home.social

#58da — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #58da, aggregated by home.social.

fetched live
  1. 🎤Zer izan da zuentzat 58. Durangoko azoka?

    Ilusioa, lana, urduritasuna, lagunak, elkartasuna, berotasuna, nekea, lehen aldiak, ezjakintasuna, akatsak, ikasgaiak, barreak, aspaldiko lagunak...

    Hori dena baina batez ere lanean jarraitzeko motibazio dosi itzela da aurtengo #DurangokoAzokatik daramaguna!

    Eskerrik asko guztioi, eta datorren urterarte!

    #TelekomunikazioBurujabetza
    #FantasiaDA
    #58DA

  2. Badaukagu zozketaren irabazlea!
    Zorionak!! Eta orain dena jasotzera!!
    #58DA
    #FantasiaDA

  3. Laster aurkeztuko dugu Koldo Izagirrek hautatutako kronikekin @argia|n publikatu den ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ liburua Durangoko Azokako areto nagusian: 15:30etan izango da, etorri! #58DA #fantasiaDA

  4. Plazer handiz iragartzen dugu tabloi honetan gaur Jon Artanoren ‘Juana’ liburutzarraren aurkezpenean laguntzen ariko garela. Ahotsenean izango da, 19:00etan. Etortzen ez zaretenei ez dizuegu kontatuko 😬 #58DA #fantasiaDA

  5. Gaur #DurangokoAzoka​n izan gara #Paperjale aurkezten. Zuen irakurketak #fedibertsoa​n partekatzeko txokoa da.
    paperjale.eus/

    Bide batez, zein liburu erosi(ko) duzu/zenuke Durangon edo puntuatu(ko) duzu/zenuke bost izarrekin Paperjalen?

    #58DA #kultura #literatura #euskara #BookWyrm