home.social

#emakumeakzientzian — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #emakumeakzientzian, aggregated by home.social.

fetched live
  1. #emakumeakzientzian Nora Fernandez genetikariak, @berria ni: «Zientzian beti egon da emakumeen gauzak ez ikertzeko joera»

    Horri lotuta, hainbat kontu interesgarri epigenetikaz, ingurumenaren eraginaz osasunean, ikerketaz...
    berria.eus/bizigiro/epigenetik

  2. Eta ondoan, Haize Oiartzabal Aizpururen kronika, #P4K jaialdiko #emakumeakzientzian en mahai-inguruaz:

    ...gizonek ez lukete eskubiderik galduko, «pribilegioak» baizik, eta, horrela, «ekitatea» lortuko litzateke, hau da, «benetako aukera berdintasuna».

    @berria
    berria.eus/bizigiro/zientziak-

  3. "Nobel sariek, erreferenteak sortzen dituzten heinean, diskriminazioa normalizatzen eta betikotzen laguntzen dute. Aurten, zientzietako hiru kategorietan (Fisiologia edo Medikuntza, Fisika eta Kimika) sei pertsona saritu dituzte, eta seiak Ipar Globaleko gizonak dira".

    #NobelsARiak feat @cartonve , @berria n: berria.eus/bizigiro/analisia-b

    #zientzia #emakumeakzientzian #feminismoa

  4. RE: neopaquita.es/@javierarmentia/

    #NobelsARiak Eskerrik asko saritu dituzten arloetako #emakumeakzientzian hauek gogora ekartzeagatik: Viviana Gradinaru, Teresa Montaruli eta Domina Blackmond
    @javierarmentia

  5. #gaurkoegunez 1962ean Rachel Carson biologoak "Udaberri isila" argitaratu zuen. Liburuan pestiziden gehiegizko erabilera
    salatu zuen, eta #ekologismoa sendotzea eta araudiak zorroztea ekarri zuen.

    Horrek nekazaritza industrialeko jauntxoen haserretu zituen. Hala bota zuten: “Emakume hain polita izanik ezkongabe badago, seinale komunista dela"

    🎧 #UhinUltramoreak podcastean guau.eus/m/uhin-ultramoreak-d4

    ➕ #Elhuyar aldizkarian @egoitzetxebeste k zientzia.eus/artikuluak/rachel

    #emakumeakzientzian #matxismoa

  6. EHUren ‘Kontuz! Ez nazazu zapaldu!’ proiektua Zientzia eta Berrikuntzaren Kulturako Jardunbide Inspiratzaile gisa hautatu du Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT).

    Proiektu horri buruz, eta, oro har, zientziaren demokratizazioaz aritu zen Olatz Ortega Vidal biologoa Emakume Zientzialarien Argitan solasaldian.

    Plazer baduzue, @ElhuyarZientzia n duzue entzungai:

    🎧 zientzia.eus/podcastak/emakume

    #emakumeakzientzian #feminismoa #dibertsitatea #ingurumena

  7. Harritxu Gete Gladys Sariaren irabazleak, Enpresabidean-en: "Gazteek ez dituzte ezagutzen egungo emakume zientzialariak edo matematikariak"

    Eta heldu askok ere ez, gehituko nuke nik.

    enpresabidea.eus/ekonomia/harr

    #emakumeakzientzian #AA

  8. #Alzheimer gaitzaren kontrako nazioarteko egunean, hona #Elhuyar aldizkariko bi elkarrizketa, aintzat hartzen dituztenak ikerketa, diagnostikoa, prebentzioa eta tratamenduak ez ezik, baita gaixoak eta zaintzaileak ere:

    👉 Maite Solas Zubiaurre: zientzia.eus/artikuluak/nire-h

    👉 Miren Altuna Zubiaurre: zientzia.eus/artikuluak/alzhei

    #emakumeakzientzian

  9. #gaurkoegunez 1920an jaio zen Marie Tharp, itsas hondoaren mapa egin zuen geologoa. Haren lanak ordura arteko geologia astindu zuen, eta asko kostatu zitzaion onartua izatea, ez bakarrik iraultzailea zelako, baita emakumea zelako ere

    👉 Haren #istorioa, #Elhuyar aldizkariaren bidez: zientzia.eus/artikuluak/marie-
    #emakumeakzientzian

  10. #gaurkoegunez 1928an jaio zen Vera C. Rubin astrofisikaria.

    🔸Rubini zor zaio materia ilunaren hipotesia
    🔸Aurten jarri da martxan haren omenez izendatu zuen behategia; hain zuzen, materia iluna aztertzea du helburutzat, besteak beste
    🔸Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea ere izan zen.
    🔸Trumpen gobernua alderdi hori ezkutatzen saiatu da.

    👉 Horri buruz, "Vera C. Rubin, zentsurarik gabe", @berria n:
    berria.eus/bizigiro/analisia-b
    #emakumeakzientzian #feminismoa #Trump

  11. #Kriptoginia: emakume aitzindariak eta ekarpen handiak egin dituztenak ezkutatzea eta ezabatzea historiatik eta erreferentzietatik

    👉 Hainbat adibide esanguratsu:
    olivia.science/cryptogyny/

    #matxismoa #heteropatriarkatua #emakumeakzientzian

  12. #gaurkoegunez 1943an jaio zen Jocelyn Bell Burnell astrofisikaria.
    Pulsar bat detektatu zuen lehen aldiz. Aurkikuntzagatik, #Nobel saria eman zioten.. ez berari, baizik eta bere zuzendariari!
    Nolanahi ere, jarraitzen du lanean, eta sari entzutetsu gehiago irabazi ditu, baita haien dirua eman ere, aukera gutxien dutenek ikas dezaten; tartean, neskek

    Haren #istorioa, #Elhuyar aldizkarian, @ElhuyarZientzia Ren bidez:
    zientzia.eus/artikuluak/jocely
    #emakumeakzientzian #matxismoa #saria

  13. #emakumeakzientzian #Elhuyar aldizkaria

    Ángela Alonso Jurnet komunikazio-zientzien doktorea, #Ekinean: «Kontzientziatuta egoteak neurri publikoak eskatzera eraman gaitzake»

    🔸 "Ohartu nintzen krisi klimatikoak beste gai asko biltzen zituela, eta, nolabait, gure lekuan jartzen gintuela"

    🔸 "iruditzen zait, kontzientziatuta izateak neurri publikoak eskatzera eraman gaitzakeela"

    👉 @ElhuyarZientzia zientzia.eus/artikuluak/kontzi

    #Krisiklimatikoa #komunikazioa #gizartea #politika

  14. #gaurkoegunez 1907an jaio zen Rachel Carson, ekologismoaren aitzindari handia. Garaiko jauntxoek bere "Udaberri isila" baztertu bazuten ere; denborak (tamalez) arrazoia eman dio.

    👉 Haren istorioa, #Elhuyar aldizkarian, @egoitzetxebeste ren luma finaren eskutik:
    zientzia.eus/artikuluak/rachel

    #emakumeakzientzian #ekologismoa

  15. 🗣️ Nora Alcelay Uribeecheverria adimen artifizialeko ikertzailea, #Ekinean:

    "paradoxikoa ere bada, karreran gehiengoa neskak izanda, ikustea adimen artifizialak genero-alborapena duela"

    #Elhuyar aldizkariaren bidez: zientzia.eus/artikuluak/adimen

    #emakumeakzientzian #matxismoa #AA

  16. RE: mastodon.social/@europeanphysi

    #emakumeakzientzian
    Aleksandra Radenovic eta Jana Kalbáčová Vejpravová fisikariek irabazi dute Europako Fisika Elkartearen Emmy Noether saria. Biei aitortu dizkiete beren arloan egindako ekarpen zientikoak, baita emakumeek zientzian aurrera egin dezaten egindako lana ere

  17. 📢 Usue Mori Carrascal izango da "Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloaren hurrengo protagonista

    ➡️ Gaia: Adimen artifiziala, begirada kritiko batetik

    📅 2026 martxoak 24 • 19:00

    📌 Ernest Lluch K.E. (Donostia)

    Usue Moriren lekukotza, #Elhuyar aldizkarian:
    “Iraultza feminista bat ikusteak zientzian; horrek egingo lidake ilusio gehien” zientzia.eus/artikuluak/irault
    #AA #emakumeakzientzian #teknologia #feminismoa

  18. 🗣️ Itxaro Latasa Zaballos geografiako doktoreak beti izan ditu herritarren parte-hartzea eta jasangarritasuna ardatz bere ikerketetan. #Elhuyar aldizkariko #Lekukoak atalean, argi eta zorrotz mintzatu da: "Gizarte kritikoaren faltarekin lotzen dira bizi ditugun arazoetako asko"

    zientzia.eus/artikuluak/gizart

    ➕ #Teknopolis saioan, trantsizio energetikoari buruz: "Trantsizio energetikoa ondo egiteko beharrezkoa da planifikatzea”
    teknopolis.elhuyar.eus/eu/erre

    #emakumeakzientzian #espiritukritikoa

  19. #O11 beharrezkoa ote den zalantzan jartzen dutenentzat:

    Biomedikuntzako eta biologiako 8 milioi artikulu aztertuta ikusi dute, sinatzaile nagusia emakumea bada, gizona izanda baino 7-15 egun gehiago igaroten dituela berrikuspenean. Ibilbide osoan 350-750 eguneko tartea izan daiteke; horrek emakumeen karrera moteldu dezake.
    the-scientist.com/women-s-rese
    #emakumeakzientzian #matxismoa

  20. #O11 Etorkizuneko zientzia inspiratzeko ekintzak proposatu ditu #emakumeakzientzian aliantzak, manifestu baten bidez:
    zientzia.eus/artikuluak/emakum

  21. Bihar, #UhinUltramoreak podcastaren 4. denboraldia hasteko... zuzeneko saioa, Aquariumean, 10:00etan!!

    Eta gero, bi astetik behin, ohi bezala, Guau plataforman.

    Zientzia, ikuspegi feministaz, eta umorez, zuekin eta zuontzat!!
    #O11 #emakumeakzientzian

    🗓️ emakumeakzientzian.eus/ekitald

  22. Irati Mitxelena Balerdi atleta eta neurozientzialaria bietan dihardu, helburu gorenekin: Joku Olinpikoetan lehiatzea luzera-jauzian, eta ikerketan jarraitzea. Hori bai, ez dago batere ados zientzia-sistemaren B aldearekin.

    🗣️ Ekinean, @ElhuyarZientzia n: zientzia.eus/artikuluak/lehiak

    #zientziasistema #emakumeakzientzian #kirola

  23. 🟣 Europako hamaika ikerketa-zentrok eta zientzia-erakundek adierazpen bat sinatu dute, goi-mailako hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza inklusiboagoak izan daitezen, genero-ikuspegitik.
    Azpimarratzekoa iruditzen zait, azkenaldiko joera ikusita...
    👉 Albistea, #Elhuyar Zientzian: zientzia.eus/artikuluak/adiera
    #emakumeakzientzian #inklusibitatea #berdintasuna

  24. Usue Mori Carrascal adimen artifizialeko ikertzailea oraintxe ari da jasotzen V. Gladys Saria. Zorionak!!

    #Elhuyar aldizkarian, lekukotza eder hau utzi digu: “Iraultza feminista bat ikusteak zientzian; horrek egingo lidake ilusio gehien” aldizkaria.elhuyar.eus/lekukoa
    @puntueus @informatikaEHU
    #emakumeakzientzian #feminismoa

  25. Usue Mori Carrascalek irabazi du 5. #GladysSaria "gaur egungo “eliteko" ikerketa eredutik aldendu, eta adimen artifiziala gizartearen onurarako tresna gisa erabiltzea eta haren transferentzia lehenetsi ditu"elako.
    Bejondeiola!!!
    ehu.eus/eu/web/campusa/-/usue-
    #emakumeakzientzian

  26. 🎯 "Bikain iruditzen zait estereotipoek ezarri dituzten mugekin apurtzea eta emakumeok nahi duguna ikasteko askatasuna izan dezagun, genero baldintzarik gabe. Kontua da zientzietako ikasketei ikusgaitasun eta prestigio itzela ematen ari zaiela, humanitateak galtzaileen ikasketa gisa aurkezten ari diren bitartean. [...] Humanitateek gizaki egiten gaituzte".

    Haizea Barcenillak, @berria n: berria.eus/kultura/humanitatee

    #zientzia #humanitateak #emakumeakzientzian

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.