#sagardoa — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #sagardoa, aggregated by home.social.
-
Sagardo festa Lezon
Ekainak 13, larunbata, sagardo festa herriko plazan! -
Gaur eguerdiko entretenimendua: enboteilatze garaian sagardo botilak garbitutakoan urik handienak bota arte edukitzeko traste berria egitea. Arraskaren erdia hartzeko neurrikoa.
Gero erabat lehortu arte botilak sartzeko txorkotxak dituen plastikoko zuhaitz moduko batean jartzen ditugu.
Garbiketa lana errazteko gomendioa: sagardo botila hustu ondoren segidan garbitu eta punta ateratako kortxoa sartu. Horrela eginez gero enboteilatu aurretik urarekin pasara bat ematea nahikoa.
#Sagardoa -
Tooolaaareee oh oh
Tooolaaareee oh oh oh oh -
@txikillana @desertorea @theklan @bertol @berria Gaur egun gutxi ekoizten da, baina Gipuzkoan sagardo atxanpanatuak badu tradizioa. Artikulu honetan aipatzen diren fabriketatik bitan lana egindakoa da aita: Illarramendi eta Mai-ona. Lehena nire auzoan zegoen. Orain leku berean motor elektrikoak egiten dituen kooperatiba dago.
https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20230505/la-sidra-espumosa-una-bebida-con-mas-de-un-siglo-de-historia
#Usurbil #Txokoalde #Urdaiaga #Sagardoa -
-
Onddoei buruzko #EntangledLife liburua bukatzen. Gomendagarria iruditzen zait.
Amaiera aldera egileak Cambridgeko lorategi botanikoan dagoen sagarrondo bat aipatzen du, legendaren arabera Newtoni grabitazioaren teoriaren ideia eman zionaren klona omen dena.
Flower of Kent barietatekoa, sagarrak ez omen dira jateko onak zapore garratz-mikatza dutelako. Sagardotarako ez da txarra izango pentsatu dut.
Segidan gauean sagarrak bildu eta #sagardoa nola egin zuten kontatzen du. Ona zegoela dio 😍