#raks25 — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #raks25, aggregated by home.social.
-
Zorionak Komunikazio Sariko irabazleari: ON.EUS ataria, ON! Piztu euskara(z) elkartea eta Euskararen Erakunde Publikoak
sorturiko proiektua.
Baita finalistei: Zurrunbiloa, Elhuyarrek
gazteen osasun mentalari buruz sorturiko proiektua, ULUA, Ulu Mediak gazteentzat
sortutako hedabide digitala eta Erdalduntze makina, GUKA Euskaltzaleen
mugimenduak Bilbon eginiko kanpaina.
#RAKS25 -
Zorionak @argia eta Jenofa Berhokoirigoin Rikardo Arregi kazetaritza sariagatik. Erreportajea: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2928/bortuan-artzain Zorionak finalistei ere.
Ekitalditik, gustatu zait Andoaingo alkatearen hitzartzea; eta emozionatu naiz Jakoba Errekondorekin batera. Merezitako mugarria.
#RAKS25 -
Notizia ona jaso dugu. Lana ematen du saio honek ze datu zaparradak ditu oinarri, eta irakurketak lagungarri. Saio arina da eta jende askok ikusteko modukoa bakoitzak bere ondorioak atera ditzan. Zorionak datuen bueltan zabiltzaten goienatarrei.