home.social

#munstroa — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #munstroa, aggregated by home.social.

fetched live
  1. ❤️‍🔥 "Adibidez, Munstroak zure Elisabeth maitea akabatu ondoren, aukera izango zenuke harekin solasteko, bizirik zegoenean esan ez zenizkion pentsamendu eta sentimenduak aitortzeko, maitasun-hitzak eta promesak berritzeko eta berresteko.

    Ona da al hori? Zer ekarriko luke ordainetan?" @Petti
    #FrankensteinAgurgarria

    #AA teknologia hildakoen ahotsa eta irudia berpizteko eta XIX. mendeko espiritualtasunaren arteko alderaketa:
    theconversation.com/how-grief-

    #teknologia #etika #munstroa #literatura #musika

  2. "Munstroaren figurak gure zirkulutik at kokatzen du beldurra, nahiz eta feminismoak azpimarratu eta frogatu duen indarkeria matxista ez dela ezohiko gertaera bat, egiturazkoa baizik, eta maite ditugun gizonak izan ohi direla hori erreproduzitzen dutenak"

    'Badaezpadako neurriak gizonen erantzukizunik ezari', @berria n:

    berria.eus/euskal-herria/badae

    #munstroa #FrankensteinAgurgarria

  3. "Munstroaren figurak gure zirkulutik at kokatzen du beldurra, nahiz eta feminismoak azpimarratu eta frogatu duen indarkeria matxista ez dela ezohiko gertaera bat, egiturazkoa baizik, eta maite ditugun gizonak izan ohi direla hori erreproduzitzen dutenak"

    'Badaezpadako neurriak gizonen erantzukizunik ezari', @berria n:

    berria.eus/euskal-herria/badae

    #munstroa #FrankensteinAgurgarria

  4. "Munstroak desberdina dena irudikatzen du: ohikoa ez dena, komunitatetik kanpo geratzen dena".
    Mariasun Landak, @berria n: berria.eus/kultura/frankenstei

    ❤️‍🔥 "...garesti ordaindu zuen, oso garesti, besteak bezalakoa ez izatea. Azkenean, izotz eternaletan sua piztu eta bere burua sutara botata esan zion agur bizidunen munduari. Bestelakoa izateagatik zigortu zuen munduari. Hori baita legea, leku denetan, sasoi guztietan"
    #FrankensteinAgurgarria
    elkarargitaletxea.eus/liburuak
    #Frankenstein #munstroa #literatura

  5. ❤️‍🔥 ".."Hala ere, ez pentsa zurea denik izugarrikeria bakarra. Ezagutu ditugu handiagoak. Urrutira joan gabe, Espainiako Gerra Zibilean,
    120.000 pertsona baino gehiago desagerrarazi zituzten frankistek.
    120.000 lagun, seme, aita, anaia, lehengusu, arreba, iloba, maitale,
    senar, amona, alaba, ahizpa, emazte, biloba, aitona, auzotar,
    pertsona. Desagerrarazita. 120.000 baino gehiago"....

    "Ziztak irauli" @Petti
    youtu.be/lupwC0nhijg?si=reHF-1

    #FrankensteinAgurgarria #munstroa

  6. 📌 Munstroei buruzko Kafe Filosofikoa, urriaren 22an, 19:00etan, Bilboko Bira kulturgunean.

    ▪️ Nor da munstroa?
    ▪️ Munstroa jaio ala bilakatu egiten da?
    ▪️ Zer zerikusi dute itsusitasunak eta munstrokeriak?
    ▪️ Zein da munstroaren 'pekatua'?
    ▪️ Zein dira gaur egungo munstroak?
    ▪️ Munstroen alde: Mari Luz Esteban, Jule Goikoetxea, Donna Haraway, paul B. Preciado
    ...

    Saio irekia da, eta guztiok zaudete gonbidatuta. Plazer baduzue, Biran elkartuko gara!

    #Frankenstein #FrankensteinAgurgarria #munstroa

  7. ❤️‍🔥 "Minak arina garbitzen badu, nirea aratza da"
    (Mary Shelley)

    🍷 #FrankensteinAgurgarria errezitaldi mutantea @Petti rekin, Bermeoko Arrantzale museoan, urriaren 15ean, 19:00etan (#Mareak jaialdia)

    🫖 "Nor da munstro?" Kafe Filosofikoa, Biran (Bilbo), urriaren 22an, 19:00etan

    👥 Artearen eta zientziaren arteko hibridazioaz, #CCSC25 Zientziaren Komunikazio Sozialaren Kongresuan, Palma de Mallorcan (Balear Uharteak), urriaren 29an

    #zientzia #literatura #musika #filosofia #feminismoa #munstroa