduzue, hemen duzue gonbidapena:
🗓️ Otsailaren 3an (asteartea), 18:00etan, Kultur Etxean
Solaskideak:
🔸 Maialen Mendinueta Urkia, ortodontozista
🔸 Irati Zurutuza Renom, materialen ingeniaria
🔸 Jone Narbaiza Martinez de Albeniz, bioteknologoa
🔸 Nora Alcelay Uribeecheverria, AAko graduatuaKlownklusioak: Bea Egizabal
-
#O11 #emakumeakzientzian
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak zientzian parte hartzeko eskubidea, eta haren onurak jasotzekoa aitortzen ditu. Neska eta emakume guztiek eskubide horiek izan ditzaten lan egiten dugu: #Elhuyar aldizkaria, #Uhinultramoreak podcasta, #Teknopolis...