#orreaga — Public Fediverse posts
Live and recent posts from across the Fediverse tagged #orreaga, aggregated by home.social.
-
@garaolaza Pozten nau gustatu izanak. Ni #Andatzaren magalean bizi naiz. Askok arrazoi historikoengatik pinu landaketekin lotzen dute, baina badira paraje politak ere. Lursailen parte handiena Aldundiarena da. Trikuharri mordoa dago, baita #Orreagako mugarriak ere, eta errotarri-harrobiei dagokienez EHko leku aipagarrienetako bat da. Borondate politikoa egonez gero, bertako basoa sustatuz, #Pagoetako Parke Naturala luzatzeko aukerak ikusten ditut. Donostiatik gertu dago... #errotarriak
-
Arratsaldean #Andatzako errotarri eta mugarriei buruzko ikerlanaren aurkezpen hitzaldian izan naiz #Usurbilen. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlarietako batek #QGIS erabiltzen du eta #SoftwareLibrearen alde egiten dutela esan du 👍
Ikerlanaren txosten osoa udalaren webgunean jarri dute:
https://www.usurbil.eus/eu/andatzako-ondarea