#lovehaswon — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #lovehaswon, aggregated by home.social.
-
Lehengoan hari labur bat idatzi nuen Mastodonen, HBOk egunotan tamalez oso hurbiletik ezagutu nuen #LoveHasWon sektari buruz estreinatu berri duen dokumentalaren harira. Ideiak apur bat ordenatu eta blogeko sarrera batean ere jaso ditut.
Bide batez, gertuko norbait #sekta batean murgilduta ibil ote daitekeen susmoa duzuenontzako aholku eta baliabide pare bat ere utzi ditut. Bihotzez espero dut inork erabili behar ez izatea.
Zaindu!
https://www.teknopata.eus/2023/11/love-has-won-sekta-estatu-batuetatik-euskal-herrira/
-
#LoveHasWon #sekta Estatu Batuetako Crestone herrixkan finkatuta zegoen. Esaten zutenez, jainkoa emakume bat zen, 'Ama Jainkoa' deitzen zioten Amy Carlson, eta bere misioa zen mundua 3Dko planotik 5Dko beste batera 'igotzea'.
2021eko apirilean, sektako kide baten deiaren ostean, poliziak Carlsonen gorpua aurkitu zuen sektaren etxeetako batean, erdi momifikatuta, begirik gabe, lo zaku batean bilduta eta koloretako argiz inguratuta.
(1/3)