home.social

#nieznaizmikellaboa — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #nieznaizmikellaboa, aggregated by home.social.

  1. "Ni ez naiz Joseba Larretxe" izena duen komiki bat egin beharko duzu, @Josevisky 🤣
    #NiEzNaizMikelLaboa

  2. :elegose: Kaixo, irakurle!

    Zer moduz daramazue #NiEzNaizMikelLaboa?

    Aste honetan #2023EkainerakoProposamenak egiten hasi behar dugu:

    👉 Proposamenak egiteko epea: maiatzak 23 - 28.
    👉 Inkesta betetzeko epea: maiatzak 29 - ekainak 4.

    Bada, ekin!

  3. :elegose: Oso arin bukatu dut #NiEzNaizMikelLaboa komikia. Azkarregi aukeran. Birritan edo hirutan irakurri behar delakoan nago, seguruenik. 🤓

    Hona hemen nire iritzia paperjale.eus/user/desertorea/

  4. @Jokin_PA @elegose @izarobasurko nik ere musika zerrenda hori jarri dut irakurtzen hasteko eta gustatu zaidan lehenengo gauza koloreekin nola jolastu diren eta blokeak nola zatitzeko balio duten da.

    🎵🎶 Eta nola lortu zuen gitarra, noski. Egia ala gezurra... zer axola dio horrek!? #NiEzNaizMikelLaboa

  5. 🎵 #NiEzNaizMikelLaboa
    @elegose :elegose:

    🤓 Gustatu zait @kiribilketan ek proposatu duen erronka. 38-39 orrialdeetan hainbat pertsonai agertzen dira. NOR DA NOR jolasa egitea proposatu du.

    🔎 Harek 31 identifikatu ditu:
    mastodon.eus/@kiribilketan/110 eta mastodon.eus/@kiribilketan/110

    🤦‍♂️ Ni ez naiz gauza izan ezta bat gehiago identifikatzeko ere.

    Gainera arazo bat sortu zait. 75.a ezagutzen dut bai ala bai; baina orain ez zait okurritzen zein izan daitekeen.

    ‼️ Lagunduko?

  6. 🎵 #NiEzNaizMikelLaboa
    @elegose :elegose:

    😜 Esaten dute Mikel Laboa adiktiboa dela. Gainera, tentuz eta neurriz kontsumitu behar da. Mikel Laboaren kantu bakoitzak emozio bat gordetzen du bere baitan... ez dago jakiterik barrutik zer aterako den. Esango nuke nostalgia eta oroimina nagusitzen direla.

    🖌️ Marrazkitxo hau ikaragarri gustatu zait betidanik! Joe... ez nekien Mikelen erretratua zenik.

    Hemendik aurrera are gehiago gustatuko zait

  7. 🎵 Asteburuan irakurri dut #NiEzNaizMikelLaboa liburua (barkatu, komikia). @elegose :elegose:

    😉 Dida! Hasi eta bukatu!
    Liburua bikaina da: narraezina. Ez dago spoiler egiteko beldurrik.

    🎵 Bitan-hirutan irakurtzea komeni da, eta tarteka, denbora hartu, playlista entzuteko.

    🎼 Playlista hemen:

    open.spotify.com/playlist/07pa

  8. Aizue!

    🎵🎶 #NiEzNaizMikelLaboa komikiaren azken orrialdeetan liburuan zehar aipatzen diren abestien zerrenda dago! Kontutan hartu irakurtzen hasi orduko @elegose!

    Eskerrak @Jokin_PA​ren iruzkin batean irakurri dudan. Bestela, lerdo aurpegia jarriko nuke, abesti guztiak nire kontura bilatu ondoren, zerrendatuta zeudela ikusiko banu. 🤡

  9. Kaixo, :elegose:!

    Dagoeneko erabaki dugu zein izango den maiatzean irakurriko dugun liburua. Edo, agian, irakurriko dugun komikia esan beharko genuke? 🤔

    ✳️ Ni ez naiz Mikel Laboa, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi paperjale.eus/book/10512/s/ni-

    @Haltzadia @miren @smatxi @iratifg @desertorea @mikelgs @aldatsa @Izaskun @Alex @iune erabiliko dugun traola #NiEzNaizMikelLaboa izango da.