home.social

#goazenlagunok — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #goazenlagunok, aggregated by home.social.

  1. RE: mastodon.eus/@fedibertsoa/1161

    Pertsonaren neurrira egindako sarea,
    Sare autoeratua, sare autogestionatua, sare librea... Sare kooperatiboa, ezta?
    Hau ere #ESE (Eko)Sisteman sartu behar.
    #DenokFedibertsora #goazenlagunok #IngokuBidea #Koop

  2. Eduki berriak gure lau sare sozialetan:

    :peertube: bideoak peertube.eus
    :pixelfed: irudiak pixelfed.eus
    :paperjale: liburuak paperjale.eus
    :lemmy: foroak lemmy.eus

    Izen-emateak irekita guztietan. Eman begiratua eta parte hartu!

    Euskal sare sozial burujabe eta federatuen gainean info gehiago fedibertsoa.eus orrian 😄👉 :fedibertsoa:.eus

    #goazenlagunok
    #DenokFedibertsora

  3. Eduki berriak gure lau sare sozialetan:

    :pixelfed: irudiak pixelfed.eus/
    :paperjale: liburuak paperjale.eus/
    :lemmy: foroak lemmy.eus/
    :peertube: bideoak peertube.eus/

    Izen-emateak irekita guztietan. Eman begiratua eta parte hartu!

    Euskal sare sozial burujabe eta federatuen gainean info gehiago fedibertsoa.eus orrian 😄👉 :fedibertsoa:.eus

    #goazenlagunok
    #DenokFedibertsora

  4. 🌱🌿🪴 ¿Quieres encontrar a más gente que seguir por aquí y/o que te encuentren? Ojo a esto:

    En Preferencias > Perfil público > Privacidad y alcance tienes varias opciones para permitir que se te encuentre. Si no las marcas, es bastante difícil llegar a ti.

    Estamos haciendo listas de cuentas recomendadas (tipo "starter packs"), pero para poder añadir una cuenta tiene que tener activada la opción "Destacar perfil y publicaciones en algoritmos de descubrimiento". Habrá quien no lo active porque prefiera privacidad, pero estamos preguntando y vemos que mucha gente no lo ha hecho porque simplemente no lo sabe.

    ¿Nos ayudáis a correr la voz? ¡Gracias!

    #juntas #vámonosjuntas #somhijuntes #goazenlagunok #xuntas

  5. Éste es nuestro primer post y lo utilizamos para agradecer a vamonosjuntas que nos hayan animado a cambiar de red. #presentacion #juntas #fiare #bancaetica

    Hau da gure lehen post-a eta erabilitzen dugu Goazenlagunok sarez aldatzera animatu gaituztelako eskertzeko. #aurkezpena #goazenlagunok #bankaetika

  6. Aurreko astean @zaharetagazte Lanbide Heziketako irakasle erretiratuen elkarteko kideekin elkartu ginen sare sozialen inguruan hausnartu eta edukien sorkuntzan murgiltzeko. Gauza asko ikasteko aukera izan genuen eta, horrekin batera, fedibertsora jauzi egiteko urratsean lagundu genien. Ongi etorri sare libreen mundura!

    #GoazenLagunok #DenokFedibertsora

  7. Ah! Bihar 10:00ak aldera Radio Euskadin izango naiz nire udako hitazoarekin: twitter=kaka. Txartelak ordu erdi barru jarriko dira salgai.

    #twitter #x #temazo #matraka #goazenlagunok #moscomenlasratas #soldout

  8. Global Switch Day, aldatzeko egun globala :-)

    #GoazenLagunok eta #VamonosJuntas kanpainak bezala, 2025eko otsailaren 1ean #GolbalSwitchDay delakoa antolatu da, sare toxikoetatik aldendu gaitezen denok batera

    teknopata.eus/2025/02/global-s

  9. Global Switch Day, aldatzeko egun globala :-)

    #GoazenLagunok eta #VamonosJuntas kanpainak bezala, 2025eko otsailaren 1ean #GolbalSwitchDay delakoa antolatu da, sare toxikoetatik aldendu gaitezen denok batera

    teknopata.eus/2025/02/global-s

  10. Global Switch Day, aldatzeko egun globala :-)

    #GoazenLagunok eta #VamonosJuntas kanpainak bezala, 2025eko otsailaren 1ean #GolbalSwitchDay delakoa antolatu da, sare toxikoetatik aldendu gaitezen denok batera

    teknopata.eus/2025/02/global-s

  11. Global Switch Day, aldatzeko egun globala :-)

    #GoazenLagunok eta #VamonosJuntas kanpainak bezala, 2025eko otsailaren 1ean #GolbalSwitchDay delakoa antolatu da, sare toxikoetatik aldendu gaitezen denok batera

    teknopata.eus/2025/02/global-s

  12. Global Switch Day, aldatzeko egun globala :-)

    #GoazenLagunok eta #VamonosJuntas kanpainak bezala, 2025eko otsailaren 1ean #GolbalSwitchDay delakoa antolatu da, sare toxikoetatik aldendu gaitezen denok batera

    teknopata.eus/2025/02/global-s

  13. Hiru komunikabide gehiago batu ditugu artaldera:

    @noaua (#Usurbil)
    @txintxarri (#LasarteOria)
    @kronika (@Urumea)

    Momentuz kontu automatikoak dituzte, animatuko zaizkigu pixkanaka, seguru! ;-)

    #hedabideak #tokikomunikabideak #goazenlagunok

  14. 🐉 Ikusiko zenutenez, Dragoi Bolaren abestiak japonieraz daude Makusin, banatzaile japoniarrak ezarritako baldintza zentzugabe baten ondorioz. 😔

    Hemen igotzen ditugu betiko euskarazko abesti zoragarriak, ahanzturan erori ez daitezen. 🫶🏽🥰

    "Goazen lagunok, amets betean!" 🔥🐉

    #pantailakeuskaraz #dragoibola #abestiak #euskaraz #goazenlagunok #makusi #guztionbultzadaz

  15. Eup!

    Batzuek beharbada izango duzue gogoa mastodon.social-en sortutako kontua mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus-era mugitzeko, adibidez.

    Kontuak zerbitzariz aldatzea ("migratzea") 4 pausutan egiten den prozesu erraz-erraza da. Atzo utzi nizkizuen pausuz pausuko jarraibideak blogean ;)

    teknopata.eus/2025/01/nola-mig

    #mastodon #migrazioa #fedibertsoaulertzen #goazenlagunok

  16. #GoazenLagunok fedibertsora etortzeko kanpaina kolektiboa abiatu eta aste batera, ildoa lantzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu.

    Gaiaren inguruan kooperatiban hartzen goazen erabakiak eta egindako lanak orrialde honetan argitaratzen joango gara: talaios.coop/goazen-lagunok/

    Pribatutasuna.
    Askatasuna.
    Komunitatea.

    #DenokFedibertsora!

  17. Urte batzuk daramagu, elkarlanean, euskal @fedibertsoa josten sukaldeko eta plazako lanetan. Aurreratu genuen gure urteko leloan 2025a, #SareLibreenAroa abiatzeko urte gakoa izango zela.

    Sare libreetan ildo estrategikoa jarraitzeko orrialde hau osatu dugu: talaios.coop/goazen-lagunok/

    #TalaiosLanak #Estrategia #TeknologiaBurujanetza

    Gaur ekintzarako, uzta jasotzeko eta ospakizunerako eguna da 🍇

    #GoazenLagunok #DenokFedibertsora

  18. 👋 Kaixo berriz!

    🐘 Berriak zarete Mastodonen eta oraindik ez duzue aurkitu lagunik? #GoazenLagunok #DenokFedibertsora

    Lau proposamen:

    1️⃣ Irakurri denbora-lerro lokala: mastodon.eus/public/local
    2️⃣ Bilatu zuen intereseko traolak, adibidez: #teknologia #liburuak #komikiaeuskaraz #elettipiak...
    3️⃣ Bilatu lagunak mastodon.eus-eko profil publikoen direktorioan: mastodon.eus/directory
    4️⃣ kuxkuxeatu fedibertsoko sasi-errolda: lemmy.eus/post/564644

    😎 Eta gogoratu... gozatu bidaia.

  19. Fedibertsoak eta zientziak elkar maite beharko lukete

    Bihar, Urtarrilak 20, Trumpen garaipena eta faxismoaren zabalkundea erraztu duten plataforma toxikoak uzteko edo, behintzat, leku atseginagotara joateko, deialdia dago. Besteak beste, gurean, estatuko beste herriekin batera, Goazen Lagunok ekimena martxan dago, fedibertsora etortzeko.

    Ezagutzen banauzue edo irakurriko zenidaten bezala, azken boladan oso interesatuta nago balioak erreproduzitzeko erabiltzen ditugun kanalak balio horiekin bateragarriak ote diren. Balio toxikoak erreproduzitu nahi dutenak plataforma toxikoak erabiltzeak eta sustatzeak zentzu guztia du, baina patxada, arrazionalismoa edo kooperazioa sustatu nahi dituenentzat plataforma toxikoak erabiltzea, ez dakit Rick. Zeren erabiltzen dugun kanalak markoa eta gure mentalitatea baldintzatzen baditu (beno, Lakoffek hau hobeto azaltzen du, baina ni bezalako ezjakin batentzat hori ulertzearekin nahikoa dut 😊), zergatik erabili zabaldu nahi dituzun balioak oztopatzen dituzten plataformak? Zeren plataforma horiek diseinatuta daude balio batzuk errazteko eta beste batzuk oztopatzeko.

    Nire ustez, zientzia zabaltzeko kanalik honena Fedibertsoa da, Fedibertsoaren filosofia baita zientziaren balio zintzoekin hoberen uztartzen dena. Ez naiz hemen sartuko egungo ikerketa sistemaren inplementazioa zientziaren balioekin duen harremanaz, baina Ana Galarragari nire iritzia laburtu nion ia titular bilakatzen den esaldian, “Ikerketa-sistemak bahituta dauka zientzia”. Horrek ere azalduko luke zergatik erakunde akademiko askoren erresistentzia plataforma toxikoak uzteari eta fedibertsoa besarkatzeari. Solastea, ikuspuntuak partekatzea, patxada, arrazionalismoa, iritzi irmorik ez izatea, zalantza, kooperazioa, ulertzea, begirunea, zehaztasuna, apaltasuna, zintzotasuna, argitasuna,… dira balio zentralak zientzian, edo zientzia ulertzen dudan moduan. Eta Fedibertsoa balio horiekin oso ondo uztartzen dela iruditzen zait, zeren horietako asko Fedibertsoaren muinean daude. Egia da, Fedibertsoan zerbitzu toxikoak sortu daitezkeela, baina gainontzeko Fedibertsoak posible du horiei bizkarra ematea eta blokeatzea. Ez beste plataformetan bezala, bai ala bai, toxikotasuna irentsi behar dela. Izan ere, beste plataforma toxiko horiek uztea eta Fedibertsoak duen dinamikan sartzeak, arestian aipatu ditudan gauza asko ikustea eta ulertzea ahalbidetu dit. Askotan esaten da Fedibertsoan ez dela ezer gertatzen eta, nire ustez, kontrakoa da: plataforma toxikoetan gauza gehiegi gertatzen zirela geu bahituta mantentzeko.

    Aurreko guztia dela eta, nire jardun pertsonala Fedibertsoan egiten hasi nintzen gero eta gehiago, beste plataformak alde batera utzita. Beste plataforma pribatu horiek bakarrik lanerako erabiltzen ditut eta, benetan, gero eta argiagoa daukat aldartea bera aldatzen zaidala, bata edo bestea erabiltzean. Nire kasuan, Mastodon.eus txokoan aurki nazakezu @koldotxu bezala. Baina Euskal Fedibertsoa zabalagoa da eta bakoitzak bere beharren eta nahien arabera plataforma batean, bestean edo gehiagotan parte har dezake… eta konektatu gaitezke! Zeren hori da Fedibertsoak duen gauza bikaina: ez duzula zertan kontu bat izan behar zerbitzu bakoitzean jendea jarraitzeko, zerbitzu guztiak elkarrekin komunikatzen baitira. Esan bezala, nik mastodon.eus-en hautatu nuen mikrobloggingarekin eroso sentitzen naizelako eta nire erabilera nagusia hori delako. Baina beste pertsona bati interesatzen zaiona argazkiak partekatzea bada, pixelfed.eus du, eta bere argazkiak nire mastodon.eus kontutik jarrai ditzaket eta berak nire harrikadak bere pixelfed kontutik. Hori pentsaezina da Twitter eta Instagram artean.

    Sarreran “fedibertsora etortzeko” idatzi dut zeren, blog hau, fedibertsoan dago ere. Hasieran, Edonolan argitaratzen nuena nire Mastodoneko kontuan automatikoki argitaratzen zen, Twitterren egiten nuen bezala. Aurrerago, blog bat fedibertsoko txoko bat bilakatzeko modua garatu zen. Pentsatu nuen, baina agian konplikatua izan zitekela iruditu zitzaidan, ze niretzat hau afizio bat da eta gauza teknikoetan murgiltzeko denbora mugatua dut. Baina Joxe Rojasi bere Teknopata blogean irakurri nion aukera hori nahiko erreza zela eta oso ondo funtzionatzen zuela. Ondorioz, saiakera egin nuen eta oso pozik gelditu nintzen emaitzarekin. Ordutik, zure fedibertsoko plataformatik jarrai dezakezu blogean idazten dudana, hona etorri gabe; eta zuzenean zure plataformatik zabaldu, gustoko eman eta iruzkinak egin ditzazkezu eta blogean jasoko ditugu. Niri marabillosoa iruditzen zait guzti hau: askatasuna ematen dizu gauzak jasotzeko eta elkarrekintzak izateko zuk erabakitzen duzun lekutik.

    Imagina dezakezun bezala, nire esperientzia Fedibertsoan oso positiboa da. Aldatzea kostatzen da, zeren inertzia oso gaiztoetatik gatoz eta, bapatean, beste martxa eta mentalitate batekin ibili beharra zaila egin daiteke. Baina gero gustora hartzen duzu bai, behintzat, nik bezala patxada maite baduzu. Zientzia dibulgatzeko leku askoz ere naturalagoa eta erosoagoa egiten zait, bai izaera beragatik, bai heltzen naizen jendera gertukoa dudalako. Blog hau metriken logikatik kanpo izan dudanez beti, afizio bat baita, niri jende gutxiagora heltzea berdin zait, zeren heltzen naizen horiek hautatu dute idazten dudana beren denbora-lerroetan egotea. Eta hori da zientziaren komunikazioari gertatu dakioken gauzarik onena: jendeak hori jaso nahi izatea.

    Aurreko guztia nahikoa ez bazaizu iruditzen, argudio definitiboa daukat: hala nahi duten Fedibertsoko plataformek kafepintxoaren emojia dute… :koldotxu: kodea erabilita. Zitalek Mastodon.eus-eko administratzaileei hala eskatuta eta ni deskojonatzen ari nintzela, emoji hori edukitzeko aukera sortu zen. Bere komunitatearen isla da Fedibertsoko txoko bakoitza, komunitate horren parte delako eta, horrela, ulertu eta omentzen du bere komunitateko kideak. Eta hori ez duzu beste inon aurkituko.

    #dibulgazioa #fedibertsoa #goazenlagunok #kulturaZientifikoa #zientzia

  20. Bidelagun tekniko eta solaskide izan gara @tokikom sareak, tokiko hedabide, kazetari eta kolaboratzaileentzat, #Mastodon tresna librearekin sortu duen nodoa eraikitzeko.

    #TalaiosLanak

    Oso pozik gaude proiektu honetan parte hartzeagatik, informazioaren burujabetzaren, fedibertsoaren zabalpenaren eta komunikazio tresna libreen aldeko pauso garrantzitsua delako.

    Ongi etorri TKM.eus

    #GoazenLagunok #DenokFedibertsora

  21. Es un orgullo anunciar que acabamos de poner en marcha TKM.EUS, una instancia de Mastodon especializada en información local en euskera, para proveer al fediverso de información local elaborada . Estamos migrando la actividad en RRSS de nuestros 78 medios asociados a esta instancia, en un esfuerzo por mejorar la 'dieta informativa' de nuestro público.

    tokikom.eus/2025/01/tkm-eus-to

    #medioslocales #redessociales #mastodon #tokikom #periodismo #noticias #informacion #vamonosjuntas #goazenlagunok

  22. TKM.EUS. Behingoagatik, sare sozialek poz handi bat!

    Lan eta eztabaida askoen ondoren, TOKIKOMen fedibertsoko instantzia propioa zabaldu dugu. Behingoagatik pozik eta harro sare sozialetatik etorritako albiste batekin! :-)

    teknopata.eus/2025/01/tkm-eus-

  23. Badirudi ondo bukatu dugula @tokikom kontuaren migrazioa Mastodon.eus-etik TKM.eus-era. Orain hemendik jarraituko dugu, eh? :-)

    #goazenlagunok #fedibertsoa #migrazioa #mastodon

  24. Kaixo guztioi!

    Aurrerantzean, @[email protected] izango da gure kontu nagusia. Oraintxe hasiko gara kontua migratzen, ea ez den ezer arrarorik gertatzen.

    Eskerrik asko guztioi eta barkatu eragozpenak!

    #migrazioa #goazenlagunok #jolastenetaenredando

  25. Gaur #Tokikom-eko hedabideak #fedibertso-ra batu dira beren instantzia propioa (tkm.eus) sorturik. Tokikom hedabideek euskal fedibertsoaren parte garrantzitsu bat beteko dute!

    Horrez gain, #goazenlagunok ekimenarekin bat egin dute eta RAP elkartearen arauak jarraitzeko konpromisoa dute. Pixkanaka pixkanaka aldaketa handitzen hasi zaigu!

    Zorionak eta ongi etorri!!

  26. Kaixo!

    Aurkezpen bat egin behar da, eta nik oraindik pues ez dut egin. June naiz, zuzenbidea ikasi nuen eta bdste bizi batean abokatua izan nintzen. Orain Ekonomia Solidarioan egiten dut lan, @REASna hain zuzen ere.

    Euskaldun berria naiz, #aek|ko beteranoa, beti akatsetan, baino beti prest.

    Antzerkia egitea asko gustatzen zait, eta kitarra jotzen dut #LasTipex eta #HitzTantak taldeetan.

    Nahiko momentuz bestela curriculuma emango du! #Aurkezpena #goazenlagunok