home.social

#urdaiaga — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #urdaiaga, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @birasuegi @Tolosa Ez da gauza bera, baina auzoko festetako ohitura batekin gogoratu naiz: San Esteban egunean eguerdian ardo-goxoa eta paxientxiak banatzen dizkie jai batzordeak plazan dauden guztiei. Ez dakit noiz hasiko zen ohitura, nik betidanik ezagutu dut.

    #Usurbil #Urdaiaga

    📷 Noaua :cc: :ccby: :ccsa:

    noaua.eus/urdaiaga/16595283343

  2. @txikillana @desertorea @theklan @bertol @berria Gaur egun gutxi ekoizten da, baina Gipuzkoan sagardo atxanpanatuak badu tradizioa. Artikulu honetan aipatzen diren fabriketatik bitan lana egindakoa da aita: Illarramendi eta Mai-ona. Lehena nire auzoan zegoen. Orain leku berean motor elektrikoak egiten dituen kooperatiba dago.
    naiz.eus/eu/gaiak/noticia/2023
    #Usurbil #Txokoalde #Urdaiaga #Sagardoa

  3. @ileturia Usurbildarra da. Ni baino zaharxeagoa. Ume mokoak ginela Aiotz taldearekin Udarregi ikastolan kontzertua jo zutela uste dut. Gero auzoko #AkerraGaztetxea​n entsaiatzen zuen Larrua Truk taldearekin eta nire belaunaldiak ardura hartu zuenean beraiek jo zuten lehen kontzertua. Aurrerago Sen taldean gitarra jo zuen eta gaztetxean diskoa aurkeztu zuten. Soinu teknikari ibili da mila talderekin eta #Urdaiaga auzoan dauka musika estudioa:
    haritzharreguy.com/

  4. Gehiago ere ikusi ditut, baina #Urdaiaga​ko bidean dagoen haritz gandudun hau bakarrik agertzen da liburuxkan. Enbor urkilatua du: 1,60 eta 2 metroko perimetroa. 16 metroko altuera eta beste hainbesteko koparen diametroa. 90 urte inguruko adina.

    Lore arretan eta hostoetan bolatxo batzuk ikusi dizkiot. Zezidioak?
    eu.m.wikipedia.org/wiki/Zezidi

    📌 43.27021° N, 2.05985° W #Usurbil
    #tutbatbasoan