home.social

#harrotasuna — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #harrotasuna, aggregated by home.social.

fetched live
  1. «E28: BIDE BAT ERTZETATIK»

    > Askotarikoak gara Euskal Herri feminista eraikitzeko borrokan ari garenak. Askotarikoak orain artekotik deslotzen saiatuz ari garenak. Euskal Herri feminista eraikiko duten bizitza, subjektu, kategoria eta identitateak artikulatzen eta sortzen ari garenak.

    > Indarkeria eta desberdinkeriak desagertzea helburu dugunak. Erregimen heterosexualaren aurka borrokan ari garenak.

    > Olatu autoritario eta erreakzionarioak indar handiz iritsi dira geurera ere.

    > Baina oldarraldi hori orain iritsi dela esatea ez litzateke justua izango, gorputz batzuk aspaldi bizi baitira etengabeko oldarraldiaren menpe, sistema kapitalista zishereropatriarkal arrazista eta kolonialistak zapalduta.

    > Jarrera erreakzionarioak eta faxismoa forma eta leku berrietan azaldu dira, bai; sare sozialak ditugu horren adibide argi. Kolpatuagoak dira orain arte leku erosoago batean egondako gorputzak. Hala ere, ezinbesteko zaigu borrokarako bakoitzaren abiapuntuaz jabetzeko etengabeko ariketan jardutea.

    > Jabetze horretan, jakitun gara ertzak eta erdiguneak antagonikoak izanagatik ere, bagarela bietan bizi garenak. Horrekiko arduraz, ertzetatik abiatutako borrokak lehen lerrora ekarri nahi ditugu, erdigunea eta ertza desagertuko diren herri bat helburu.

    > Erdiguneak bere baitan daramalako ertzaren esanahia, ertza menpeko bihurtzearen esanahia.

    > Modu batera edo bestera ertzetako bideak okupatzen ditugunon bizitzetatik eraiki nahi dugu mundu zaharraren alternatiba. Ez gara hutsetik hasten, bide luzea dugu atzetik, aurretik dugunaren antzera.

    > Horregatik diogu garai berrietarako formula zaharrek ez diotela alternatibarik eskaintzen eraiki nahi dugun munduari, zehazki, Euskal Herriari.

    > Bideak baditu adiera bat baino gehiago, baina bada bat egunero laboratzen ari garena; toki batetik bestera joateko igaro behar diren tokien segidaz ari gara.

    > Eraiki nahi dugun Euskal Herrira iristeko trantsitatu beharreko bideez ari gara, trantsitatzen ari garenez. Kolektiboki nahiz norbanako gisa. Euskal Herriaren trantsizio feministan urratsak emateaz ari gara, dimentsio guztietan.

    > Desiratzen dugunaz, desiratu nahi dugunaz eta desiratu behar dugunaz ari gara. Gertatzen dena eta gertatzen zaiguna, garena eta izan nahi duguna desesentzializatzeaz ari gara. Ez baikara ausaz, ezerezetik sortzen. Gara eta gaituzte, askezinak dira.

    > Arauaren begiradak eraikitzen gaitu, bestetasuna arauak sortzen du. Izan nahi dugun hori zer den erabaki behar dugu eta horretarako bideak trazatu. Eta jendeak bide horiek har ditzan borrokatu.

    > Ardura, borroka, konpromisoa, amorrua, eta plazera.

    > Plazeretik eta pozetik ere artikulatu nahi ditugulako borrokak. Ez soilik indarkeriaren kudeaketatik. Gertatzen zaigunaz bai, baina gertatzea nahi dugunaz.

    > Bide bat ertzetatik. Euskal Herri feministara bide bat.

    > Gora borroka transmaribibolloa! Gora borroka transfeminista!

    — @ehbfeminista

    #E28 #EHBilguneFeminista #Ekainak28 #Harrotasuna #Feminismoa #Feminismoak #EuskalHerria

  2. RE: kolektiva.social/@yenndc/11681

    E28 manifestazioak Euskal Herrian. 🏳‍🌈📢

    🗓️ Ekainak 28, igandea 🕛 12:00
    🏙️ Iruñea 📍 Baluarte Pz.
    🏙️ Gasteiz 📍 Andre Zuria Pz.
    🏙️ Donostia 📍 Bulebarra
    🏙️ Bilbo 🕔 17 📍 Indautxu Pz.

    #E28 #Harrotasuna #EuskalHerria #kuir #Iruñea #Gasteiz #Donostia #Bilbo #Manifa

  3. #Harrotasuna
    LGTBIAQ+ Harrotasun Eguna Iruñean

    Harrotasuna borroka herrikoia, antifaxista eta transfeminista izan zela eta dela aldarrikatu dute

  4. #E28

    Gaur borroka eguna dugu eta
    Euskal Herri osoan deituriko mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

    #harrotasuna

  5. #Harrotasuna! :transgender: :BlobhajPrideHeart:

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.