home.social

#odisea — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #odisea, aggregated by home.social.

  1. "Meríones procuró a Odiseo arco, carcaj y espada, y le cubrió la cabeza con un casco de piel que por dentro se sujetaba con muchas y fuertes correas y por fuera presentaba los blancos dientes de un jabalí, ingeniosamente repartidos", como este casco micénico del s. XV a.C. de Cnosos. 🏛️ Museo Arqueológico de Heraclión 📷️ Afrank99 #Odisea #Odyssey #micenas #Mycenae

  2. Egia esan, asko gustatzen zait Blackie Book-en "Clásicos liberados" bilduma. Benetan lan bikaina egiten dute obra klasikoak gaurkotu eta pertsona askorengana hurbilduz. Bestela nekez helduko nieke. #Odisea​rekin eta #Genesia​rekin lan ederra egin zuten. Beraz zure ordua ere iritsi da, #Iliada.

    (Gainera, jasotzen dituzten erreferentzia artistikoekin, agian etorkizun hurbilean Egunean Behinen margolariren baten izena asmatuko dut.)

  3. Egia esan, asko gustatzen zait Blackie Book-en "Clásicos liberados" bilduma. Benetan lan bikaina egiten dute obra klasikoak gaurkotu eta pertsona askorengana hurbilduz. Bestela nekez helduko nieke. #Odisea​rekin eta #Genesia​rekin lan ederra egin zuten. Beraz zure ordua ere iritsi da, #Iliada.

    (Gainera, jasotzen dituzten erreferentzia artistikoekin, agian etorkizun hurbilean Egunean Behinen margolariren baten izena asmatuko dut.)

  4. @txikillana @jon oso oso ondo harilkatuta dago Peneloperen bertsioa: hiruzpalau gako oso interesgarri planteatzen ditu eta era berean oso umoretsua da. Ezin dizuet ezer gehiago esan bukaera zapuztu barik, irakurtzea gomendatzen dizuet. #Odisea #Penelopiad

  5. Erabat ados nago Margaret Atwoodekin, esaten duenean #Odisea​ren amaieran irakurleak bere buruari galdetu beharko liokeela: zergatik hil ditu hamabi neskameak? Eta egun osoa daramat pentsatzen erantzunari ez zaiola eusten "mende asko ditu" sinple batekin.

    Margaretek galdera horri emandako erantzuna eta Peneloperen bertsioa ezagutzeko irrikan nago.

  6. @txikillana oraintxe bukatu berri dut #Odisea eta oso gustura txo! Azken zatian agian bai moztuko nituzke ekarpen handiegia egiten ez duten pare bat kantu. Baina bostetik 4,5 ematen diot (3000 urte izateagatik agertzen diren gabeziekin onbera izango naiz).

    Edizio honek Peneloperen bertsioa kontatzen duen Margaret Atwooden "Penélope y las doce criadas" liburuaren laburpena dakar, baina liburua erosiko dut laburpena irakurri beharrean, gehiago jakin nahi dut eta! ⚔️🍇🐷🐗🏺🏛️

  7. Oraindik ez dut bukatu, baina #Odisea irakurtzean gehien harritzen duen gauzetako bat da denok ezagutzen dugun zatia: sorgina, Hades, moustroak, lamiak... hogeita lau kantuetako lau baino ez direla. Adibidez, lamien pasarteak, hain ezaguna izanik, bizpahiru paragraforen luzera du.

    (Irudia: Herbert James Draper, Ulysses and the Sirens, 1909 - Public domain).

  8. Zirtze (sorgina) vs. Ulises edo Zirtze vs. Homer aukeratu behar badut, bigarrenaren bukaerarekin geratuko naiz, zalantza barik. #Odisea 🐷🐷🤣😇

    cc @txikillana

  9. Esaten dute liburu guztiek dutela une bat bizitzan, baina nik ez nuen inoiz pentsatuko 3.200 urte ondoren, #Odisea irakurri behar nuenik. Baina hemen nago, Troiako gerran gertatutakoa freskatzen eta I. kantuarekin harrapatuta (prosan idatzitako bertsio gaurkotu batekin, hori bai).