home.social

#oparotasunadenontzat — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #oparotasunadenontzat, aggregated by home.social.

  1. Oparotasunaren saskiak iritsi dira @Lakarikoop bidez!🌾

    Urtero bezala, egun ilunenetan ere kolektiboan lan egiteak bidea erakusten du.

    @Torrekua eraikinera ekarri dizkigute saskiak, argazkian poz-pozik #MirenPrieto lakaritarra eta @jimakker gure kooperatibako lehendakariak.

    #ESE #KoopMaitasuna #EguzkiaGaraile #OparotasunaDenontzat!

  2. 📣 Lana, eraldaketa eta #bizigarritasuna orekatu, eta indarrez ekiten jarraitzeko, gogoz deskantsatzera goaz.
    🗓️ Uztailaren 28tik irailaren 8ra kooperatiba etenaldi kolektiboan egongo da
    🍇 Gozatu udara.

    #Deskantsua eta #OparotasunaDenontzat 🌾

  3. Solstizio garaian, mezu bat gure sare afektibo, komunitario eta kooperatiboari:

    «Denontzat bizitza bizigarriak nahi baditugu, desiratzea ez da nahikoa, baina desiratzea ezinbestekoa da. Elkar zainduz eta gozatuz bizitza berriak irudikatu, gauzatu eta egonkortzea lortu behar dugu, diziplinaz. Ez dago alternatibarik!»

    Mezu osoa: etzi.pm/bizitza-berreskuratzek

    #EguzkiaGaraile!

    Orain atsedena gaurtik eta urte berriko zazpira arte.

    #OparotasunaDenontzat!

  4. 📣 Lana, eraldaketa eta #bizigarritasuna orekatu, eta haize berriak hauspotzeko, deskantsura goaz.
    🗓️ [Abuztuaren 1etik irailaren 9ra kooperatiba etenaldi kolektiboan egongo da]
    🍇 Gozatu udara.

    #Deskantsua eta #OparotasunaDenontzat ✊🌾
    Aire!

  5. Kooperatibaren 2023ko mozkinetatik proiektu eraldatzaileentzat bideratzen dugun #IPDK|ren zati bat, lurraren jabetza kolektibizatu eta elikadurarako erabili nahi duen @Amillubi proiektuari eman diogu.
    Egin zure ekarpena: amillubi.coop57.coop/
    #ESE #Koop #SareakLurrari
    Bide batez, animatu eta etorri Udaberriko Festara!
    amillubi.eus/2024/04/23/udaber
    #AmillubiLurraTaupaka #OparotasunaDenontzat! 🌾

  6. «Gure sustraiak ilunpean daude» zioen gure erreferente Ursula K. Le Guinek, ilunpetik elikatzen gaituen lurrean. Horregatik, 2024 urtean sareak lurrari lotzeko, proiektu digital eta kooperatiboak landuz gure lan eta asmoak indartuko ditugu.
    talaios.coop
    #SareakLurrari #OparotasunaDenontzat!

  7. Deskantsuak ematen dio lanari bizigarritasunaren neurria, eta horregatik, #bizigarritasuna eta #deskantsua egunerokoaren erdigunean jartzeko borrokan jarraituko dugu.
    Bitartean abuztuak 11tik irailaren 4ra deskantsu kolektiboa hartuko dugu kooperatiban.
    Gozatu udara.
    #OparotasunaDenontzat ✊🏿🌾

  8. Hamaikagarren urtea hasi dugu, eta hamaika banda aukeran ditugula ariko gara lanean.
    Kooperatiban batu eta indartzea dugu erronka.
    #Koop #ESE #OparotasunaDenontzat!