home.social

#ideiak — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #ideiak, aggregated by home.social.

fetched live
  1. @anagalarraga1 @txikillana @luistxo @oaraola @Gailetagilearen_Alaba Erroman zine areto aire girotudunak ireki dituzte jendearentzat, eta egunean 2 film doan ikusteko aukera dute erromatarrek beroari aurre egiteko. byteseu.com/2221911/ Udako zinea baina barruan. #ideiak #berosapa

  2. RE: mastodon.eus/@txantxibiri/1137

    Mundu mailako gizonezkoen Fifa txapelketa jokatzen ari dela probestuz, bestelako proposamenak ere asmatu eta egikaritu daitezkeela gogorarazi nahi dut. #ideiak #lehiaketa #telebista #kirola

  3. Ateak eta leihoak ireki eta ixterakoan sortzen dugun energia mekanikoa ez dugu probesten. Egunean zehar zenbat aldiz ireki eta ixten ditugu ateak, eta ez diogu etekinik ateratzen. #ideiak

  4. Hau egin da inoiz?
    Telebistan (telebista publikoan, esango nuke) liburu on baten lehen orrialdea erakutsi 2-3 minutuz. Orrialdea pasa, eta gauza berbera. Eta horrela kapitulu osoa. Kapitulua amaitzean "Jarraituko du..." esaldiarekin agurtu, eta hurrengo egunean, ordu berean, bigarren kapituluari ekin. Eta liburu osoa eskeini zatika bukatu arte, egunero zati bat. Liburu horrekin amaitutakoan beste liburu batekin hasi.
    Zer egingo lukete ikusleek? #ideiak #esperimentua

  5. RE: mastodon.social/@EricAlper/115

    Sakelekoagaz pribatuan hitz egiteko isolatutako kabina, pribatutasuna eta ingurukoen isiltasun eskubidea bermatzen dituena.#ideiak 📵

  6. Euriaren indarrak (zaparradak eta kazkabarrak bereziki) eragindako grabitate indar bertikalak mekanikoki mugitzen den gailu bat mugiaraztea eta honek era berean mugimendu mekaniko hori elektrizitate bihurtzea lor dezakeen sistemarik ezagutzen duzue? Egingarria da? Nola lor liteke? Ideiarik?#ideiak

    Adib.: plataforma lau bigun bat tanten indarrek beheruntz mugi dezaketena, mugimendu horrek engranaje bidez kontrako poloak dituen bobina edo haril magnetiko bat birarazten du, elektrizitatea sortuz.

  7. Ba txio honen harira hausnarrean ibili naiz,
    mastodon.eus/@josu_goiko/11546
    eta bideojoko batentzat ideia izan daiteke:

    Kindness simulator.

    Hau da, nola izan abegitsu, edukazio oneko eta jokatu enpatiaz, sentiberatasunez eta gizatasunez gizakiekin. @josu_goiko k hain grafikoki deskribatutako "Taberna rockero bateko komuneko sentsore fotoelektriko batek baino sentsibilitate gutxiagoko jende" horrentzat bereziki zuzendua. Publiko zabalarentzat, alegia.

    #gizartea #bideojokoak #hezkuntza #ideiak

  8. Ilargiaren argia argi-plaka bidez probesten duen farola asmatua dago? Bai, agian ez du nahikoa indar autonomo izateko beste, baina energia-iturri berriztagarria erabil dezakete neurri batean eta falta dena beste iturri batekin konpentsatu. #ideiak