home.social

#zenezesidade — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #zenezesidade, aggregated by home.social.

fetched live
  1. #Etxebarri ko udalak "etxebaritarra izateaz harro egoteko arrazoiak" eman nahi dizkigu.

    Horretarako, nola ez, #AA z sortutako alkatearen #Ghibli avatar bat eta neska generiko bat sortu, komiki bat egin eta 8 orriko couche paper lodian inprimatuta sartu digute buzoiz buzoi.

    Esateko "E! Informatika zentruan informatika ikas dezakezue" eta "E, Udaltzaingoak zuen giltzak gorde ditzake oporretan".

    Ta ez dakit, baina ni behintzat harro baino, lotsaren lotsaz nabil.

    #ZeNezesidade

  2. BBCren arabera, #Telegram ek hitzarmena egin omen du #X rekin, Musken #adimenartifiziala mezularitza aplikazioan txertatzeko. Atzamarrak oso gogor gurutzatuta konfirmatu ez dadin.

    bbc.com/news/articles/cdxvr3n7

    #zenezesidade #kakaztea

  3. Eskolaz kanpoko batean mozorro onena aukeratu nahi dute. Horretarako, haurren argazkiak egin eta paretan jarri nahi dituzte, guztion artean bozkatzeko. Noski, baimen-eskaera, argazkia egiteko; promozio-helburuekin erabiltzeko; webgunean argitaratzeko; plataforma digitaletan argitaratzeko.

    Total, haurrek ezin dute euren arteko mozorro txapelketa batean parte hartu, euren irudiaren nazioarteko transferentzia eta erabilera promozionala baimendu gabe.

    #ZeNezesidade