home.social

#hormekdiote — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #hormekdiote, aggregated by home.social.

  1. @independentea interesgarria!

    Konparazio gisa Benin jartzea ez dakit oso zentzuzkoa den, baina pozgarria da ikustea jendea gai hauek begiratzen eta salaketak egiten ari dela.

    #Kuartango bailaran #HormekDiote "Horrela ez".

    Ez naiz bertakoa, asteburu batzuk bakarrik pasatzen ditut bertan. Gustatuko litzaidake ikustea "Horrela bai" garatzen dela. Solaria enpresak elektrizitatea Bilbora bidali ordez Santa Eulalia aldean egiteko ba omen dago plan herrikoiago bat...

  2. Enirioko galtzada edo jentilen galtzadaren ondoan dagoen Urriztiederrako bordako atean ikusi dudan pintada honek harritu nau: "Viva la pepa 1927".
    1812ko Espainiako konstituzio liberalari erreferentzia egiten diola nahiko argi dago, baina Urko Apaolazak duela 12 urte bere blogean egindako galderen antzekoak ditut buruan: benetan urte horretakoa da? Nork egina? Nolaz iraun du gaur egun arte?
    blogak.argia.eus/urko-apaolaza
    #Zaldibia #Aralar #HormekDiote