home.social

#pagoeta — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #pagoeta, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @garaolaza Pozten nau gustatu izanak. Ni #Andatza​ren magalean bizi naiz. Askok arrazoi historikoengatik pinu landaketekin lotzen dute, baina badira paraje politak ere. Lursailen parte handiena Aldundiarena da. Trikuharri mordoa dago, baita #Orreaga​ko mugarriak ere, eta errotarri-harrobiei dagokienez EHko leku aipagarrienetako bat da. Borondate politikoa egonez gero, bertako basoa sustatuz, #Pagoeta​ko Parke Naturala luzatzeko aukerak ikusten ditut. Donostiatik gertu dago... #errotarriak

  2. SL-Gi 4003 #Pagoeta​ko haginak bidean ibili naiz arratsaldean. Mendi buelta polita da. Bidezidor eta pistetatik ibiliz Azkorteaitzeko faila eta hagin-basoa, elurzulo bat, Elutsandiko pago tantail ikusgarriak, Beorbarroteko hagina (Gipuzkoan zuhaitz berezi izendatua) eta beste hainbat gauza interesgarri ikus daitezke bidean.
    #tutbatbasoan​zaleei interesatuko zaizuela iruditzen zait.
    gipuzkoanatura.eus/eu/-/-pagoe
    wikiloc.com/hiking-trails/sl-g