home.social

#liberaforms3 — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #liberaforms3, aggregated by home.social.

  1. Aste honetan bertan, #LiberaFormsen 3. bertsioaren kodea argitaratu dugu.

    Kode-oinarri hobetua du, erabiltzaile-interfaze eraberritua eta beste ezaugarri berri asko ere.

    Zure iritzia jakiteko irrikatan gaituzu!

    Gozatu!

    Argitalpen-oharra (ingelesez): blog.liberaforms.org/2023/10/0

    #LiberaForms3 #Argitalpena #SoftwareLibrea #InternetBidezkoGaldetegiak #Pribatutasuna

  2. Lagungarri gisa, softwarea itzultzean garrantzitsua denez kateak interfazean non doazen jakitea, dev.liberaforms.org webgunean kontu bat sortu dezakezu eta #LiberaForms3 bertsioa nolakoa den ikusi.

    #itzulpena #LiberaForms

  3. Laster #LiberaForms​en bertsio nagusi bat argitaratuko dugu! 🎉

    Jendeari LiberaForms bere hizkuntzan eskaintzea dugu gustuko, baina laguntza behar dugu. Hortaz, ahal baduzu, itzuli LiberaForms zure hizkuntz(et)ara!

    Batez ere gaztelaniarako itzultzaileak behar ditugu, hizkuntza hori gure hizkuntza nagusi eta ofizialetako bat baita.

    Besterik gabe, sartu esteka honetan eta hasi itzultzen: hosted.weblate.org/projects/li

    #LiberaForms3 #L10n #itzulpena #Gaztelania

  4. Azken urte honetan programaren 3. bertsioan lanean aritu gara, berrikuntza eta hobekuntza ugari dituena:

    · Interfaze berria
    · Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (#DBEO) hobeto integratzea
    · Galdetegien estiloa
    · Bidali ostean erantzunak editatzea

    Eman begiratu bat dev.liberaforms.org webguneari!

    #LiberaForms3 #LiberaForms #SoftwareLibrea #Pribatutasuna #Galdetegiak

    Galdetegiak egiteko software librea edonorentzat!