home.social

#gezki — Public Fediverse posts

Live and recent posts from across the Fediverse tagged #gezki, aggregated by home.social.

  1. ESSi gelaren irekieran parte hartu genuen pasa den astean EHUren Enpresagintza fakultatean Donostian. Parte garen @Olatukoop sarea interkooperazio proiektu honetan saretu da @reaseuskadi eta EHUko #GEZKI ikertegiarekin batera.

    Aurkezpenaren antolaketa lanetan aritu ginen, diskurtsoa, jardunaldiko edukiak, logistika eta amaierako #Flamenconomía musika eta ekonomia saioa antolatzen.

    [ESSi gelaren printzipioak 10 puntuko dekalogoan irudian]

    Aurrera! 🍇

    #ESSE #Ekonomia #Hezkuntza #Unibertsitatea

  2. Urtarrilaren 28an abiatuko da @koopfabrika|ren Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolaren 9. edizioa.

    Aurtengo edizioak ez du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikorik izango, baina @Olatukoop, #Gezki eta #Lanki|ren interkooperazioari eta baliabideei esker egingo du aurrera.

    Kooperatibismo eraldatzailean formatu eta proiektu bat garatu edo eraldatu nahi baduzu, aukera bikaina da.

    Izen ematea: koopfabrika.eus/ekitaldiak/eki

    #ESE #Koop #Eskola