#argiasariak2025 — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #argiasariak2025, aggregated by home.social.
-
Gaurko sari banaketaren xehetasunik ez galtzeko, ikusi 2025eko Argia Sarien ekitaldia osorik: https://www.argia.eus/multimedia/ekitaldiak/ikusi-2025eko-argia-sarien-ekitaldia
-
“Urte bat baino gehiago daramagu ikusten jarrera arrazistak hazten arrazismoa ohikoa ez den tokietan, bereziki euskal giroan, eta joera horri aurre hartzea da tokiko kazetaritzak egin dezakeen ekarpen bat”. Eskuin muturraren gorakadari egindako jarraipenagatik Prentsako Argia Saria jaso du Irutxuloko Hitzak. Andrea Bosch eta Xalba Ramirez kazetariek azpimarratu dute kazetarien ardura dela kalean gertatzen dena kontatzea, eta halaxe egin dute Donostian ere. #ArgiaSariak2025
-
“Orain arte bezala segituko dugu ahotsa ematen norbanako zein kolektibo sortzaile guztiei, freskotasunez”. Ikus-entzunezko Argia Saria jaso berritan, EITB Kultura saioa ekoizten duen Berde Produkzioakeko Leire Ikaran eta Kerman Diaz pozik agertu dira eta lanean jarraitzeko gogoz. #ArgiaSariak2025
-
“Esaten da kultur mundua saretuta dagoela, bai, baina ez termino hauetan”. BaDA!bil podcasteko Amets Aranguren aurkezleak eta Asier Kortabarria Hiru Damatxo ekoiztetxeko kideak azaldu dute artistei zer ekarpen egin nahi izan dieten, Entzunezko Argia Saria jaso duen podcastarekin. #ArgiaSariak2025
-
“Gure ibilbidea saritu da, euskararen alde egindako apustua”. Ene Kantakeko Nerea Urbizu eta Jesus Irujok diote ohorea izan dela Merezimenduzko Argia Saria jasotzea, eta haurren artean euskara zabaltzeko hasi zuten proiektuaren ibilbideari egindako aitortza eskertu dute. #ArgiaSariak2025
-
“Asko zabaltzen ari da gure mezua eta medioetan agertzen ari gara, baina ezin dugu ahaztu gure fokua”. Altxa Burua ekimeneko Miren Ros eta Izaskun de Miguelek hunkituta jaso dute Kanpainaren Argia Saria, baina begirada jada datozen helburuetan daukate: gurasoak saretzen jarraitu eta haurrak digitalizazioaren ondorioengandik babestean. #argiasariak2025
-
@gorka_bm Hori bai informazio independentziari #Saria #ArgiaSariak2025
-
@gorka_bm Hori bai informazio independentziari #Saria #ArgiaSariak2025
-
@gorka_bm Hori bai informazio independentziari #Saria #ArgiaSariak2025
-
@gorka_bm Hori bai informazio independentziari #Saria #ArgiaSariak2025
-
🔴 Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da! Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute saria, 15 urteotan musika eta dantza bidez gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik. Ikusi eta entzun saridunen hitzak, laster, argia.eus-en. #EneKantak #ArgiaSariak2025
-
🔴 Kanpainaren Argia Saria Altxa Burua ekimenarentzat izan da! Miren Ros eta Izaskun de Miguelek jaso dute saria, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko guraso elkarteek egindako borrokagatik. Saria emateko arrazoi gehiago jakiteko, sartu argia.eus-en. #AltxaBurua #ArgiaSariak2025
-
🔴 Interneteko Argia Saria Oroibidea bilatzailearentzat izan da! Nafarroako Memoriaren Institutuaren izenean jaso dute saria Cesar Layana eta Josemi Gastónek. Ikusi eta entzun sarituen hitzak, laster, argia.eus-en. #ArgiaSariak2025
-
🔴 Entzunezko Argia Saria ‘BaDA!bil’ podcastarentzat izan da. Hiru Damatxok (@hirudamatxo) ekoitzia, Gerediaga Elkarteak eta EiTBk finantzatua. Irakurri argia.eus-en Durangoko Azokaren atariko podcast hau saritzearen arrazoiak. #ArgiaSariak2025
-
🔴 Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza (@irutxulo) hedabidearentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egin dion jarraipenagatik. Zorionak 20 urte hauetako ibilbideagatik! Argudioak eta saridunen hitzak laster izango dituzue argia.eus-en. #ArgiaSariak2025
-
🔴 Ikus-entzunezko Argia Saria EITB Kultura (@eitbkultura) saioarentzat izan da! Irakurri saritzeko arrazoiak eta saridunen lehen hitzak, laster, argia.eus-en. #ArgiaSariak2025
-
Oraintxe iragarri du @argia|k utzi egingo diola X/Twitterren eta Facebooken argitaratzeari #ArgiaSariak2025
-
36. Argia Sariak ospatzen ari gara Usurbilgo Atxega Jauregian. Nor sarituko lituzkete Asier Kortabarriak eta Amets Arangurenek?
16:00etako ekitaldian jakingo dugu benetan nor diren 2025eko euskarazko komunikazioaren saridunak. #ArgiaSariak2025