home.social

#kalenatura — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #kalenatura, aggregated by home.social.

  1. @Biozale1 @aranzadi Ni ere izugarri poztu naiz Aranzadik Fedibertsoan kontua sortu duelako. Hala ere, hemen ez zeudenean ere saiatzen ginen haien kanpainak jarraitzen, asko gozatuz gainera, ikusi adibidez: #TutBatBasoan, #KaleNatura eta #OrkideaBila traolak (eta ahaztu zaidan besteren bat ere bai, seguru)

  2. Argazkia kaxkarra da eta txoriei buruzko nire ezagutza oso mugatua, baina #LasarteOria​ko terraza batean ikusitako txori hauek hormatxoriak direla uste dut. Izen asko dituzte, tartean atzo @jogerka​k aipatutako kurloi hitza (ez nuen ezagutzen) eta beste asko. Oso #KaleNatura​tarrak dira. Hemen info gehiago:
    txoriak.eus/txoriak/etxe-txola

  3. Atzo, @jogerka​ren tut bati esker gogoratu nuen iaz #TutBatBasoan​ekin landareei buruz asko ikasi eta oso ondo pasa nuela.

    Eta @desertorea​ri esker #KaleNatura ekimenaren berri izan nuen.
    txatxilipurdi.eus/kale-natura-

    2 + 2 = 4, kalean ikusten ditudan animaliei buruz gauzak argitaratzen hasiko naiz. Landareei iazko edizioa eskaini omen zieten. Nik ez nuenez parte hartu, ba landareen argazkiak eta izenak ere bidaliko ditut hona!

    Animatzen zarete?