#santuenea — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #santuenea, aggregated by home.social.
-
Etxera bidean #itzalaldiaren arrastoak:
🚆Euskotrenen trena geratuta #Errekaldeko geltokitik gertu (#Donostia). Ez zait iruditu ezer larririk gertatu denik
🚦#Santueneako zubiko semaforoa ez zebilen (#Usurbil). Zubi estua da, norantza bakarra txandaka. Oinez zioan gazte bat espontaneoki trafikoa zuzentzen. Udaltzainak bidean zioazen -
Atzo hasi ziren #Santueneako festak. Izenean santu badute ere, ez dago elizarik bertan eta jaiak ez daude santu bati loturik
#Usurbil
https://noaua.eus/santuenea/1726817275749-santuenea-asteburuko-festen-zurrunbiloan-murgilduko-da-gaur -
Argazki hau #Usurbilgo #Santuenea auzoko Zorrotzeko zubiko semaforoan zain nengoela atera dut. Atzeko zuhaitzak ez dakit ze espezietakoak diren baina kolore aldaketa ikusgarriak izaten dituzte. Oker ez banago kolore gorrazta hartuko dute jarraian eta udaberrian berde-berde jartzen dira
#AsteanBehin #Sasitut #Udazkena