#dibertsitatea — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #dibertsitatea, aggregated by home.social.
-
RE: https://mastodon.social/@martamachos/115829634958288776
Artikulua 2023koa da, baina merezi du gogora ekartzea, horrelakoak gertatzea ez baita salbuespena: nola izan kontuan ekitatea, dibertsitatea eta inklusioa biltzar zientifikoetan, zuriketarik gabe?
Mujeres con ciencia blogean, @martabueno ren eskutik eta @martamachos en bidez ⤵️
#dibertsitatea #berdintasuna #zientzia -
"Sexu biologikoa ez da "gizona edo emakumea" bezain sinplea. Sexua binario gisa definitzeak errealitate biologiko asko baztertzen ditu".
@ScienceNews -en, Trumpen gobernuak, egia biologikoa hori delakoan, ezarri duen sexuen banaketa binario zurrunaren aurka, arrazoi biologikoekin
https://www.sciencenews.org/article/biological-sex-male-female-intersex
-
Lide Aranak Giza Mikrobiomaren Bilduma idatzi du gaurko @berria n. Trumpen gobernuak arrazoi ideologikoengatik eten duen ikerketen beste adibide bat da
https://www.berria.eus/bizigiro/mikrobiomak-munduan-kokatzen-gaitu_2137255_102.html
➕ AEBko gobernuaren neurriez: "Eraikitako ezjakintasuna": https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/eraikitako-ezjakintasuna_2136924_102.html
-
❗ AEBko gobernuak emandako aginduek nahasmendua eta kaosa eragin dute ikerketa-arloan.
Ikertzaileek ohartarazi dute dibertsitatea, ekitatea eta inklusioarekin zerikusia duten datuak galtzeak ondorio larriak izango dituela gizartean, osasun-egoera asko zuzenean erlazionatuta baitaude baldintzatzaile sozialekin (generoa, sexu-identitatea, etnia, maila ekonomikoa eta laborala, naziotasun-agiriak…).
#Elhuyar aldizkarian: https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/aebko-gobernuaren-neurri-berriek-nahasmendua-eragi/
#zientzia #politika #gizartea #generoa #dibertsitatea -
Aniztasun teknologikoa behar dugu
Gure mundua hartuko duen forma gizakiok gainontzeko izaki bizidunekin izan nahi ditugun harremanen araberakoa izango dela. Harreman horiek nolakoak izatea nahi dugu?
Sarrera hau @argia zutabetik partekatu da.