home.social

#putazikinak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #putazikinak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @trikutik prostituzioa lan arautua izatea diozu, #PutaZikinak liburuan argudiatzen den bezala, ezta?

    Niri kosta egiten zait horren alde argi eta garbi egitea. Baina ulertzen dut gaitzespen moralak (putari edo bezeroari) edo ilegala izateak praktika ez duela gelditzen, baizik eta klandestinitatean arrisku gehiago ekarri emakume horiei...

    Droga legalizatzearen kinka bera da. Ilegala bada txungo. Baina legalizatzearen defentsa modu oso kritikoan egin behar da...?

  2. @trikutik @tfe ez nekien egun hau zegoenik!

    #PutaZikinak liburuaren egileen ikuspegi bera dauka egun honek, beraz: moralki guztiz arbuiatu eta ezkutatu beharrean (arrisku gehiago dakartza horrek), lanbide gisa hartu eta baldintzak hobetzeko exijitzea.

    Asko pentsarazten du gai honek

  3. @tfe @desertorea interesgarri egon da. Pena ez dituztela bereizi krimen totalak eta porno "arrunta" (eredu txarra).

    Pena baita ere ez dutela aipatu, momentuz, pornoan erakusten diren praktika pila bat zuzen-zuzenean prostituzioa (beraz zapalkuntza) direla. Amelia Tiganus abolizionistak esaten duen bezala.

    Eta gero #PutaZikinak liburuko ikuspegia dago (sexu langileei buruz hau), pornografiara ere aplikatu ahalko litzatekeena. Lan erregulazioaren ildotik.

    Azkenik, egon da une bat... 1/2

  4. Simon Gandariasek 1932an Idahoko putetxe baten irteeran euskanglisen egindako bertsoak.

    Doinua ez dakit zein izan daitekeen, norbaitek audioa bilatu eta esteka jarriko balit... 😊😁

    Iturria: twitter.com/Inasito1/status/17

    #PutaZikinak
    #bertsolaritza

  5. @matxain 👆 horrelako zerbait ikusten dudan bakoitzean #PutaZikinak traola gehitzen dut, jasota gera dadin. Gaiari buruz irakutzen dudanean, beti liburu horretako oihartzunak etortzen zaizkit.

  6. Gustu baduzue #PutaZikinak liburua aurkeztuko dute Bermeoko Kabidxen (eta oker ez banago @AmaiAsto bertan izango duzue, desbirtualizatzeko moduan).

  7. Aurreko batean Tolosara hurbildu eta hau ikusi nuen.

    Duela gutxi #PutaZikinak liburua irakurria nuenez ( @AmaiAsto k euskaratua), gauza pila bat aktibatu zitzaizkidan buruan.

    Pankartaren egileek "esplotazioa" gaitzesten dute bigarren esaldian, baina ez dira lan baldintza hobeak eskatzen ari, ezta?

    Lehen esaldiarekin ulertu daiteke prostituzioa guztiz gaizki dagoela, ez dela lan posible bat. Gizon horiek noizbait egindakoa guztiz gaizki dagoela.

    Prostitutei gutxi laguntzen die mezuak... ez?

  8. Uste dut #PutaZikinak liburutik atera nuela argazki hau. Pixka bat horrela bizi naiz, egia esan. Eta nahiko zoriontsu eh? Zu?

  9. :elegose: Kaixo, irakurle!

    Zer moduz daramazue #BetiMugan edo #PutaZikinak? Zuen gustukoak dira?

    Aste honetan #2023MaiatzerakoProposamenak egiten hasi behar dugu:

    👉 Proposamenak egiteko epea: apirilak 18-23.
    👉 Inkesta betetzeko epea: apirilak 24-30.

    Bada, ekin!

  10. @aldatsa @elegose urtarrilean irakurri nuen eta gustatu zitzaidan. Baina ezin dizut esan zer gustatu zitzaidan gehien erdialdera heltzen ez zaren bitartean. #BetiMugan 😜

    #PutaZikinak irakurri nahi dut!

  11. #BetiMugan irakurtzen hasteko asmotan. #PutaZikinak ere irakurri nahi dut, baina #InfinituaIhiBatean​ekin ere ari naiz eta...

    :elegose: @elegose​tarrok zer ari zarete irakurtzen? Puta zikinak​? Beti mugan? Biak? Bat ere ez?

  12. :elegose: Kaixo, irakurleak!

    Dagoeneko bukatu da apirilean zein liburu irakurri nahi dugun aukeratzeko epea.

    Berdinketa bat egon da bi proposamenen artean, beraz, norberak nahi duena aukera dezake.

    Gogoratu liburuak honako hauek direla:

    📘 #PutaZikinak, Juno Mac, Molly Smith, Amaia Astobiza Uriarte (itzultzailea) paperjale.eus/book/12938/s/put

    📕 #BetiMugan, Ruben Ruiz Perez paperjale.eus/book/1299/s/beti

    Zein aukeratuko duzue?

  13. Oraintxe bozkatu dut @elegose irakurle taldean apirilean irakurriko dugun liburua hautatzeko inkestan. Bi liburu daude aukeran:

    #PutaZikinak: Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka. Juno Mac eta Molly Smith-ek idatzia, eta Amaia Astobiza Uriartek (@AmaiAsto) itzulia

    #BetiMugan: Ruben Ruiz Perezena

    Animatu zu ere!

    erabili.liberaforms.org/202304

  14. @AmaiAsto oso elkarrizketa ona eman duzu Amaia, liburua irakurtzea bezala izan da. Denborarik ez duenak, elkarrizketa behintzat entzun dezala!

    #PutaZikinak oso liburu ona iruditzen ari zait (itzulpena ere bai), denbora guztian gai berberari buruz, baina alde desberdinetatik sakonduz.

    Oraindik ez naiz iritsi Zeelanda Berriko pasartera.

    Ondo izan eta eskerrik asko itzulpenagatik, badugu ikasteko gai honen inguruan, bestela oso azkar esaten ditugu gauzak... iritzi ematea debalde da...

  15. Baionako liburu-denda batean @katakrak54 argitaletxeak argitaratutako #PutaZikinak liburuaren ale guztiak erasotu zituen talde integrista eta transfobo batek katakrak.net/eus/blog/puta-zik

    :elegose: Aukeratuko dugu liburu hau @elegose irakurle taldearen apirileko irakurketa gisa? #2023ApirilerakoProposamenak

  16. "Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka funtsezkoa da justizia sozialaren aldeko mugimendu ororentzat". Silvia Federici.

    Irakurri. Entzun. Hausnartu. Eztabaidatu.
    ZIKINDU.

    Jada (edo laster) zuen gertuko liburu-dendetan.
    #PutaZikinak