home.social

#tokikomunikabideak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #tokikomunikabideak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. Euskarazko testuen sinplifikazio automatikoa TOKIKOMeko webguneetan

    TOKIKOMen webguneetako testuak euskara errazagora bihurtzeko sistema automatikoa abiatu dugu. Euskadi Irratian azaldu ditut nondik norakoak.

    teknopata.eus/2026/06/euskaraz

  2. Asteburuan Compostelan izan nintzen #Fedibertsoa hedatzen hango toki komunikabideen artean. Primeran hartu ninduten eta uste dut oinarri sendoak ezarri genituela sare osasungarriak hedatzen joateko.

    🎶 Troula lalo lalo lalo 🎶
    🎶 Troula lalo lalo lalo 🎶

    Grazas pola oportunidade, @mediosengalego @localgalega @nosdiario.gal @xornaldaestrada @xornaldecompostela @Lindeiros @Radiofene @Temposdixital @moderacion

    teknopata.eus/2026/04/toki-kom

    #tokikomunikabideak #saresozialak #Mastodon

  3. RE: teknopata.eus/2026/01/toki-kom

    Egunon guztioi! Blogean urtea hasteko Mr. Wonderful ariketa egiten saiatu naiz. Aditu batzuek diote "adimen artifizialak" gauza onak ekar litzakeela tokiko kazetaritzarentzat. Arrazoia izango ahal dute! 😅

    #AA #kazetaritza #hedabideak #tokikomunikabideak

  4. Toki komunikabideak eta “adimen artifiziala” 2026an. Nahita bilatutako aurreikuspen optimista batzuk.

    Panorama ikusita, urtea hasteko aurreikuspen optimista batzuk ekarri izan ditut, toki komunikabideak eta adimen artifiziala mintzagai hartuta.

    teknopata.eus/2026/01/toki-kom

  5. RE: tkm.eus/@tokikom/1139000042144

    Gogoratu zerrenda honetan dituzuela toki komunikabideen Mastodoneko kontuak. Zuen herriko informazioa jarrai dezakezue haien bidez, edo herriaren zein eskualdearen traolari jarraituta. Adibidez: #Tolosaldea

    #tokikomunikabideak #fediaholkua #hedabideak #informazioa #albisteak

  6. Hona gaur Aretxabaletan egin dugun #tokikomsariak ekitaldiaren kronika. Ederra izan da toki komunikabideetan egiten diren kazetaritza lan puskak ikustea, eta #adimenartifiziala​k dakarzkigun aukeren eta erronken errepasoa egitea.

    tokikom.eus/2025/11/goienaren-

    #tokikomunikabideak #aretxabaleta #mu

  7. Azaroaren 21ean jakingo dugu zeintzuk diren euskarazko toki komunikabideetako urteko portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak.

    Eta erabakia ez dago erraza, ikusi zelako lan puskak dauden finalisten artean!

    tokikom.eus/sariak/2025/finali #tokikomsariak #tokikomunikabideak #aretxabaleta

  8. Eta honegatik, lagunok, inoiz baino garrantzitsuagoa da toki komunikabide sendo eta egonkorrak izatea. Hedabide korporazio handiak (sare sozialak barne) ultraeskuinaren, beldurraren, ustezko segurtasunaren... diskurtsoa saltzera erabat emanak daudelako.

    Ole @aiurri eta ole @joniubeda. Eskerrik asko!

    #tokikomunikabideak #hedabideak #erantzukizuna #komunitatea #zaintza @tokikom

    aiurri.eus/komunitatea/joniube

  9. Kataluniako #PremsaComarcal elkarteak gorroto diskurtsoen aurreko kezka adierazi eta toki komunikabideek gertuko errealitatea gertutik azaltzean duskurtso arrikutsu horien aurka duten garrantzia azpimarratu du.

    premsacomarcal.cat/noticia/104

    #TokiKomunikabideak #0KMKomunikazioa #desinformazioa #fidagarritasuna

  10. Bueno, eta zenbat dakizue toki komunikabideei buruz? Erantzuna 'asko' baldin bada, beharbada laaaasai-laaaasai ospatu ahalko duzu Spa batean, #eguneanbehin eko aste honetako erronkan 😊

    tokikom.eus/2025/02/tokikom-eg

    #saria #0KMKomunikazioa #TokiKomunikabideak

  11. Eman ongi etorria (eta jarraitu, interesatzen bazaizkizue!), Nafarroatik datozen @pulunpe (Ultzama-Basaburua) eta @mailope (Araitz-Betelu) komunikabideei. Momentuz automatikoak dira, baina seguru gaude joango direla haien atzeko pertsonatxoak ere hurbiltzen 🙂

    #tokikomunikabideak #0KMKomunikazioa #albisteak #hedabideak #Nafarroa

  12. Hiru komunikabide gehiago batu ditugu artaldera:

    @noaua (#Usurbil)
    @txintxarri (#LasarteOria)
    @kronika (@Urumea)

    Momentuz kontu automatikoak dituzte, animatuko zaizkigu pixkanaka, seguru! ;-)

    #hedabideak #tokikomunikabideak #goazenlagunok

  13. Laneko eguneroko buruhauste eta osti txarren artean, ze ederra, BAINA ZE EDERRA tarteka ikustea ereindako ideiak pixkanaka loratzen direla, lanpostutik baduzula aukera gizartea zaindu eta, apurtxu bat politagoa egiteko. Hedabideok publikoaren zaintzarako ere balio dugu, ez dezagun ahaztu bizi dugun kaka pilo honen erdian sartuta.

    Mila esker mezuagatik, @alosada! Asko pozten naiz, benetan, saioak arrastoa utzi dizulako! 💪🏻 :tokikom:

    Eta bai: #goazenlagunok!

    #TokiKomunikabideak #hedabideak

Share on Mastodon

Enter the server where you have an account.