home.social

#bertsoak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #bertsoak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. 1777. urtea. Ana Maria Iartza donostiarrak Frantzisko Antonio Maiz ordiziarra salatu du, ezkontzeko promesa bete ez duela eta.

    Promesaren frogagarri, ustez mutikoak neskari egindako #bertsoak.

    Neskak, bertsoak berari eginak direla eta "zurekin nahi det ezkondu" diotela. Mutilak, ezetz: bertso horiek arruntak eta ezagunak direla eta Iartzak lerro hori aldatu duela.

    Zuek noren alde? 😆
    #errimarengarrantzia

  2. 1920. urte inguruko #bertso gordin hauek ailegatu dira nirera. Joan Ezenarro #bertsolari antzuolarrarenak dira hitzak eta Victoriano Juaristi mediku polifazetikoarenak, aldiz, irudiak. Editorea, Irungo tuberkulosiaren kontrako kontsultategia.

    #euskara #bertsolaritza #bertsoak #osasuna

  3. Bazenekiten 1826 urtean #Doneztebe-ko maisuak sei neskato haurdun utzi zituela?
    🙋‍♀️🙋🏽‍♀️🙋🏻‍♀️🙋🏿‍♀️🙋🏼‍♀️🙋🏾‍♀️

    Eta #bertsoak paratu zizkiotela? 📃

    Eta bertso horiek "aurkitu" ditugula? 🔍

    Hori bai, #euskara hori #gipuzkera jasoa da. Nor ote egilea? 🤔

    Mila esker, Ttipi Ttapa!

    #Nafarroa