home.social

#nobelsariak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #nobelsariak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. #gaurkoegunez 1983an Barbara McClintock genetikari eta botanikariak Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen. Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria beste inorekin partekatu gabe jaso zuen lehen emakumea izan zen.

    👉 Haren #istorioa #Elhuyar aldizkarian, @egoitzetxebeste n eskutik: zientzia.eus/artikuluak/barbar

    #emakumeakzientzian #genetika #NobelSariak

  2. Beste hiru gizon #Nobel sarietan: Susumu Kitagawa, Richard Robson eta Omar M. Yaghi ikertzaileek jasoko dute Kimikako Nobel saria, egitura metal-organikoen garapenarengatik.

    Alegia: emakume bat eta 8 gizon, zientzietako aurtengo Nobel Sarietan, denak zuriak edo asiarrak (bi Japoniar), eta mendebaldeko eliteko zentroetakoak. Bete-betean asmatu dut kiniela (tanmalez)
    #NobelSariak #diskriminazioa

  3. #NobelSariak Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak.

    Ez da kasualitatea

    aldizkaria.elhuyar.eus/albiste

  4. #NobelSariak Kimikako Nobel saria, David Bakerri proteina berriak sortzeko tresna konputazionala garatzeagatik, eta Demis Hassabis eta John Jumperri, proteinen egitura iragartzeagatik AAren bidez

    Honekin, zientzietako Nobel guztiak gizon zuri anglosaxoiarren eskuetara joan dira
    @koldotxu

  5. #NobelSariak Fisikako Nobel saria, John J. Hopfield eta Geoffrey E. Hinton ikertzaileei, ikasteko gai diren makinak garatzeko aurkikuntzak egiteagatik, sare neuronal artifizialetan

  6. #NobelSariak Medikuntzako Nobela jaso duen bi gizonetako baten zorion-mezua zabaldu du Akademiak, Victor Ambros:
    "Gaur goizean, Rosalind Lee bere lankide eta emaztearekin ospatu du sariaren albistea; Nobel Batzordeak aipatutako 1993ko 'Cell'-eko lanaren lehen egilea ere izan zen".

  7. #NobelSariak Zelulen funtsezko mekanismo baten aurkikuntza saritu du Nobel Akademiak. Bi gizon dira sarituak.
    aldizkaria.elhuyar.eus/albiste
    Erabaki horrekin, kanpoan utzi ditu aipatzen ziren beste aukera batzuk:
    🔸Ozempic eta antzekoen garatzaileak (adb Svetlana Mojsov)
    🔸giza genomaren mapa
    🔸AA medikuntzan

  8. 🎖️ Victor Ambros eta Gary Ruvkun mikroRNAren aurkikuntzagatik eta gene post-transkripzionalen erregulazioan duen paperagatik.
    #NobelSariak #Medikuntza #emakumeakzientzian
    @koldotxu

  9. Nobel sarien astea da hau. Saridunen erretratoa egin du Naturek: 54 urteko gizona, duela 20 urte ikerketa apurtzaile bat egin zuena nature.com/immersive/d41586-02
    Adi jarraituko ditugu izendapenak, ea zenbat aldentzen diren erretrato horretatik...
    #NobelSariak #emakumeakzientzian